Edukira joan

Busturia Itsasbegi geltokia

Koordenatuak: 43°23′28″N 2°41′38″W / 43.391028°N 2.693877°W / 43.391028; -2.693877
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sukarrietako geltokia» orritik birbideratua)
43°23′28″N 2°41′38″W / 43.391028°N 2.693877°W / 43.391028; -2.693877
Itsasbegi-Busturia
Geltokiaren ikuspegia
Map
Lineak
« Axpe-Busturia    Mundaka »
Kokapena
HelbideaAxpe auzoa, 138; 48350
UdalerriaBusturia,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1893ko martxoaren 15a
IrisgarriaGeltoki erabilgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo

Busturia Itsasbegi[1], lehen Sukarrieta, Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Busturia udalerriko Axpe auzoan kokatua, Txatxarramendi uhartearen ondoan, hain zuzen ere. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago. Zornotzatik Gernika eta Sukarrietarako Trenbide Konpainiaren linearen geltoki-burua izan zen, trena 1955an Bermeoko geltokira luzatu zen arte.

Geltokiak bi nasa eta trenbide ditu, eta nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean doako aparkalekua eta itsasoratzeko kai txiki bat dago.

Geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 24,001. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa.

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Sarbide irisgarria  Axpe auzoa, 138

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokira sarbidea Axpe auzoa, 138 Sarbide irisgarria 
Nasetara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide erabilgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide erabilgarria 
2. trenbidea Sarbide erabilgarria 

Trenbidearen geltoki-buru izan zenez, geltokiak garrantzizko instalazioak izan zituen. Zurezko egituradun adreiluzko fabrikako eraikin bat zuen, solairu bakarrekoa, eta bestelako eraikuntza txikiak inguruan, hala nola komunak, zama biltegia eta lurrunezko tren-makinentzako eta atoientzako kotxetegiak. Bestalde, zubi birakorra zuen, eta bagoiak pisatzeko baskula.

1948 eta 1949 bitartean, trenbidea Bermeora luzatzearen ondorioz, bidaiarientzako eraikin berri bat eraiki zen, eta zubi birakorra eta kotxetegiak eraitsi ziren.

Geltokiak hainbat aldiz aldatu du izenez. Hala, 1893tik 1903ra Pedernales izendatu zen; 1903tik 1941era Pedernales, jurisdicción Busturia; 1941etik 1961era, berriro ere Pedernales; 1961etik 1980ra Pedernales-Busturia; 1980tik 1997ra Sukarrieta; eta 1997tik gaur egun arte Busturia Itsasbegi.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Google Maps. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
  2. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]