Edukira joan

Raúl Iturria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raúl Iturria

Uruguaiko senataria

Bizitza
JaiotzaSarandí del Yí (en) Itzuli, 1935 (88/89 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
HeziketaErrepublikaren Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Nazionala (Uruguai)

Nepomuceno Raúl Iturria Igarzábal [1] (Sarandí del Yí, Durazno, 1935) Alderdi Nazionaleko abokatu, idazle eta politikari uruguaitarra da.

Duraznoko Sarandí del Yí hirian jaioa. Errepublikako Unibertsitatean abokatu lizentziatua. Administrazio Zuzenbidean espezializatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Duraznoko departamenduko intendentea izan zen 1972-1976 eta 1990-1995 bi alditan. [1]

Luis Alberto Lacalleren presidentetzan Barne Ministroa izan zuen 1993ko azaroaren 10etik 1994ko maiatzaren 17ra bitartean. Lacallerekin izandako desadostasunengatik dimisioa eman zuen, eta Alberto Volontéren Manos a la Obra mugimenduan sartu zen, urte hartako hauteskundeetan senatari hautatu zutelarik.

Julio María Sanguinettiren bigarren presidentetzan, koalizio gobernuaren esparruan, Iturria Defentsa Nazionaleko ministro izendatu zuten, kargu hori 1995eko martxoaren 1etik 1998ko urriaren 16ra bitartean izan zuena. Ondoren, senatari karguari ekin zion berriro 2000ko otsailera arte.

Beste jarduera batzuen artean, eta bere arbasoen jatorriari leial, bertako Euskal Erría euskal etxeko kidea da.

Hainbat liburu idatzi ditu [2], horien artean 1958 el año que cambió la historia [3] eta Benito Nardoneri buruzko beste bat nabarmentzen dira. [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]