Persiar gutunak
Persiar gutunak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Montesquieu |
Argitaratze-data | 1721 |
Generoa | satira eta gutun eleberria |
Jatorrizko izenburua | Lettres persanes |
Herrialdea | Frantzia |
Persiar gutunak (frantsesez: Lettres persanes) Montesquieuren eleberri epistolarra da eta bertan bi bidaiari persiarren, Usbek eta Rica, eta Persian geratu diren lagunen arteko gutun gurutzaketa bat irudikatzen du. [1] Bederatzi hilabete eman zuten atzerrian.
XVIII. mendean, Ekialdea eta bidaiak orokorrean modan jarri ziren. Alta, eleberri hau Amsterdamen argitaratu zen 1721ean, eta Montesquieuk, zuhurtziaz, ez zuen egiletzarik aitortu. Haren arabera, bilketa anonimo bat izan zen eta berak edizio lanak baino ez zituen egin. Jarrera horri esker garaiko frantses gizartea kritikatzeko gai izan zen zentsuraren beldurrik gabe.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1711n[2], Usbek, Persiako noble aberats batek, Ispahan uzten du Rica bere lagunarekin Pariserako bidai bati ekiteko. Atzean haren haremeko bost emazteak (Zachi, Zéphis, Fatmé, Zélis, eta Roxane) haren eunuko beltz eta zurien zaintzapean uzten ditu. Bidaian eta Parisen egin zuen egonaldian zehar (1712-1720) hainbat gutun gurutzatzen ditu jatorrizko herrialdeko eta bidean topatutako lagunekin eta mullahekin. Gutun horietan, modu sasi-inozente batean eta topaketa exotiko gisara deskribatzen ditu (balizko urruneko zibilizazio bateko norbaitek Mendebaldeari buruz egin zezakeen antzera) XVIII. Frantziako gizartearen ohiturak, bizi baldintzak, bizitza politikoak, eta azkenean, Lawen sistemaren satira politiko garratz bat egiten du. Denbora pasa ahala, hainbat arazo gertatuko dira haremean, eta 1717tik aurrera (139 gutuna [147]), egoerak okerrera egingo du: ekiteko agindua beranduegi iritsiko zaio eunukoen nagusiari, eta errebolta baten ondorioz, bere emazteak hilko dituzte, eta Roxana, haren emazte gogokoena, eunukoen gehiengoak bezalaxe, mendekuz bere buruaz beste egingo du,
Kronologia:
- 1-21 [1-23] Gutunak: Ispahandik Pariserako bidaia, 13 hilabetekoa (1711ko martxoaren 19tik 1712ko maiatzaren 4ra).
- 22 [24] -89 [92] Gutunak: Paris Louis XIV.aren agintepean, 3 urte guztira (1712ko maiatzetik 1715eko irailera).
- 90 [93] -137 [143] Gutunak edg [8 = 145 gutun gehigarriak]: Filipe II.a Orleanskoaren erregentzia, bost urte (1715ko irailetik 1720ko azarora).
- 138 [146] - 150 [161] Gutunak: Ispahango haremaren gainbehera, 3 urte (1717-1720).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Persiar gutunak euskaraz Armiarma literatura atarian
- (Frantsesez) Lettres persanes ataria.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |