Edukira joan

Emakumeen sufragismoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sufragista» orritik birbideratua)

Emakumeen sufragismoa
Estatubatuar sufragistak manifestazio batean, 1913ko otsaila.

Emakumeen sufragismoa, Andreen sufragismoa edo Emakumeak bozkatzeko eskubidea emakumeen boto eskubidea eskatzea deritzo, honela, hautetsiei botoa emateko eskubide politiko eta konstituzionala. Estatu Batuetan eta Ingalaterran eman zitzaien izena, bertan hasi baitziren sufragistak indarra hartzen. 1848an izan zen Sufragismoaren sorrera-unea, Estatu Batuetan Seneca Falls-en Sentimendu adierazpenarekin, idatzi hau, ehun urte geroago amaitu zuten, 1948an, bertan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin, emakumeen sufragioa giza eskubide unibertsal gisa aitortzen delarik.

Estatu Batuetan Elizabeth Cady Stantonek zuzendu zituen, honela, 1890ean lortu zuen lehen botoa emateko eskubidea. Ingalaterran Emmeline Pankhurstek zuzeneko ekintzetara bultzatu zituen jarraitzaileak eta besteak beste sabotaiak eta grebak egin zituzten. 1928an botoa emateko eskubidea lortu zutenean, amaitu egin zen Erresuma Batuko suffragetten mugimendua. Historialari askok feminismoaren aurrekariak bezala ikusten ditu mugimendu honen ekintzaileak.

Sufragismoa XIX. mende amaieran herrialde kapitalistetan sorturiko mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Izan ere, Industria Iraultzak eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. Alemania edota Britainia Handia bezalako herrialde industrializatuetan emakume gazteen % 70a baino gehiagok soldatapeko lan bat zuten, eta ezkontzea jada ez zen emakumezko guztien bizitzako helburu eta irtenbide ekonomiko bakarra. I Gerrate Mundialean gainera, emakumezkoek ordura arte gizonezkoei gordetako lanak bete zituzten, eta haien balio sozialaz jabetzen joan ziren heinean, mugimendu sufragistak ere garrantzia hartu zuen.

Emakumeen sufragioa giza eskubide unibertsal gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko legediak emakumeen botoa onartu zuen Nazio Batuen Giza Eskubideen[1] Batzordearen bidez. 1948an, Nazio Batuek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuten.

  1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean edo askatasunez aukeratutako ordezkarien bidez.
  2. Pertsona orok du bere herrialdeko funtzio publikoetara berdintasun-baldintzetan iristeko eskubidea.
  3. Herriaren borondatea botere publikoaren agintaritzaren oinarria da; borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeen bidez adieraziko da, sufragio unibertsal eta berdinaren bidez, eta boto sekretuaren bidez edo boto-askatasuna bermatzen duen beste prozedura baliokide baten bidez.

Emakumeen eskubide politikoei buruzko Konbentzioa (Convention on the Political Rights of Women) Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 1952ko abenduaren 20ko 640 (VII) ebazpenean, eta 1954ko uztailaren 7an jarri zen indarrean, Giza Eskubideen Adierazpenaren 21. artikuluan oinarrituta eta emakumeek botoa emateko eta kargu publikoetara iristeko duten eskubidea zehaztuta. Hitzarmenaren I. artikuluak honako hau xedatzen du:

« Emakumeek eskubidea izango dute hauteskunde guztietan gizonen baldintza berberetan botoa emateko, inolako diskriminaziorik gabe. »

Mugimendu sufragista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufragismoaren sorrera-unea, historikoki, 1848an kokatzen da, Seneca Fallsen Sentimendu Adierazpenarekin. Emakumeen sufragiorako eskubidea aldarrikatzeko nazioarteko mugimendua da. Mugimendu erreformista sozial, ekonomiko eta politikoa da, sufragioa (bozkatzeko eskubidea) emakumeei zabaltzea sustatzen zuena, hasiera batean "sufragio berdinaren" alde eginez (generoaren araberako bozkatzeko gaitasunaren desberdintasunaren abolizioa) egungo "sufragio unibertsalaren" ordez (arrazak eragindako diskriminazioaren abolizioa). Azken hau, emakumeen sufragioaren aldarrikapenaren hasieran, iraultzaileegitzat hartua izan zen.

Sufragistak, elkarte desberdinetako kideak dira helburu berarekin, baina taktika ezberdinak erabiliz. Adibidez, sufragista britainiarrek defentsa borrokalariagoa zituzten ezaugarritzat. Besteak beste, Emily Davison, Emmeline Pankhurst eta Carmen Karr izan ziren sufragista nagusiak. 1904an Carrie Chapman Catt, Millicent Fawcett eta beste feminista batzuek Emakumeen Nazioarteko Aliantza sortu zuten Berlinen. Beste herrialde batzuetan, emakumeen sufragioa estatuko instituzioen bidez lortu zen, politikan emakumeek zuzenean bultzatutako legeen bidez, esaterako, Espainian Clara Campoamor, Argentinan Alicia Moreau de Justo eta Eva Duarte de Perón eta Mexikon Elvia Carrillo Puerto.

Mugimendu feministaren helburu nagusiek bilakaera izan zuten mugimendu sufragistatik abiatuta, emakumeen botoa eta legearen aurrean berdintasuna aldarrikatzetik lege esparrutik kanpo helburu "argaigoak” bilatzera igaro ziren, mugimendu sufragistatik gero eta gehiago urrunduz, hasiera batean legearen aurrean berdintasunezko proposamen liberal gisa ulertuta. Feminismoak bere helburuak gehitu zituen, honako hauek barne: emakumea lanean hastea I. Mundu Gerran, boto eskubidea, hezkuntza hobetzea, lanbide-trebakuntza eta lan aukera berriak azaltzea, familian sexuak parekatzea emakumearen mendekotasuna gizonarengan saihesteko eta sexu moral bikoitza.

Herrialde jakin batzuetan mugimendu sufragista zuzentzen jakin zuen mobilizazio kolektibo zabaletik etorri zen berrikuntza nagusia.

Emakumeen botoaren onarpen kronologikoki

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen sufragioa behin baino gehiagotan onartu (eta baliogabetu) da munduko hainbat herrialde ezberdinetan. Estatu Batuetan edo Hegoafrikan esaterako, emakumeen sufragioa sufragio unibertsala baino lehenago baimendu da, honela, Europako gizon eta emakumeei baimena eman ondoren, oraindik beste etnia ezberdinetako gizon eta emakumeei botoa emateko eskubidea ukatzen zitzaien. Hala ere, herrialde gehienetan emakumeen botoa izan da unibertsalera eraman duena.

  • 1776an, New Jerseyn, emakumezkoen lehen sufragioa baimendu zen ("pertsonak" hitza erabili zen "gizonak" erabili beharrean), baina 1807an ezeztatu zen.
  • 1838an, Pitcairn uharteetan (Britainia Handiko lurraldea) emakumezkoen sufragioa onartu zen (gizonezkoen ezaugarri berberekin).
  • 1853an, Velez probintzian, Santander - Kolonbia, "Emakumeei eman zien botoa, nahiz eta Auzitegi Gorenak araua  indargabetu zuen orden nazionala urratzen zuela esanez"
  • XIX. mendearen bigarren erdian, zenbait herrialde eta estatuk sufragio femenino “mugatua” onartu zuten, 1861ean Hego Australiatik hasita.
  • 1869an, Wyoming lurraldea AEBetako lehen estatu bihurtu zen. AEBn "sufragio berdina" ezarri zen (genero-desberdintasunik gabe), baina ez sufragio unibertsala (azal iluneko gizon eta emakueek ezin zuten bozkatzeko eskubiderik).
  • 1893an Zelanda Berrian emakumezkoen lehen sufragioa onartu zen murrizketarik gabe, Kate Sheppardek zuzendutako mugimenduari esker. Hala ere, emakumeei bozkatzea baino ez zitzaien uzten, baina ez hauteskundeetara aurkeztea. Emakumezkoen boto-txartelak hauteskunde orokorrak baino aste batzuk lehenago jaso  ziren.
  • 1919tik soilik lortu zuten Zeelanda Berriko emakumeek kargu politiko baterako hautatuak izateko eskubidea.
  • Sufragio unibertsala eskaini zuen lehen estatu australiarra (baita emakumeei parlamenturako hauteskundeetara aurkezten uztea ere) Hegoaldeko Australia izan zen 1902an (beste batzuen ustez 1894an) eta Tasmanian 1903an.
  • Europan, emakumeek lehen aldiz botoa emateko eskubidea Finlandian jorratu zuten (garai horretan Errusiar Inperioko eskualde bat) 1907an, eta parlamentuan ere eserlekuak hartu zituzten (munduko lehen kasua). Handik urte gutxira Norbegia eta Suedia batu ziren.
  • 1917an, Errusiako Iraultzaren ondoren, nahiz eta Batzar Konstituziogilea aukeratzeko orduan emakumeek bozkatzeko zuten eskubidearen aurka jo, Emakumeen Berdintasuneko Liga eta beste sufragista batzuk bozkatzeko eskubiearen alde borrokatu zuten. Presio handiaren ondoren (Tauride jauregiaren aurka 40.000 pertsonako martxa bat barne), 1917ko uztailaren 20an, behin-behineko Gobernuak emakumeei boto eskubidea eman zien.
  • 1920an, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioari egindako hemeretzigarren zuzenketa onartu zen. Zuzenketa horren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako estatuek eta gobernu federalak ezingo diote herritar bati boto-eskubidea ukatu bere sexuagatik.
  • 1924an, Matilde Hidalgo doktoreak Ekuadorreko 1924ko hauteskunde legegileetan bozkatzea eskatuko du. Estatu Kontseiluak eskaera onartu zuen, honela, Latinoamerikako lehen emakumea izan zen bere eskubidea bermatzen.
  • 1931n, 1931ko Konstituzioan, emakumeen boto-eskubidea onartu zen Espainian, eta eskubide hori erabili ahal izan zuten lehen aldia 1933ko azaroko hauteskunde orokorretan izan zen. Francoren diktadurak hauteskunde libreak baliogabetu zituen, eta horrekin batera, jakina, gizonezkoen zein emakumezkoen sufragioa. Geroago, biak berrezarri zituen eta 1966ko erreferendumean "hogeita bat urtetik gorako espainiar herritar guztiak, sexu bereizketarik gabe" hautesleak zirela adierazi zen.

Emakumeak lanean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria Iraultza baino lehenago, emakumeek era askotako lanak egiten zituzten landan, familiaren lantegian eta etxean. Emakumeei emandako zenbait lanbide: kapelagilea, kortsegilea, jostuna, irulea, esne-saltzailea eta neskamea. Soldatak oso eskasak ziren, familiak irauteko osagarri bat baino ez.

Industrializazioarekin batera, gero eta emakume gehiago zeuden zenbait lanetan: etxeko lanetan, ehungintzan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta meatzaritzan; batik bat, lurrazalean, baina baita galerietan ere, bagonetak arrastatzen. Emakume gutxi aritu ziren lanean siderurgian eta metalurgian, portuetan, meatzaritzan eta eraikuntzan. Hala ere, emakumeen soldatak gizonenak baino askoz txikiagoak ziren.

Emakumeen lan egiteko eskubideari lagundu zion mugimendu bat sufragismoa izan zen.

Mugimendu sufragistaren eragina herrialdeka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1909ko Emakumeen batzarra, Brisbanen.

Argentina

Artikulu nagusia: Ley 13.010

Bere eskubide zibikoen alde borrokatzeaz arduratu ziren lehen emakumeak eta honetarako antolatu zirenak Alderdi Sozialistako militanteak eta XX. mendearen hasierako anarkistak izan ziren. Borrokaren ardatza gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasuna lortzea zen. Horrela, Elvira Dellepiane de Rawson, Cecilia Grierson eta Alicia Moreau de Justo, europar emakumeen eredua jarraituz, 1900 eta 1910 artean, emakumearen eskubide zibikoen aldeko talde ezberdinak sortze hasi ziren.

San Joan probintzian lortu zituzten emakumeek lehen eskubide zibikoak, honela, 1862an lortu zuten Probintzia bozketetan sartzea, nahiz eta botoa udal hauteskundeetan kalifikatua izan. 1921era arte itxaron behar izan zuten partaidetza errepikatzeko. Santa Fe probintzian, izan zen orduan. Bertan, udal mailan emakumeen botoa ziurtatzen zuuen Konstituzio bat aldarrikatu zen, nahiz eta parte hartzea txikia izan.

1927an, San Juanek bere Konstituzioa hausten du eta emakumeek gizonen eskubide berdinak dituztela aitortzea lortzen dute. 1930eko kolpeak, ordea, bertan behera uzten ditu aurrerapen guzti horiek.

1906an, Alicia Moreau de Justok Pentsamendu Askearen Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen. Urtebete geroago, Emakumezkoen Sufragioaren Eskubide Komitea sortu zuen. 1919an, Washingtonen, Langileriaren Kongresu Nazionalera joan zen, non Ipar Amerikako sufragistekin harremanak izan zituen. Argentinara itzuli zenean Batasun Feminista Nazionala sortu zuen. Talde honek emakumeen boto simulazio bat egin zuen 1920ko hauteskunde legegileetan.

Emakume botoaren aitzindari nagusia Julieta Lanteri izan zen, italiar etorkinen alaba, 1910ean epaile nazional bati herritar bezala bere eskubideak, baita politikoak ere, emateko eskatu ziona. Claros epaileak bere eskaera onartu eta zera adierazi zuen:


"Epaile naizen aldetik, adierazi behar dut Konstituzioak ematen duela herritartasunerako eskubidea, eta, ondorioz, emakumeek ere badituztela legeek gizonei ezartzen dizkieten eskubide politiko berberak, lege horiek berariaz ezartzen dituzten murrizketa bakarrekin, biztanle batek ere ez baitu kentzen haiek debekatzen ez dutena."


1911ko uztailean Lanteri Doktorea errolda lortu zuen, eta urte horretako azaroaren 26an botoa emateko eskubideaz baliatuz botoa eman zuen lehen Iberomerikarra izan zen. Epai judizial baten babespean, 1919an diputatu nazionalerako hautagai gisa aurkeztu zen, Centro Independiente alderdian, eta 1730 boto lortu zituen 154 302tatik.

1919ko uztailaren 17an, Rogelio Araya UCRko Diputatu Nazionalak lehen lege-proiektua aurkeztu zuen, emakumearen boto-eskubidea aitortuz.

1932 Alicia Moreau de Justok sufragio femeninoaren lege-proiektu bat gauzatzen du. Emakumeen mobilizazio handi baten erdian, proiektu hau Diputatuen Ganberak onartu zuen, baina Senatuen Ganberak errefusatu egin zuen15.

1946ko otsailaren 27an, Juan Domingo Perón presidente izendatu zuten hauteskundeak egin eta hiru egunera, bere emazte eta lehen damak, Eva Perónek, bere lehen hitzaldi politikoa eman zuen, gizon eta emakumeen eskubide berdintasuna eta, bereziki, emakumeen botoa eskatu zituen:


"Emakume argentinarrak tutoretza zibilen garaia gainditu du. Emakumeak bere ekintza baieztatu behar du, emakumeak bozkatu behar du. Emakumeak, bere etxeko erresorte moralak, lekua hartu behar du herriko engranaje sozial konplexuan. Talde zabalduagoetan eta berriagoetan antolatzeko behar berri batek eskatzen du. Hori eskatzen du, azken batean, emakume kontzeptuaren eraldaketak, bere betebeharren kopurua sakrifizioz handituz joan baita bere eskubideen gutxieneko kopurua eskatu gabe.

Lege-proiektua gobernu konstituzional berria onartu eta berehala aurkeztu zen, 1946ko maiatzaren 1ean. Aurreiritzi kontserbadoreen aurkakotasuna nabaria zen, ez bakarrik oposizioko alderdien artean, baita peronismoari eusten zioten alderdien artean ere. Parlamentariei ez zien etengabe presio egin hura onar zezaten, eta azken horien protestak ere eragin zituen tartean sartzeagatik."

Eva Perón


Hiru artikulutan idatzitako testu laburra izan arren, ia eztabaidarik sortu ezin zuena, Senatuak 1946ko abuztuaren 21ean proiektuari santzio erdia jarri zion, eta urtebete baino gehiago itxaron behar izan zen Diputatuen Ganberak 1947ko irailaren 9an 13.010 Legea zehatzeko, Argentinan gizonen eta emakumeen arteko eskubide politikoen berdintasuna eta sufragio unibertsala ezarriz. Azkenik, 13.010 Legea aho batez onartu zen.

Jarraian, Eva Perónen diskurtso ofizialaren deklarazio nazionala. Bere herrialdean emakumeen sufragioaren legea aldarrikatuz:


"Nire aberriaren emazteak, oraintxe jasotzen dut, Nazioko Gobernuaren eskutik, gure eskubide zibikoak ematen dituen legea. Eta zuen aurrean jasotzen dut, Argentinako emakume guztien izenean eta haien ordezkari gisa egiten dudalako ziurtasunez, garaipena aldarrikatzen duen ereinotzaren kontaktuari eskuak dardarka dauzkadala pozik sentituz. Hona hemen, nire ahizpak, artikulu gutxiko letra estuan laburbildurik, borroka estutuen eta itxaropenen historia luzea. Horregatik sumindurak, noizbehinka mehatxuzko itzalak, baina baita garaipenezko auroretatik esnatze alaia ere. Eta azken horrek emakumearen garaipena ekartzen du gure nazio esnatzeak gaitzetsitako kasten ulertezintasun, ukapen eta interesen gainetik. Eta patuak garaiko arazoei aurre egiteko moldatu zuen lider bat, Peron Jenerala. Berarekin eta botoarekin Argentinako demokraziaren perfekzioa lortuko dugu, nire lagun maiteok."

Eva Perón

1947ko irailaren 9an, emakume talde bat bildu zen Nazioaren Kongresuaren inguruan, legegileei emakumeen sufragioaren legea onar zezaten eskatzeko. Botere Betearazlea izan zen proiektua aurkeztu zuena, Juan Domingo Peronek Bosturteko Plana bezala ezagutzen den Estatu plangintzaren barruan iragarri zuen berrogei lege baino gehiagoko bateriaren esparruan.

1947ko irailaren 23an Emakumeen Errolda Legea aldarrikatu zen (13.010 zenbakia), 1951ko azaroaren 11ko hauteskundeetan praktikan jarri zena, non 3 816 654 emakumek bozkatu zuten (% 63,9 Alderdi Justizialistak, eta% 30,8 Batasun Zibiko Erradikalak). Geroago, 1952an, lehen 23 diputatuek eta senatariek beren bankuak okupatu zituzten, Alderdi Justizialistaren ordezkari gisa.

Txile

XX.mendearen hasieratik zenbiltzan emakumearen botoa debekatzeko asmoz legegileak, honela, eta egoera horren aurrean zeundela, 40.artikulua sortu zuten. Alderdi politiko ezberdinek, naturak emakumea eskubide hau egikaritzeko gaitasunik ez zuela eta, bere funtzioa arlo pribatuaren esku utzi zuten, gai politikoetan sartzeak etxea hauts zezakeelako beldur baitziren. Horrek ez du baztertzen hainbat politiko ezberdinen babesa, Alderdi Kontserbadorea izan baitzen 1919an Luis Undurraga diputatuaren bidez Kongresuari emakumeen sufragioari buruzko lege-proiektu bat aurkeztu zion lehena. Zentro-ezkerreko alderdietako talde antiklerikalek modu negatiboan ikusten zuten lege hipotetiko hori, uste baitzuten emakumeek prestakuntzaren ondoriozko hegal eskuindarrari lagunduko ziotela. Hasierako ideia horiek aldatu egin ziren genero-berdintasuna garatzeko asmoz emakumeek sortutako taldeen parte-hartzeari esker.

Txileko sufragioetan eragin handiena izan zuten erakundean ondorengo hauek esan ziren: emakumeen Alderdi Zibikoa (1922), Ester La Rivera Sanhuezak zuzendua, Emakumeen Alderdi Demokrata (1924), Txileko Emakume Batasuna (1928), Txileko Emakumeen Emantzipazioaren Aldeko Mugimendua edo MEMCH (1935), Elena Caffarenaren hasierako zuzendaritzarekin, eta Femeniako Erakundeen Txileko Federazioa.

1931ko maiatzean, Carlos Ibañezen lehen gobernuan, 320. lege-indarreko dekretua onartu zen, hautesleen udal-erregistroan inskribatzea ahalbidetu zuena, bereziki Bigarren Kategoriako Erregistroan, honako hauei:


"Txiletar nazionalitateko emakumeak, hogeita bost urtetik gorakoak, irakurtzen eta idazten dakitenak eta beren egoitzako komunan kokatutako onibar baten jabeak direnak, euren izenean kasuan kasuko jabekideen rolean inskribatuta daudenak, eta inskripzioaren dataren aurreko bi seihilekoetan gutxienez dagokion zerga-ekarpena ordaindu dutela egiaztatzen dutenak26. 1934ko urtarrilean 5.357 Legea onartu zen, emakumeen botoa udal hauteskundeetarako bakarrik eman zuen27, neurri batean Txileko Emakumezkoen Batasunaren eraginari esker. Arauak 193528an egin zuen debuta."

Carlos Ibañez


FECHIFek eta Emakumeen Lehenengo Kongresu Nazionalak diputatuen eta senatarien aldeko presio eta proposamenen garapenean eragina izan zuten, emakumeen boto legearen aldarrikapen prozesua bizkortzeko asmoz.

1945ean, hainbat alderditako senatariek emakumeen botoaren lege proiektua aurkeztu zuten sinatu zutenen artean Arturo Alessandri, Marmaduque Grove, Salvador Allende eta Horacio Walker-en irudiak nabarmentzen dira.

Prozesuaren bizkortzea bozkatzeko eskubidea erabili nahi zuten emakumeek egindako adierazpenen eragina izan zen, baina baita Gonzalez Videlaren gobernuak populazioaren sektore zabal bat lasaitzeko hartutako neurrien zati bezala ere, alderdi komunistaren ilegalizazioaren erresumina zuena. Azkenik, 1949ko urtarrilaren 8an, Gabriel González Videla presidenteak emakume txiletarraren eskubide politiko guztiak eman zituen, 1952eko Hautespen presidentzialean parte hartuz, baina herritartasuna eta botoa emateko aukera ukatuz ideologia ezkertiar-marxistakotzat jotzen zirenei. Ordutik aurrera, gero eta parte-hartze handiagoa izan zuen hauteskunde-prozesuetan.

Ekuador

Artikulu nagusiena: Emakumeen sufragioa Ekuadorren

1920ko hamarkadaren hasieran emakume ekuadortarrrek boto eskubidearen alde borrokatzen hasi ziren. 1897ko Konstituzioak, oro har, herritarren eskubideei buruz hitz egiten zuela aprobetxatuz, emakumeari buruzko inolako debekurik zehaztu gabe, Matilde Hidalgo de Procel, 1889an Lojan jaioa eta Medikuntzako lehen doktorea, hauteskunde-erregistroetan inskribatu zen: "Matilderen aurrean, Hauteskunde Batzordeko kideak ez dira ados jartzen eta Ekuadorren botoa gizonentzat bakarrik dela adierazten dute; berak ez du amore ematen; berdintasuna eskatzen du eta

Hidalgok eskaera formal bat egin zuen eta 1897ko Konstituzioaren testua erabili zuen argudio bezala, ez baitzuen generoari buruzko murrizketarik herritartasun eskubideez gozatzeko. Bere eskaera Estatu Kontseilura iritsi zen, 36 urte beranduago arrazoia eman ziona eta 1924,37ko maiatzaren 10eko hauteskundeetan bozkatzeko aukera eman ziona, hauteskunde nazional batean botoa eman ahal izan zuen Latinoamerikako lehen emakumea bihurtuz.

Matilde Hidalgok emakumezkoen sufragioari buruz ezarritako aurrekariaren ondoren, Costa Eskualdeko emakume batzuk hauteskunde prozesuetan parte hartzen hasi ziren. 1924ko abenduko hauteskunde kantonaletan emakume bat Guayaquilgo ordezko zinegotzi aukeratua izan zen. Matilde Hidalgoren kasuaren ondorioz izan zen eztabaida publikoaren ondorioz, 1928ko Batzarrak, hau ere gehiengo liberala zuenak, emakumeen botoa bermatu zuen, edozein zalantza alde batera utziz. 1929ko Konstituzioaren 13. artikuluak "gizon eta emakume, 21 urtetik gorakoa eta irakurtzen eta idazten dakiena" ekuadortar oro herritarra dela ezarri zuen.

1933an zinegotzi hautatu zituzten Hidalgo doktorea eta Bertha Valverde obstetra, Nela Martinez eta Luz Buenok zuzendutako Ekuadorko Emakumezkoen Aliantzaren etengabeko borrokaren ondoren. 1941ean, Matilde Hidalgo diputatu hautatu zuten, baina ordezko izendatu zuten. Orduan, milaka emakumek justizia eskatu zuten: "Gure eskubideak defendatzen dakien emakume ahots bat nahi dugu, gizontasunaren nagusitasunez eratutako gizarteek bidegabeki atzeratuak"

Mexiko

Mexikoko Iraultzak, Guadalupeko planean askatasunaren aldeko borrokaren argudio gisa, honako hau jasotzen zuen: "Herrialdeko biztanle guztiei beren eskubideen eraginkortasuna eta erabateko gozamena eta legearen aurrean berdintasuna bermatzea". Hala ere, 1917ko Mexikoko Konstituzioaren idazketan, emakumeari ez zitzaion botorik eman; izan ere "Gure gizartea dagoen egoeran, emakumeek ez dute gai publikoetan parte hartzeko beharrik sentitzen, zentzu horretan mugimendu kolektiborik ez egoteak erakusten duen bezala". Argudiorik indartsuena familiaren osotasuna babestearen aldekoa zen, honako hau adieraziz: "Salbuespenezko emakume batzuek eskubide politikoak behar bezala baliatzeko baldintzak izateak ez du esan nahi eskubide horiek emakumeari klase gisa eman behar zaizkionik. Hautaketa egiteko zailtasunak aukera ematen du ezezkoa emateko ". 1917ko urtarrilaren 23ko Mexikoko Konstituzioaren 34. artikulua honela geratu zen:


Errepublikako herritarrak dira, mexikar kalitatea izanik, baldintza hauek betetzen dituzten guztiak:

I. 18 urte eginak izatea ezkonduta, eta 21 urte, ezkonduta ez badaude, eta

II. Bizitzeko modu zintzoa izatea.


Maskulinoz idatzita egotea izan zen diputatuek besarkatu zuten argudioa emakumeari botoa ukatzeko, baina, aldi berean, sufragista batzuk horren alde agertu ziren botoa eskatzeko eta bozkatuak izateko; izan ere, maskulinoa gaztelaniaz idaztean, populazioaren orokortasunaz ere hitz egiten da, bai maskulinoaz, bai femeninoaz. Izan ere, urtarrilaren 26an, Félix Palavicini diputatuak esan zuen:


"Irizpenak dio herritar guztiek dutela botoa, izen generikoa dago; idazketa horrek 57ko Konstituzioan dagoen eta gaur egun mantentzen den gehikuntza zuen, eta nik nahi dut Batzordeak argitzea zer baldintzatan geratzen diren emakumeak eta ez ote gauden arriskuan bozkatzeko eta bozkatuak izateko antola daitezen."

Félix Palavicini

Izan ere, Hermila Galindok argudio hau hartu zuen hautagai izateko eta, izatez, 1918an diputatu izateko hautagaitza irabazi zuen, eta botoen gehiengoa lortu zuen arren, hauteslekuak ez zuen baliozkotzat ikusi.Mexikora oso berandu iritsi zen emakumezkoen sufragioa, nahiz eta 1916an Yucatángo Lehen Kongresu Feminista hasi zen, nahiz eta eskaerek 1923an arrakasta pixka bat izan zuten, Yucatán estatuak udal zein estatu mailako botoa onartu zuenean. Urte horretan bertan, hiru emakume hautatu zituzten diputatuentzat Estat kongresuan parte hartzeko.

Peru

Emakumeen botoa Perun 1955eko irailaren 7an lortu zen, Frantziako presidenteak 12391.52 Legea aldarrikatu zuenean.

Erresuma Batuan eta Irlandan emakume sufragisten kanpainak bultzada hartu zuen XIX. mendearen lehen zatian, emakumeak politikoki gero eta aktiboago bihurtu zirenean, bereziki Erresuma Batuan sufragioa erreformatzeko kartismoaren kanpainetan. John Stuart Millek, 1865ean Erresuma Batuko Parlamenturako hautetsia eta sufragio femeninoaren defendatzaile irekia (La esclavitud de la mujer argitaratzear), 1832ko erreforma Legeari zuzenketa bat egiteko kanpaina egin zuen, sufragio femeninoa sartzeko.

Uruguay

1917an, Uruguaiko Konstituzio berri bat onartu zen plebiszitu bidez, 1919an gobernatu zuena. Bertan esaten zen gizonek eta emakumeek eskubide berberak izango zituztela. Garai hartan, erakunde sufragistak antolatzen eta jarduten hasi ziren herrialdean. 1915ean, Emakumezkoen Sufragioaren Aldeko Irakasleen Elkartea sortu zen, eta elkarte horren jarduerak gutxienez 1922ra arte hedatu ziren. Hamarkada berean, bata bestearen atzetik sortu ziren Emakumeen Kontseilu Nazionala (CONAMU, Emakumeen Nazioarteko Kontseiluaren adar nazionala) eta Emakumeen Sufragioaren aldeko Aliantza Nazionala, biak Paulina Luisiok bultzatuak.

1927an, lehen aldiz, emakumearen botoa gaitu zen departamenduaren irismeneko plebiszitu batean, Cerro Chatoko Plebiszitoa.

1932an, 8.927 Legea onartu zen, emakumeek hauteskunde nazionaletan bozkatzeko duten eskubidea baimentzen zuena, 1938ko hauteskunde orokorretan lehen aldiz gertatu zena.

Ordea, sufragismoak ez zuen eragin maila berdina izan Europako herrialde guztietan:

Finlandia, Norvegia, Danimarka

Europako iparraldeko herrialdeetan ez zen mugimendu handirik eman, bertoko pentsamendu garatuak berez emakumearen egoera legearen aurrean gizonezkoen egoerarekin parekatzea erraztu zuelako.

Italia

Italiako sufragio unibertsala 1945ean onartu zen, hogei urte baino gehiagoko faxismoaren ondoren eta berreraikitze demokratikoko prozesu batean. Ivanoe Bonomiren gobernu berriak (1873 - 1951) 1945eko otsailaren 1eko legegintza-dekretuarekin lortu zen. 1946ko ekainaren 2an Italiako emakumeek lehen aldiz bozkatu ahal izan zuten eta errepublikaren alde egin zuten. Anna Maria Mozzoni (1837 - 1920) sufragista nabarmentzen da. Baita Salvatore Morelli kazetari eta politikari ezezagunena ere ("emakumeen diputatua" ezizenez ezaguna), 1867an emakumeen aldeko boto politikoa eskatzeko lehen lege-proiektua aurkeztu zuena. Morellik 1861ean La donna e la scienza o la soluzione del problema sociale (La mujer y la ciencia o la solución del problema social) argitaratu zuen emakumeen emantzipazioari buruz, John Stuart Millek 1869an La esclavitud de la mujer argitaratu baino zortzi urte lehenago

Polonia. Austria, Txekoslovakia

Europako ekialdeko hainbat herrialdetan: I Gerrate Mundialaren ostean, Alemaniar eta Austro Hungariar Inperioen desegitearekin erreforma oso aurrerakoiak ezarri ziren, emakumezkoen boto eskubidea barne, mugimendu sufragista handiaren beharrik gabe.

Errusian

Soilik boltxebikeen iraultzaren ondorioz ezarri zen emakumezkoen boto eskubidea.

Grezia, Bulgaria, Jugoslavia

Turkiar Inperiotik independizaturiko herrialdeak: tradizioa handia izanik, ez zen mugimendu sufragista handirik egon, ezta emakumeen eskubideen aldeko lege – erreformarik.

Espainia

Sakontzeko, irakurri: «Emakumeen sufragismoa Espainian»

Emakumea 1812ko Cadizeko Gorteetatik Espainiako parlamentuan parte hartu ahal izan zuen. Hau da, XIX. mendearen hasieratik dago Espainian sufragio femeninoa pasibo deitua. Egia da ia bi mendeetako sufragio femenino pasiboko historian 40 emakumek bakarrik lortu zutela legebiltzarkide izatea.

Emakumeek boto-eskubidea erabili zuten lehen aldia 1874an izan zen, Cartagenako kantoian. Aurreko urteko uztailean hiria Errepublikako Gobernuaren aurka matxinatu zen, Errepublika Federala exijituz eta Cartagenako kantoian Espainiako Errepublika Federalaren behin-behineko gobernuaren egoitza ezarriz. Gobernu zentralak plaza inguratuz erantzun zion, eta, ondoren, plaza kanoikatuz, hilabete eta erdiz. Kanoikada honen amaieran izan zen, Artilleria Parkearen leherketaren eta bertan errefuxiatutako 400 pertsona baino gehiagoren heriotzaren ondoren, matxinatuek, bizirik iraun duten hogei eraikinak hegan egin nahi dituztenean. Orduan erabakitzen du kantonamendu Batzarrak leherketa egin ala ez bozkatzea, hiriko defendatzaile guztiek parte hartuz, sexu bereizketarik egin gabe, emakumeak izanik oraindik zutik zeuden azken higiezin hauen suntsipena grina handienarekin defendatzen zutenak. Azkenean, 13 botorengatik irabazi zuen ezezkoak, 1874ko urtarrilaren 8ko La Época egunkarian irakur dezakegun bezala.

Primo de Riveraren diktaduran (1923-1930), emakumeei sufragio-eskubidea aitortzeko lehen saiakera bat egon zen, baina udal-hauteskundeetarako soilik onartu zen, eta soilik hautesle eta hautagai ziren familia buru ziren emakumeentzat.

Horrela, emakumeen hautesle horiek hautesle erroldan jaso ziren. Hurrengo urtean, probintziako estatutuan hauteskunde-eskubidea aitortzen zitzaien emakumeei, baldintza berberetan, baina berriz ere ezin izan zuten eskubide hori egikaritu, nahiz eta emakume ezkonduak eta alargunak bakarrik izan, hauteskundeak ez baitziren inoiz egin.

1926ko irailaren 11tik 13ra bitartean Batasun Patriotikoak, Diktaduraren alderdi bakarrak, antolatu zuen plebiszituan, botoa emateko eskubidea gauzatzeko erreferendum bat ere izan ez zena, baizik eta sinadura-bilketa bat izan zena (Diktaduraren aurka zeudenek ez zuten "bozkatzen"), nahi izan zuten 18 urtetik gorako emakumeek parte hartu zuten, gizonek bezala. Erregimenak berak emandako datuen arabera, plebiszitu "patriotiko" horren "hautesle" erroldan,% 52 emakumeak ziren, eta horietatik% 40k parte hartu zuten.

Espainian emakumeen sufragioa onartu zen lehen aldia Espainiako Bigarren Errepublikako 1931ko Konstituzioan izan zen, nahiz eta gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren 1931ko ekaineko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan emakumeei sufragio pasiborako eskubidea aitortu zitzaien, eta, beraz, hautagai gisa aurkeztu ahal izan ziren. Nahiz eta hiru emakume bakarrik hautatu: Margarita Nelken, Espainiako Langile Alderdi Sozialistako zerrendetan, Clara Campoamor Alderdi Errepublikano Erradikaleko zerrendetan eta Victoria Kent Alderdi Errepublikano Erradikal Sozialistako zerrendetan, protagonismo nabarmena izan zuten, bereziki azken biek, emakumeei botoa emateko eskubideari buruzko eztabaidan.

1931n, Espainiako Bigarren Errepublikako Gorte Konstituziogileetan izandako eztabaidetan, emakumeei botoa emateko eskubidearen aurka agertu zen nagusietako bat Madrilgo Unibertsitateko patologiako katedraduna eta Galiziako Federazio Errepublikako diputatua zen Roberto Novoa Santos izan zen, eta bere talde parlamentarioaren bozeramaile gisa parte hartu zuen 1931ko Konstituzioaren proiektu osoaren eztabaidan, haren aurka agertzeko. Argudio biologikoak, hala nola emakumea ez duela gogoetak eta espiritu kritikoak menderatzen, emozioak eta horiekin zerikusia duen guztiak baizik. Psikoanalisian oinarrituta, histerismoa psikologia femeninoaren berezkoa dela zioen. Halaber, botoa emakumeari ematea eskuinari garaipena ematea eta Espainia "estatu kontserbadore edo teokratiko" bihurtzea litzatekeela argudiatu zuen.

1931ko irailaren 30ean Konstituzio Batzordearen 34. artikuluaren eztabaida hasi zen, emakumeen boto-eskubidea aitortzen zen. Hilario Ayuso diputatuak zuzenketa bat proposatu zuen, gizonek hogeita hiru urte zituztenetik bozkatu ahal izateko, baina emakumeek berrogeita bost urte zituztenetik, eta Clara Campoamorrek ez daki "mespretxuarekin edo haserrearekin" erantzun. Ondoren, Alderdi Errepublikano Erradikaleko bozeramailea mintzatu da, emakumearen botoak dakartzan arriskuez ohartarazteko, eta erabakia etorkizuneko hauteskunde legera atzeratzea proposatu du. Zuzenketa hauek atzera botatzen dira.

Hurrengo egunean, urriaren 1ean, Victoria Kentek esku hartu zuen emakumeei botoa emateko epea atzeratzea eskatzeko; izan ere, bere ustez, emakume espainiarrak ez zuen "errepublikar sutsu demokratiko eta liberala", eta bere botoa arriskutsua zen Errepublikarentzat. "Errepublikarekin bizitzen urte batzuk eman eta gero", emakumea "Errepublikako defendatzailerik sutsuena" izango zela gaineratu zuen, eta, horregatik, botoa atzeratzea eskatu zuen. Victoria Kententzat, Errepublikaren arriskuaren frogetako bat, Gorteetako Presidenteari, emakume katolikoen milioi eta erdi sinadura ematea izango litzateke, elizaren pribilegioak errespeta zitezen, Errepublikaren aldeko emakumeen sinadurarik egon ez zen bitartean.

Batzordearen proposamena bozkatu ondoren, 193142ko urriaren 1ean onartu zen, eta ganbera osatzen zuten 470 eserlekuetatik aldeko 161 boto, kontrako 121 eta 188 abstentzio (% 40) jaso ziren. Kontra egin zuten Acción Republicana, Partido Republicano Radical eta Partido Republicano Radical Socialista alderdiek, salbuespenak salbuespen.

Erresuma batua

Sakontzeko, irakurri: «Suffragette»

Erresuma Batuan 19. mendetik izan zuten indarra eta 20. menderako garaipen aipagarriak lortu zituzten. Britainiar sufragismoari dagokionez, bi talde nagusitan banatu zela esan daiteke: alde batetik, sufragista moderatuek, Millicent Garret Fawcet buru, legearen barruko estrategiak bideratu zituzten (propaganda, mitinak…). Baina arrakasta handirik izan ez zutenez, mende amaieran suffragettes ezizenarekin ezaguturiko sufragista talde “erradikala” sortu zen.

Millicent Fawcett edo Millicent Garrett sufragista moderatuen burua izan zen. Bere ahizpa Elizabethekin Londresen Jon Stuart Millek ematen zuen emakumeen aldeko diskurtso bat entzun zuen eta bere lanaren defendatzaile bihurtu zen berehala. Nesken hezkuntza eta hauen boto eskubidea sustatu zuen. 1867an Londreseko Sufragista Komitearen kide bihurtu zen eta hurrengo urtean bere lehen interbentzio publikoa egin zuen nahiz eta emakumeek jendaurrean hitz egitea ezohikoa izan. Lydia Becker hil zenean britaniar mugimendu sufragistaren lider naturala bihurtu zen. Harentzat politika-propaganda eta publizitate-kanpainak ezinbestekoak izan ziren.

XIX. mende amaierako sufragista britainiar “erradikalak” ziren. Emmeline Pankhurst buru, propaganda eta mitinetaz gain, eraikin publiko eta saltokien erre edota politikari ezagunen etxeak erasotzen zituzten. Gobernu britainiarraren zapalkuntza errepresiboaren aurrean, sufragetteek gose grebekin erantzuten zuten gartzeletik, elikatzera behartzen hasi zituztelarik. Ordea, praktika larri honen kontrako protestak zirela eta, gobernuak “Arratoia eta Katuaren legea” aldarrikatu zuten, suffragetteak (arratoiak) ahul zeudenean gartzelatik askatuz, eta indarrak berreskuratzen zituztenean, gobernuak (katua) berriz ere hauek gartzelaratuz. I Gerrate Mundialaren ostean, azkenik, 1918an, 30 urtetik gorako emakumeen boto eskubidea lortu zuten, eta 10 urte beranduago (1928an) adinez nagusiko emakume guztiena.

Holanda Mendebaldeko herrialde protestanteetan (aipatutako Erresuma Batua, Holanda…): modernoagoak eta ekonomikoki indartsuagoak ziren eta azken hauetan izan zen mugimendu sufragista indar handien izan zuen lekua. Boto eskubideaz gain, bestelako emakumeen aldeko lege – erreformak eragingo zituzten.

Herrialde ezberdinetan emakumeen sufragioaren legeztatze data.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herritik sufragioaren legeztatze data .
Herria Urtea
 Zeelanda Berria[2] 1893
 Australia[3] 1901
 Finlandia[4] 1906
 Norvegia[5] 1913
 Danimarka[6] 1915
 Kanada 1917
 Erresuma Batua[7] 1918
 Alemania 1918
 Herbehereak [8] 1918
 Polonia [9] 1918
 Errusia [10] 1918
 Belgika [11] 1919
 Ameriketako Estatu Batuak [12] 1920
 Txekia [13] 1920
 Eslovakia 1920
 Suedia [14] 1921
 Espainia [15] 1931
 Turkia [16] 1934
 Frantzia [17] 1945
 Italia [18] 1945
 Argentina [19] 1947
 Japonia [20] 1947
 Pakistan 1947
 Mexiko [21] 1947
 Txina 1949
 India [22] 1950
 Grezia [23] 1952
 Kolonbia 1954
 Malaysia [24] 1957
 Zimbabwe [25] 1957
 Aljeria [26] 1962
 Maroko 1963
 Iran [27] 1963
 Libia 1964
 Ekuador [28] 1967
 Bangladesh [29] 1972
 Suitza [30] 1974
 Jordania [31] 1974
 Portugal [32] 1976
 Namibia 1989
 Moldavia 1993
 Kazakhstan [33] 1993
 Hegoafrika [34] 1993
 Kuwait[35] 2005
 Arabiar Emirerri Batuak [36] 2006
 Saudi Arabia 2011

Sufragistek jaso zuten oposizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu sufragistek oposizio handia jasan behar izan zuten, izan ere, ordura arte inposaturiko gizarte ordena kolokan jartzen zuen, emakumeek etxetik kanpoko bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu egiten zuen heinean. Horrela, gizonezkoek zein emakumezkoek osoturiko mugimendu anti–sufragistak ere sortu ziren, Ingalaterrakoak esaterako oso ezagunak izanik. Ordea, I Gerrate Mundialak eta gerraostearen testuinguruan emakumeen beharra esparru publikoetan nabarmena bihurtzen hasi zen, borroka sufragistak indarra hartuko zuelarik ere, eta ondorioz, gutxinaka hauen boto eskubidea aitortzen joango zen Europako herrialde ezberdinetan.

Sufragismoa filmetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suffragette (film): Maud Watts izeneko neska batek bere bizitza osoa garbitegi batean lan egin izan du. Egun batean, Emmeline Pankhurstek zuzendutako manisfestazio batekin topo egiten du. Maud sufragismoarengatiko interesa izaten hasten da eta bere lankide bati esker mugimendu honen helburuak lortzeko (emakumeentzako eskubide gehiago: boto eskubidea, hezkuntza on bat...) borrokatzen hasten da. Zoritxarrez, gobernu britaniarrak ez du hori onartzen eta Maud-ek ondoriak pairatzen ditu. Istorioa 1912an Londresen gertatzen da. Sara Gavronek zuzendutako film honetan Emmeline Pankhursten langile baten ikuspuntutik sufragismoaren garaian emakumezkoek jasandako era guztietako erasoak agertzen dira. Gainera, mugimendu honetan parte hartu zuten pertsonai famatu batzuk agertzen dira, adibidez Emmeline Pankhurst, Meryl Streep-ek antzeztuta.[37]
  2. Die sufragette: Die Sufragette 1913ko Alemaniako filma da. Argumentuak sutsu eta maitekor arraroa nahasten du ama baten eta alaba baten artean berrelkartzearen istorioarekin. Emmeline eta Christabel Pankhurst pertsonaia errealengandik inspirazioa hartuta, biak mugimendu sufragistaren barnean zeudenak.[38]
  3. Make more noise. Suffragettes in silent movies: XX. mendearen hasieraren filmak biltzen ditu, non sufragistak eta emakumearen eskubideenganako borroka islatzen diren. Film baliotsuenetako batzuk Emily Davisonen protesta zaldi-lasterketetan eta 1910ean, Trafalgar Squareko Pankhursten diskurtso ospetsua.
  4. Las Sufragistas: Ana Cruz Navarroren 2012ko filma da. Eufrosina Cruzen istorioa kontatzen du, bozkatzeko eta Udaleko Lehendakaria izateko eskubidea eskatu eta ukatu zioten emakume izan zena.[39]
  5. Clara Campoamor. La mujer olvidada: Laura Mañaren 2011ko pelikula da, eta 1931ko urriaren 1a baino (emakume espaniarren boto eskubidea onartu zenenan) lehenago egin ziren negoziazio eta estabaida guztiak azaltzen ditu.[40]
  6. Angeles de Hierro: 2004ko filma bat da non XX. mendearen hasieran, Alice Paulen eta Lucy Burnsen sufragista amerikarren istorioa kontatzen da. Oso ondo ikusten da nola borrokatu zuten emakume beltzen eskubideeen eta beste arazo politiko eta sozial batzen aurka.[41]
  7. The bostonians:James Ivoryren filma da. 1984ko filma bat da non Bostoneko emakumeen sufragista istorioa kontatzen da.[42]

1913ko sufragisten derbya

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «1913ko Epsomeko Derbya»

1913ko Epsomeko hipodromoko derbyak garrantzi handia izan zuen mugimendu sufragistaren historian, britainiarrean batez ere. Tottenhameko bihurgune batean, emakume batek hesi gainetik jauzi egin eta erregearen zaldiak zapaldu egin zuen. Zaldiak airean bira osoa egin eta zaldunaren gainean erori zen azkenean. Zaldunak zauriak izan zituen baina emakumea, Emily Davison izenekoa, lurrean etzanda geratu zen konorterik gabe. Handik egun gutxira hil egin zen Epsom Cottage ospitalean. Istripua izan zen? Inoiz ez zen argitu, baina badirudi Emile Davison apropos jarri zela erregearen zaldiaren aurrean, zaldia geratu eta Ingalaterra osoa berari begira jartzeko.

Sufragio baldintzatua edo ukatua duten herrialdeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Brunei: Ez gizonek ez emakumeek ez dute botoa emateko edo hauteskunde legegileetara aurkezteko eskubiderik izan 1962tik. Udal hauteskundeetan bakarrik eman daiteke botoa.
  • Arabiar Emirerri Batuak: Sufragio mugatua (gizon zein emakumeentzat), baina pixkanaka handitu zen 2011an egindako azken hauteskundeetan ukatua.
  • Vatikanoko hiria: soilik kardinalek aurkeztu eta bozkatu dezakete, Ordenatio Sacerdotalis gutun apostolikoaren arabera, derrigorrez gizonezkoak, eta herrialde ezberdinetakoak. Gaur egun, emakumeek bozkatu ezin duten estatu bakarra da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La Declaración Universal de Derechos Humanos» www.un.org 2015-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. Women and the vote
  3. [https://web.archive.org/web/20180513014403/http://www.nma.gov.au/online_features/defining_moments/featured/womens_suffrage
  4. Finnish women won the right to vote a hundred years ago
  5. [Women’s rocky road to suffrage Women’s rocky road to suffrage]
  6. How Danish women got the vote[Betiko hautsitako esteka]
  7. Women and the vote
  8. Women’s Suffrage in the Netherlands
  9. Poland’s role in women’s rights
  10. The Suffragettes, the Russian Revolution and women's liberation
  11. The First Feminist Wave in Belgium[Betiko hautsitako esteka]
  12. The Women’s Suffrage Movement in the United States
  13. Higher education and the Czech women's rights movement
  14. WILPF SWEDEN
  15. [https://www.ucm.es/data/cont/docs/995-2015-01-09-sufragismo.pdf LOS ORÍGENES DEL SUFRAGISMO EN ESPAÑA.]
  16. Turkey’s women’s movement, a century in the making
  17. france womens voting right anniversary
  18. WOMEN'S SUFFRAGE IN ITALY
  19. Eva Peron at the Heart of Women’s Vote in Argentina
  20. Women’s Suffrage in Japan in the 20th Century
  21. 63rd anniversary of women's suffrage in Mexico
  22. On the centenary of women’s suffrage, a look at how India achieved electoral equality
  23. winning the vote the women of greece involved in the suffrage movement
  24. marking century womens rights
  25. women rights undermined in zim
  26. algerian feminism and the long struggle for womens equality
  27. women iran protests feminism
  28. Women’s Rights in Ecuador
  29. The Women’s Movement in Bangladesh
  30. The fight for women’s suffrage in Switzerland
  31. Women's Rights at a Standstill in Jordan
  32. [1]
  33. Women’s Rights in Kazakhstan[Betiko hautsitako esteka]
  34. [2][Betiko hautsitako esteka]
  35. The Politics of Women's Suffrage in Kuwait
  36. A Long Road to Women’s Suffrage in Saudi Arabia
  37. Suffragette
  38. Die Suffragette
  39. Las sufragistas
  40. 'Clara Campoamor. La mujer olvidada' (2011), el voto de las españolas
  41. Ángeles de hierro
  42. Las bostonianas

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]