Phillip Tobias
Itxura
Phillip Tobias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durban, 1925eko urriaren 14a |
Herrialdea | Hegoafrika |
Heriotza | Johannesburg, 2012ko ekainaren 7a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Lee Rogers Berger (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, paleoantropologoa, unibertsitateko irakaslea, medikua eta paleontologoa |
Enplegatzailea(k) | Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Phillip Vallentine Tobias (Durban, 1925eko urriaren 14a - Johannesburgo, 2012ko ekainaren 7a) Hegoafrikako antropologoa izan zen.
1958tik aurrera, Witwatersrandeko unibertsitateko anatomia saileko irakasle eta zuzendari izan zen. Australopitekoetan aditua zen, eta, 1964an, Leakey eta Napier antropologoekin batera, hominido-espezie berri bat izendatu zuten, Homo habilis deitu zutena. Obra nagusiak: Kromosomak, sexu zelulak eta bilakaera (1956), Olduvaiko zintzurra, VII (1967), Giza anatomia (1968, M. Arnoldekin batera), Garuna hominidoen bilakaeran (1971), Arrazaren esanahia (1972) eta Boskimanak (1978).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Hegoafrikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |