Edukira joan

Arkitektura gotikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
'''Arkitektura Gotikoa''' [[arkitektura]] estilo bat da, [[Europa]]n jaio eta garatu zena [[Erdi Aro]]ko azken mendeetan.
'''Arkitektura Gotikoa''' [[arkitektura]] estilo bat da, [[Europa]]n jaio eta garatu zena [[Erdi Aro]]ko azken mendeetan.


XII. mendean sortu zen "''Frantziar Estilo''" izenez ezaguna -''Opus Francigenum''– . ''Gotiko'' izena [[arkitektura pizkundetar]]raren sustatzaileek ezarri zioten XV. mendean estilo hori gutxietsi asmoz, bere jatorri frantziarrak izaera [[godo]]a ematen ziolakoan. Izan ere pizkundetarrek antzinako garai klasikoko artea goresten baitzuten eta beraz Gotikoak bestelako oinarria zuenez maila xumeagokotzat zuten.
[[XII. mendea]]n sortu zen "''Frantziar Estilo''" izenez ezaguna -''Opus Francigenum''– . ''Gotiko'' izena [[arkitektura pizkundetar]]raren sustatzaileek ezarri zioten [[XV. mendea]]n estilo hori gutxietsi asmoz, bere jatorri frantziarrak izaera [[godo]]a ematen ziolakoan. Izan ere pizkundetarrek antzinako garai klasikoko artea goresten baitzuten eta beraz Gotikoak bestelako oinarria zuenez maila xumeagokotzat zuten.


20 [[euro]]ko billeteetan agertzen den arkitektura garaia da.
20 [[euro]]ko billeteetan agertzen den arkitektura garaia da.

16:15, 19 martxoa 2008ko berrikusketa

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Baionako katedrala

Arkitektura Gotikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaio eta garatu zena Erdi Aroko azken mendeetan.

XII. mendean sortu zen "Frantziar Estilo" izenez ezaguna -Opus Francigenum– . Gotiko izena arkitektura pizkundetarraren sustatzaileek ezarri zioten XV. mendean estilo hori gutxietsi asmoz, bere jatorri frantziarrak izaera godoa ematen ziolakoan. Izan ere pizkundetarrek antzinako garai klasikoko artea goresten baitzuten eta beraz Gotikoak bestelako oinarria zuenez maila xumeagokotzat zuten.

20 euroko billeteetan agertzen den arkitektura garaia da.

"Gotiko" izena

Arkitektura gotikoak ez du inolako erlaziorik godoekin. Gutxiesteko erabili izan zen izena izan zen, kultura zatarra eta barbaroa deskribatzeko. Giorgio Vasari izan zen izendapen honen asmatzailea 1530. hamarkadan. Autore honen eta garaikideen arabera Erdi Aroko artea eta batez ere arkitektura, perfekzioarekiko kontrajarria da, iluna eta negatiboa. Berehala erlazionatzen zuten garai honetako artea godoekin, Antzinako Erroma 410. urtean suntsitu zuen herriarekin alegia. Horregatik Vasarik sortzen du izendapen hau, adierazi negatiboa egotzi nahian, barbaro eta bandaloei dagokien estiloa dela adierazi nahian.

Jatorria

Arkitektura gotikoa, XII. mendeko arkitekura erromanikoaren ondoren sortzen den arren, printzipio kontrajarriak dituzte. Europako arkitekturak izan duen haustura estilistiko nabarienetakoa da hau. Iraultza honen gakoen artean, San Agustinek babesten zuen "Platonen idealismoak" duen atzerakada dago, eta San Tomas Akinokoak berreskuratzen duen Aristotelen filosofia gailendu izana dago, zentzumenetan oinarritzen den filosofiaren ideia berreskuratuz alegia. Zentzumenak beharrezkoak dira beraz, ezagutzaren benetazko iturri.

Gotikoa eraikitzeko tekniken bilakaeraren, eta hiriko kultura baten garapenaren emaitza izan zen. Garai haietan( XII-XIII ) Europa osoan loraldi ekonomiko eta sozial baten ondorioz, hiri berrien sorrerari ekin zitzaion (gure herrian Gasteiz, Donostia e.a.). Hiriko kultura horren irudikapen nagusia katedrala zen, aldi berean izaera erlijiosoko eraikina eta hiriaren oparotasunaren ikurra zena.

Estilo hau Saint-Deniseko abatetxean sortu zen, Parisetik gertu. Bertako abadea Saint-Deniseko Suger zen garai haietan. Bertako elizak duen fatxada berak diseinatu zuen jaiotzen ari zen gotikoaren arauen arabera. Baina guztiz gotikoa izan zen lehen eraiketa, eliza horretako koroa izan zen, 1144.ean. Estilo hau azkar hedatu zen Frantziaren iparraldean eta Ingalaterran, ondoren batez ere Frantzia osoan zehar, Erromatar-Germaniar Inperio Sainduan, eta Gaztelako Erresuman. Italian ez zuen onarpen handirik izan, berandu sartu zen, eta oso eremu txikian. Nafarroako Erresuman ere eragina izan zuen gotikoak.

Arkitekturaren ezaugarriak

Santa Maria Erregerena elizako atari gotiko polikromatua, Deba

Mentalidade aldaketarekin, artean eta beraz arkitekturan, oreka simetrikoa, erregulartasuna eta geometrismo erromanikoa baztertzen dira. Arkitektoek jada ez dute mugatuko beren sormena forma erregularretara - zirkuluak eta karratuak batez ere -

Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusien artean bertikaltasuna eta hormaren desmaterializazioaren ideia nabarmentzen dira, eraikuntzaren ia barrualde osoan argia sartzea ahalbidetzen zuena. Horretarako arku zorrotzaren asmakizuna funtsezko baliabidea izan zen. Bultzadak arku eta nerbioen bidez banatu eta horiek eraikuntzaren kanpoko hormabularrera ostiko-arkuen bidez transmititzen zirenez, ez zen beharrezkoa horma lodiak eraikitzea.

Kanpo loturak