Estreinaldi hirukoitza lehoi gisa
Adama Boiro, Javier Marton eta Alvaro Djaló, partida ofizial batean lehen aldiz Ernesto Valverderen aginduetara LaLigako hirugarren jardunaldian Valencia CF taldearen aurka
Garaipen garrantzitsua lortzeaz gain, 2024/25 LaLigako hirugarren jardunaldian Athletic Clubek eta Valencia CF taldeek elkarren aurka jokatu zuten partidak Adama Boiro, Javier Marton eta Alvaro Djalóren debutak ekarri zituen. 642, 643 eta 644. lehoiak bilakatu ziren entitate zuri-gorriaren historian.
Adama joan den denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Athleticera CA Osasunatik filialean jokatzen hasteko. Ernesto Valverderen aginduetara egin du denboraldiaurre osoa, eta orain neurketa ofizialean estreinatzeko aukera izan du.
Marton Ibaiganeko Klubera Realetik duela bi urte heldu zen eta, udako lagunartekoak jokatu ondoren, Bigarren Mailako CD Mirandesera joan zen utzita. Aurten, lehen taldeko dortsala izatea lortu du.
Djaló Sporting Braga taldetik dator, UD San Miguelen eta SD Begoñan hezi ondoren. 11. zenbakidun zuri-gorri berriak lehen bi jardunaldiak galdu zituen lesioagatik, eta erabat osatuta dago.