Ander Rovira (Bilbo, 1999) Arte Dramatikoko karrera ikasten ari da Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolan. Betidanik izan ditu gustuko antzerkia eta zinema eta egun, ETB1eko ‘IrabaziArte’ telesailean dabil lanean, Gorka pertsonaiaren paperean. Rovirari asko gustatzen lagunekin ibiltzea eta bere denbora kulturari eskaintzea, izan ere, bertan jende berria ezagutzeko eta harreman berriak zabaltzeko aukera izaten baitu. Antzerkian ere badabil Rovira, maiatzaren 17an ‘Neke asko eta ezer ez’ antzezlana estreinatuko dute Bilboko Alondegian, Iñaki Rikarteren zuzendaritzapean.
Ander Roviraren kultur gomendioak
Abesti bat: ACDC-ren ‘It’s a longway to the top (if you wanna Rock ‘n’ Roll)’. Asko pozten nauen abestia da, baliteke rock and rollak bibrazio ona ematea.
Musika talde bat: The Police. Udako oroitzapena, gurasoekin Peñiskolara joaten ginenean.
Liburu bat: Bi ditut, hasi berri dut ‘Mujercitas’ (Louisa May Alcott), bertan Patti Smith abeslariak sarrera bat idatzi du eta oso interesgarria da jakitea nola eragin zuen liburu honek haren izaeran.Bestetik, ‘La Orestiada’ (Esquilo) irakurtzen ari naiz Gradu Amaierako Lanerako; biolentziak biolentzia gehiago ekartzen du.
Antzezlan bat: ‘Hermanas (Bárbara&Irene)’, Pascal Rambertek idatzia eta Coto Adánezek itzulia.
Film bat: Zaila egiten zait bakarra aukeratzea, beraz, hiru proposatuko ditut :) ‘Cinema Paradiso’ (Giuseppe Tornatore), ‘Àbout de souffle’ (Jean-LucGodard) eta ‘The Devil Wears Prada’ (David Frankel).
Kultur espazio bat: Harrobia Eskena, Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoen entsegu espazioa. Bertan konpainientzako behar besteko antzerki zerbitzuak eskaintzen dira, besteak beste.