Edukira joan

Uharte flotatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uharte flotatzaile artifizala Perun.

Uharte flotatzailea lurzoru solidoko uharte mota bat da. Bere ezaugarri nagusia ingurune urtarraren gainazalean esekita egotea da baina azpiko lurrarekin kontakturik izan gabe, bertatik ur librez bananduta baitago. Oro har, prozesu naturalen emaitza izaten dira, baina badira artifizialki sortutakoak ere.

Uharte flotatzaile ur-landare, lokatz eta zohikatz flotatzen duen masa bat da. Zenbait zentimetrotik metro gutxira arteko lodiera du. Uharte horiek munduko leku askotan aurkitzen diren fenomeno naturala dira. Gutxiago ematen dira fenomeno artifizial gisa. Uharte flotatzaileak, oro har, padura, aintzira eta antzeko hezeguneetan aurkitzen dira. Hedaduraz, hektarea asko izan ditzakete.

Erreferentzia historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik, greziarrek eta erromatarrek arreta jarri zuten irla flotatzailetan, beren existentziarekin txundituta eta beren formazioaz eta flotagarritasunaren arrazoiez espekulatzen. 1665. urtean, Atanasius Kircher jesuita naturalista eta filosofoak irla flotatzaileei buruzko bere idatziak argitaratu zituen. 1711n, George Christoph Munzek gauza bera egin zuen. Uharte flotatzaileak osatzen dituzten landareen gaiari buruz, 1741ean Carlos Linneok artikulu bat argitaratu zuen «Analecta Transalpina» liburuan. XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mende osoan, irla flotatzaileak etengabeko gai izan ziren biogeografiaren analisietan.

Antzinatik, irla flotatzaileek jakin-mina eta harridura piztu dute. Hondoratzen ez direnez, logikari erronka egiten diote eta elezaharretako protagonistak bihurtu ditu; ezaugarri mistiko edo naturaz gaindikoen jabe izan dira. Haizeek eramateko eta mugitzeko aukerak nolabaiteko lotura eman die giza bizitzekin.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chet Van Duzer (2004). Floating Islands: A Global Bibliography, with an Edition and Translation of G. C. Munz’s «Exercitatio academica de insulis natantibus» (1711). Cantor Press, Los Altos Hills, California, 400 or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]