Edukira joan

The Wealth of Nations

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Wealth of Nations
Datuak
IdazleaAdam Smith
Argitaratze-data1776ko martxoaren 9a
Generoamerkatua
Jatorrizko izenburuaAn Inquiry into the Nature and Causes of the Wealth of Nations
ArgitaletxeaWilliam Strahan (en) Itzuli eta Thomas Cadell (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua

Nazioen Aberastasunaren izaera eta iturriei buruzko saiakera edo laburtuz Nazioen aberastasuna (ingelesez: The Wealth of Nations) 1776an Adam Smithek argitaratutako liburua da. Lan honengatik ekonomia politikoaren aitzindaritzat du Smith aditu askok. Obra honek ekonomia politikoa zientzia politiko, etika eta jurisprudentziatik bereizteko ahalegin garbia erakusten digu. Bereizketa honetarako funtsezkoa da merkantilismoari (inperio kolonialei gehiago lotua iraultza industrialari baino) eginiko kritika.

Nazioen aberastasunaren tesi nagusia (ongizate sozialaren gakoa hazkunde ekonomikoan datza) lanaren banaketaren bidez indartzen da. Lanaren banaketa, bere aldetik, merkatuen zabalpenaren eta espezializazioaren bidez sakontzen da.

Obra honen berezitasunetako bat norberekoikeriaren bidez ongizate orokorra lortzen denaren aldarrikapena da. Hau askotan era okerrean ulertzen da, ordea, bekaizkeria hutsak ongizatea ekarriko balu bezala. Argi dago ordea, Smithentzat nork bere beharrak asetzeko modu onena bestearen beharrak aintzatetsi eta onartzea dela.

«

Norbanako bakoitza betiere ahalegintzen da duen kapital ororentzako inbertsiorik etekingarriena aurkitzen. Nabarmena denez, bere mozkinak bultzatzen du, eta ez gizartearenak. Hala ere, bere interes propioaren jazarpenak bultzatzen du naturalki, edo, hobeto esanda, halabeharrez, nahiago izatera azken finean gizartearentzako etekingarriena suertatzen den inbertsioa.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Obrak historiaren filosofia bat ere badarama bere barnean, gizakiarena soilik den elkartrukatzeko joera giza garapenaren motore bihurtzen baita. Gainera, gobernuen politika ekonomikoarentzako erreferente izatea bilatzen du lan honek, Esku Ikusezinaren eraginak ongi gobernaturiko gizartean soilik antzemango baitira.

«

Norbanako oro ahal duen heinean saiatzen denez bere kapitalak jarduera nazionalean inbertitzen eta jarduera horren produkzioak ahalik eta baliorik handiena har dezan zuzentzen, norbanako orok lan egiten du gizartearen urteko sarrera handiena izan dadin. Egia da normalean ez duela onura orokorra sustatzen, ezta jakin ere zein neurritan sustatzen duen. Jarduera nazionala atzerrikoa baino gehiago nahiago izatean bere segurtasun propioa baino ez du bilatzen; eta jarduera horrek baliorik handiena produzitzera bideratzen duenean bere mozkina baino ez du bilatzen, baina kasu honetan bezala beste batzuetan ere, esku ikustezin batek bere nahietan agertzen ez zen helburu bat sustatzera eramaten du. Hala izatea ez da berez gizartearentzat txarra. Bere onura propioa bilatzerakoan askotan gizartearena sustatuko du, batzuetan hala nahi izango balu baina modu eraginkorragoan. Herriaren onuraren alde lanean ari direla esaten dutenek egindako gauza on askorik ez dut sekulan ikusi (...).

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Kondaira. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]