Thurles
Thurles Durlas Éile | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Tipperary konderria |
Postakodea | E41 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°40′44″N 7°48′52″W / 52.67888°N 7.814369°W |
Altuera | 99 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 7.940 (2016) |
Bestelako informazioa |
Thurles (irlanderaz Durlas Éile, euskaraz "Éileren gotorlekua" esan nahi du) Irlandako Tipperary konderriaren iparraldean dagoen udalerri bat da. 6.910 biztanle ditu (2011).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suir ibaiaren ertzetan zabaltzen da Thurles eta Silvermine mendiek eta Slieveardagh muinoek inguratzen dute. Klima epel eta hezeak nekazaritzarako lur oparoa eman diote herriari.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. V mendearen inguruan kokatzen da Eile tribuaren presentzia lur hauetan. Kondairak ekarritako izena bada ere eremu zabal bat hartzen zutela uste da. K.o. VIII menderako Eileren lurrak erresuma ugaritan zatituta zeuden: O'Carroldarrak ziren nagusi iparraldean, O'Spillanetarrak erdialdean eta O'Fogartytarrak gaur egungo Eliogarty baroierrian. Azken hauek eman zioten izena Thurlesi. XII mendearen bukaeran O'Fogarty klanaren indarrak beherakada izan zuen eta anglo-normandiarra zen Butler familia nagusitu zitzaien XIII mendean.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1884ko azaroaren 1ean Michael Cusack irakasleak udalerri honetan Elkarte Atletiko Gaeliko erakundea sortu zuen. Udalerri eta konderri honetan hurling kirolak berebiziko garrantzia eta zelatasuna du.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tony Ryan (1936-2007), Christy Ryan eta Liam Lonerganekin batera Ryanair hegazkin konpainiaren sortzailea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Azoka plaza.
-
Tren gelotkia.
-
Thurlesko zubia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thurles udalerriaren webgunea (Ingelesez)