Mekanika estatistikoa: Sarrera (itzulpena)

Autorea(k): Josu Mirena Igartua Aldamiz, Txema Ezpeleta Arenaza
Jakintza-arloak: Fisika
ISBN: 84-86967-78-3
Argitalpen urtea: 1996
Orrialdeak: 148
Eskuartean duzun sarrera-liburu zehatz honek, Mekanika Estatistikoa-k, Maxwell/Boltzmann, Ferml/Dirac eta Bose/Einstein motako estatistikak lantzeaz gain berauen gasetarako eta solidoetarako, metalak eta erdieroaleak barne, aplikazioak ere aztertu ditu.

Hasierako sarrera historikoari ekin ondoren, mekanika estatistikoaren oinarrizko ideiak aztertu ditu liburuak. Maxwell/Boltzmann banaketa eta partizio-funtzioa lortutakoan gasen tratamendu sakona dator. Bi dira liburuak dituen ezaugarri berriak, likidoei buruzko kapitulua eta landuriko adibideei buruzko kapitulua osoa.

Irakurlea: fisika matematika aplikatua, kimika fisikoa, Ingeniaritza kimikoa, metalurgja, materialen zientzia eta polimeroen zientzia karreretako bigarren eta hirugarren kurtsoetako ikasleentzako idatzia, eta goi-hezkuntzako ikerlarientzat, gobernuko zentruetakoentzat eta Industriakoentzat ere liburu erabilgarri izatea nahi duena.

David Trevena: Wales-eko Unibertsitatean ohorearekin lizentziatu ondoren doktoretza-tesia ere lortu zuen. Cambridge-n bigarren doktoretza-tesia egin ondoren likidoetako kabitazioaren ikerketarekin jarraitu zuen, aipatutako esparruan egindako lanagatik D. Sc. delako saria eman ziotelarik. Beste lau liburu idazteaz gain, kabitazioa eta egoera likidoaren fisikari buruzko 50 artikulu baino gehiago idatzi ditu. Hogeita hamar urte baino gehiagoz mekanika estatistikoa irakastearen esperientzia dauka.

Aurkibidea
  1. Sarrera historikoa
  2. Zenbait oinarrizko ideia
  3. Boltzmann banaketa eta beronekin loturiko gaiak
  4. Gasetarako hurbilketa
  5. Gasen tratamendu zehatzagoa
  6. Maxwell/Boltzmann banaketa: gas momoatomikoak eta diatomikoak
  7. Fermi/Dirac motako gasak
  8. Bose/Einstein motako gasak
  9. Solidoak
  10. Bibliografia.

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)