Argudio ontologiko
Filosofian, argudio ontologikoa Jainkoaren existentzia frogatzeko historian erabili den argudio mota bat da, Jainkoaren izaeran (ontos delakoan, alegia) oinarritzen dena. Historian, argudio ontologiko zenbait proposatu dira, hala nola Boeziok VI. mendean, Avizena eta Anselmo Canterburykoak XI. mendean eta Descartesek XVII. mendean. Kantek argudio ontologikoak okerrak zirela frogatu zuen. XX. mendean Kurt Gödel logikariak eta Alvin Plantinga filosofoak argudio ontologikoak plazaratu zituzten[1].
Anselmo Canterburykoaren argudioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1078 urtean burutu zuen Proslogion liburuko bigarren eta hirugarren kapituluetan garatzen da. Antselmok adierazi zuen Jainkoa perfektua dela, eta ezin dela existitu hura baino hobea den ezer. Posible da horrelako pentsamendu bat buruan edukitzea, eta, horrenbestez, posible izan behar du errealitatean egotea. Izan ere, izaki bat bakarrik buruan badago, posible da beste izaki hobe bat existitzea, buruan eta errealitatean existitzen dena, hain zuzen ere.
Honela laburbil daiteke:
- Ezin da irudikatu Jainkoa baino hobea den beste izaki bat.
- Existitzea hobea da ez existitzea baino.
- Horrenbestez, Jainkoa existitzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ontological Arguments Stanford Encyclopedia of Philosophy. Plato.stanford.edu
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |