Transkarpatiako oblasta
Itxura
Transkarpatiako oblasta Закарпатська область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Uzhhorod |
Geografia | |
Azalera | 12777 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1247350[1] biztanle (2008) |
Dentsitatea | 97,6 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.carpathia.gov.ua/ |
Transkarpatiako oblasta (ukraineraz: Закарпатська область, translit.: Zakarpats’ka oblast) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Iparraldean Lviveko oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Ivano-Frankivskeko oblastarekin, hegoaldean Errumaniarekin, hego-mendebaldean Hungariarekin eta mendebaldean Eslovakiarekin. 12.777 km²ko azalera du eta 2008an 1.247.350 biztanle zituen[1]. Hiriburua Uzhhorod da.
Historikoki eskualde honi Transkarpatia, Rutenia Transkarpatikoa eta Ukraina Subkarpatikoa deitu izan zaio[2], Karpatoek Ukrainako zabaldi handitik bereizten dutelako.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Transkarpatiako oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):
- Uzhhorod: 117.028 biztanle
- Mukatxeve: 82.473 biztanle
- Khust: 28.755 biztanle
- Berehove: 26.735 biztanle
- Vynohradiv: 25.597 biztanle
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ukrainako oblast eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
- ↑ Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net
- ↑ Transkarpatiako oblasteko hiriak World-gazetteer.com