CD Leganés taldearen aurkako partidan umeek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko sarituak
CD Leganés taldearen aurkako partidan umeek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko sarituak
Prozesuan izena eman duten bazkideek zozketaren emaitza kontsulta dezakete beren Bazkideen Txokoan eta posta elektronikoan jaso duten mezuan
Urtarrilaren 26 (data eta ordua baieztatu gabe) San Mamesen CD Leganés taldearen aurka Liga txapelketako partidan umeek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko izena eman duten bazkide kopuruak (319) eskuragarri dauden plaza kopurua gainditu duenez (20), Athletic Clubek zozketa bat egin du gaur izena eman duten bazkide guztien artean, zeinek minutu batzuk lehenago posta elektronikoz jaso duten bere parte hartze zenbakia.
143 zenbakia izan da saritua zozketan.
Prozesuan izena eman duten bazkideek Bazkideen Txokoan eta posta elektronikoan jaso duten mezuan kontsulta dezakete sarituak izan diren ala ez.
Zozketan saritutako bazkideek posta elektroniko bat jaso dute, eskatutako plazak online erosteko eta horiek egiteko epea zehaztuz. Ezarritako epean erosketarik egin ezean, erosketa horiek egiteko eskubidea galduko du, eta horretarako promozio honen baldintzetan aurreikusitako zehapena aktibatuko da (ezin izango da zerbitzu honetan izena eman hurrengo hiru partidetan): https://www.athletic-club.eus/txoko/servicios/fotografia-ninos
- San Mamesera sartu eta argazkian ateratzeko, ezinbestekoa izango da erosketaren ordainagiria eta haurraren NANaren edo Familia Liburuaren / Erregistro Zibil Bakarraren fotokopia aurkeztea.
- Haurrak Athletic Clubeko langileekin bakarrik sartuko dira. Gurasoek edo laguntzaileek sarreran itxaron beharko dute, ondoren jasotzeko.
- Bazkide-txartel berarekin ezin da zelaira sartu jokalarien irteera-unea eta argazkia ikusteko, ezin da irten haurra jasotzera eta ezin da berriro sartu gainerako partida ikustera joateko.
- Sarbidea autobus-aparkalekuaren sarrerako oinezkoentzako pasabidetik izango da, Harmaila Nagusiaren eta Iparraldeko Harmailaren arteko izkinan.
- Partida hasi baino 30 minutu lehenago aurkeztu beharko da.