Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan

Autorea(k): Iñaki Zabaleta Urkiola, Jesus Mari Zalakain Garaikoetxea
Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak
ISBN: 84-8438-050-5
Argitalpen urtea: 2004
Orrialdeak: 534

Esku Irrati eta telebistako kazetaritza digital eta analogikoaren azterketa sakon, eguneratu, zientifiko eta kritikoa egiten da liburu honetan. Agian, ikus-entzunezko informazioaren inguruan euskaraz argitaratu den lanik sendoena eta zabalena da, hiru ardatz nagusiak artez jorratzen baititu: informazioaren teoria, irrati eta telebistako kazetaritza-teknikak, eta ikus-entzunezko lengoaia.

Beraz, teoriarekin batera, eguneroko jardunean kazetari batek behar dituen teknikak modu argian erakusten ditu eta gaur egun irrati- eta telebista-kateek ematen duten (eta ez duten) informazioa ere zorrotz aztertzen du.

Liburu hau egiteko, autoreek, beren prestakuntza eta ikerketarekin batera, hainbat profesional eta adituren ekarpenak jaso dituzte, hala nazioartekoak nola bertakoak. Horregatik, goi-mailako kalitatea du eta oso baliagarria izango da komunikatzaile, kazetari, irakasle eta ikasleentzat. Ezinbesteko erreferentzia informazioaren esparruan.

Aurkibidea

1. SARRERA OROKORRA

I. ZATIA: KAZETARITZA-INFORMAZIOAREN TEORIA
2. OINARRIZKO ALDERDI TEORIKOAK
3. KAZETARITZA-GENEROAK, ESPARRU IREKI MODURA
4. OBJEKTIBOTASUNA, JARRERA ETIKO MODURA
5. ALBISTEA, KAZETARITZA-ARKETIPO MODURA

II. ZATIA: TEKNIKA TELEBISTAN
6. TELEBISTA ESPAINIAR ETA AUTONOMIKOAREN SISTEMA
7. TELEBISTAKO PROGRAMAZIOA
8. TELEBISTAKO INFORMAZIOAREN TIPOLOGIA ETA EGITURA: PROGRAMAK ETA OBRAK
9. INFORMAZIO-PROZESUKO OSAGAIAK TELEBISTAN
10. INFORMAZIO-PROZESUA TELEBISTAN

III. ZATIA: TEKNIKA IRRATIAN
11. IRRATI ESPAINIAR ETA AUTONOMIKOAREN SISTEMA
12. PROGRAMAZIOA ETA PROGRAMAK IRRATIAN
13. IRRATI-INFORMAZIOAREN TIPOLOGIA ETA EGITURA: PROGRAMAK ETA OBRAK
14. INFORMAZIO-PROZESUKO OSAGAIAK IRRATIAN
15. INFORMAZIO-PROZESUA IRRATIAN

IV. ZATIA: IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIAREN TEORIA
16. IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIAREN SARRERA
17. ARGIZTAPENA ETA KOLOREA: LEHEN EREMUA
18. BI DIMENTSIOKO ESPAZIOAREN EGITURAKETA: BIGARREN EREMUA
19. BOLUMENA ETA SAKONERA: HIRUGARREN EREMUA
20. DENBORA ETA MUGIMENDUA: LAUGARREN EREMUA
21. SOINUA: BOSGARREN EREMUA
22. IRUDIAREN ETA SOINUAREN MUNTAKETA/EDIZIOA

V. ZATIA: ERANSKINAK, INDIZEA ETA BIBLIOGRAFIA
23. ERANSKINAK
24. AURKIBIDEAK
25. BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)