Edukira joan

Ustaxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ustatxa» orritik birbideratua)
Ustaxa - Kroaziako mugimendu iraultzailea
Ustaša - Hrvatski revolucionarni pokret
BuruzagiaAnte Pavelić
Sorrera1929ko urtarrilaren 7ade iure
1930de facto
Desegitea1945eko maiatzaren 8a
Egoitza nagusiaTorino, Bolonia (1941 arte), Zagreb (1941-1945)
Ideologia politikoaFaxismoa, nazismoa, kroaziar nazionalismoa

Ustaxa (kroazieraz: Ustaša) kroaziar talde faxista izan zen, 1929an Ante Pavelićek sortu zuena, Belgradeko Parlamentuan Stjepan Radić eraila izan ondoren. Bere izena Otomandar Inperioarekin zegoen muga zaintzen zuten soldaduetatik hartu zuen. 1941ra arte terrorismoa erabili zuen ekintza politiko nagusitzat eta, urte horretan, Ardatzarekin batu zen Alemania eta Italiak serbiarrek kontrolatzen zuten Jugoslavia inbaditu zutenean. Ardatzeko potentziek Kroaziako Estatu Independentearen gobernua utzi zieten ustaxei.

Bigarren Mundu Gerran ustaxek errepresio handia erabili zuten serbiar minoriaren aurka. Alfabeto zirilikoa debekatu zuten eta egindako sarraskiek naziak ere harrituta utzi zituzten.

Alemaniaren errendizioaren ostean ustaxek boterea mantentzea lortu zuten eta Esloveniara erretiratu ziren, ahalik eta 1945eko maiatzaren 15ean errendizioa aurkeztu zuten. Ante Pavelićek frankismoaren babesa jaso zuen eta Espainian babes diplomatikoa jaso zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]