Stirling Moss
Stirling Moss | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | West Kensington, 1929ko irailaren 17a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Mayfair eta Londres, 2020ko apirilaren 12a (90 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Familia | |
Aita | Alfred Moss |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Haileybury and Imperial Service College (en) Shrewsbury House School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
stirlingmoss.com | |
Stirling Crauford Moss (Londres, 1929ko irailaren 17a - ibidem, 2020ko apirilaren 12a) britainiar auto-gidaria izan zen. Mossen familia autoetara zaletua zen oso. Hamazazpi urte zituela hasi zen auto-lasterketetan. 1954an, Maserati etxean hasi zen, eta, handik urtebetera, Mercedes etxera aldatu zen. 1955ean, Formula 1eko Sari Handia irabazi zuen —sari hori irabazi zuen lehenengo britainiarra izan zen—. Mille Miglia lasterketa ere irabazi zuen, eta bigarrena izan zen (Fangioren atzetik) Formula 1eko auto-gidarien sailkapen orokorrean. 1957an eta 1958an, Vanwall britainiar etxearekin aritu zen, eta Munduko Auto-egileen Saria irabazi zuen etxe horrek hari esker. 1958an, gidarien sailkapenean bigarren gelditu zen berriz ere, Mike Hawthornen atzetik orduko hartan. Vanwall etxeak lasterketak utzi zituen 1958an, eta Cooper etxera joan behar izan zuen Mossek. Etxe horrekin, hirugarren izan zen 1959 eta 1960ko munduko txapelketetan. 1961ean, leku hori bera izan zuen, baina Lotus etxearekin. 1962an, istripu bat izan zuen, eta, horren ondorioz, nazioarteko txapelketak utzi egin behar izan zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stirling Moss |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.