Wilhuff Tarkin
Wilhuff Tarkin | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | George Lucas |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Bikoizketa-aktorea | Stephen Stanton (en) |
Datu biografikoak | |
Heriotza | Heriotzaren Izarra |
Sexua | gizonezkoa |
Garaiera | 1,85 m eta 1,8 m |
Ilearen kolorea | ile beltz |
starwars.com… |
Wilhuff Tarkin Star Warseko film sagako III. atala den Sithen mendekua eta IV. atala den Itxaropen Berrian agertzen den pertsonaia bat da. Peter Cushing aktore britainiarrak egin zuen Wilhuff Tarkinen papera.
Moff Wilhuff Tarkin Handia Inperio Galaktikoko gobernari guztien artean gupidagabeena izan zen. Klon Gerretan hasi zen Errepublika Galaktikoaren zerbitzura eta honen erorketa hurbiltzen ikusi zuenean berehala aliatu zen Palpatinekin. Enperadore berriak edozein izakik pentsa dezakeenetatik haratagoko titulu eta botere bat eman zion. Tarkinek munduak, hiriak eta espezieak desagerrarazi zituen beti Darth Vaderren ondoan "Bere zakur leialaren uhala eutsiz" (Leia Organa printzesak behin ironikoki esan zuen moduan).
Tarkin bere burugogorkeria propioagatik hil zen, lehen Heriotzaren Izarra ebakuatu ez zuenean. Estazio espazialarekin batera eztanda egin zuen bere "garaipenaren unean".