Edukira joan

Antselmo Canterburykoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
33. lerroa: 33. lerroa:
[[Kategoria:Erdi Aroko latinezko idazleak]]
[[Kategoria:Erdi Aroko latinezko idazleak]]
[[Kategoria:Latinezko filosofoak]]
[[Kategoria:Latinezko filosofoak]]
[[Kategoria:XI. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]] [[Kategoria:XI. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:XI. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:XI. mendeko biografiak]]

12:40, 4 urtarrila 2015ko berrikusketa

Anselmo Canterburykoa
Anselmo Canterburykoa
Anselmo Canterburykoa. Egile ezezaguna (XVI. mende amaiera)
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Anselmus Cantuariensis
Jaio 1033 edo 1034
Aosta (Burgundiako Erresuma)
Hil 1109ko apirilaren 21a
Canterbury (Ingalaterra)

Anselmo Canterburykoa (Aosta, 1033 edo 1034 - Canterbury, 1109ko apirilaren 21a) italiar teologo eta beneditar fraidea izan zen. 1093-1109 Canterburyko artzapezpikua izan zen. Eskolastikaren sortzailetzat jotzen da filosofiaren historian eta ospetsua da Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio ontologikoa asmatzeagatik.

Bizitza

1078an Normandiako Bec monasterioko abade hautatu zuten eta 1093an Canterburyko artzapezpikua. Gilen Gorriak eta Henrike I.a erregeek erbesteratu zuten apezpiku hautaketan izan zezakeen eraginaren beldurrez.

Garaiko prelatuetan jakintsuenetakoa izaki, bere marka utzi zuen abiatu berria zen eskolastikan. Fedea arrazoiaren argitan ulertzen saiatu zen; hori da Monologium eta Proslogium obren gaia. Espekulazio filosofikoa fedearen azalpen gisa definitu zuen (fides quaerens intellectus) eta harentzat sinetsi beharra zegoen ulertu ahal izateko (credo ut intelligam), baina gero sinetsia ulertzen saiatu beharra zegoela adierazten zuen. Unibertsalen arazoan Platonen aldeko agertu zen, eta errealismo horretatik etorri da bere argudio ontologikoaren balioa. Monologium hark Hirutasunaren dogmaren a priori froga izan nahi bazuen, Cur Deus homo izenburukoaren bidez Gizakundearen dogma modu arrazionalez interpretatzen saiatu zen.

Klemente XI.a aita santuak Elizako doktore izendatu zuen 1720an. Bere omenezko jaia apirilaren 21ean ospatzen da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antselmo Canterburykoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.