Baiona
- Artikulu hau Lapurdiko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baiona (argipena)».
Baiona | |||
---|---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | |||
Baiona Handiaren ikuspegia: ezkerraldean, Espiritu Sainduaren zubia, erdian Baionako katedrala, behean Atturri ibaia eta eskuinaldean Baionako herriko etxea. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Lapurdi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona (hiriburua) | ||
Izen ofiziala | Bayonne | ||
Auzapeza | Jean-René Etxegarai (UDI) (2020-2026) | ||
Posta kodea | 64100 | ||
INSEE kodea | 64102 | ||
Herritarra | baiones / baionar | ||
Geografia | |||
Azalera | 21,68 km² | ||
Garaiera | 0-85 metro | ||
Distantzia | 0 km (Baionatik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 51.411 (2018: 52.749) | ||
Dentsitatea | 2.190,59 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,24 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 48,99 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,8 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 6,49 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,9 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 7,19 (2010) | ||
Erabilera | % 0,29 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | Erromatar fundazioa, gutxienez IV. mendea. urtea | ||
Webgunea | http://www.ville-bayonne.fr/ |
Baiona (ofizialki: Bayonne) Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren hiririk jendetsuena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera, BAM izeneko gune metropolitarra osatzen du, Euskal Herriko bostgarren gune metropolitar handiena.
2017. urteaz geroztik Euskal Hirigune Elkargoaren hiriburua da eta erakunde honetako egoitza nagusia hiri honetan dago.
Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaro zena. XI. mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten. Baionak goiburua nunquam polluta du (euskaraz, «inoiz ez zikindua»), mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerek, gutxienez, porrot egin zutelako.
Hiri gutxik dute hain izaera nabaria eta bitxia. Walter Benjaminek esan zuen bezala:
« | Baionak bisitariak harrituta uzten ditu, hiria bera ez da haietaz harritzen ordea. | » |
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz eta gaskoiz Baiona era berean idazten da, baina gaskoiz [ba'junɔ / ba'june] ahoskatzen da. Frantsesez, berriz, Bayonne idazten dute hiriaren izena.
Etimologiari dagokionez, «Baionaren izenak oraindik konpontzeke dauden arazo historiko eta linguistiko asko sortu ditu».[2] Hona hemen izenaren interpretazioak sortu dituen hipotesiak:
- Latinezko baia (euskaraz: «badia») hitzaren gaskoi hizkuntzako handigarria izan liteke.
- Euskarazko ibai eta ona hitzen batura izan liteke. Eugène eta Manex Goienetxek proposatu dute, J.B. Orpustanek lagunduta, jatorrizko izena bai una (ibaiaren lekua) edo bai ona (ibaiaren muinoa) izatea. Zehazki ibai eta une izango lirateke bi jatorrizko lexemak.[3]
- Pierre Hourmatek dio «Begirik ez kendu Frantzian, iparraldetik hegoaldera, badiarekin lotutako hiri toponimo asko... adibidez Bayons, Bayonville, Bayonvillers».[4]
- Alfontso Irigoienek, artikulu sakon batean,[5] jatorri antroponimokoaren alde egin zuen. Haren ustez, latinezko antroponimoa zen Baius (erromatarren garaian toponimoa Baionius zelako) Baio izen germanikotik datorkio (era berean Girondako Bayonek 1351n Baion eta Yonneko Béonek 519an Baione zituzten izenak).[6]
- Al-Idrisi kartografo arabiarrak 1154. urte inguruan egindako mapan Baiuna eta Banbluna formak idazten ditu Pirinioetako mapan. Hortaz, «Ponpeloren iruña» esanahia ematen badiogu Pamplona toponimoari, Ibai + Iruña izan liteke Baionaren etimologia, ohikoa baita Ibai hitzaren lehen letra desagertzea (Baigorri, Bigorra, kasurako) eta Iruña sarritan agertzen delako euskal toponimian gotorlekua edo hiria adierazteko.
Historian zehar, toponimoak itxura asko izan ditu:[7]
- Civitas Boatium: zalantzan dago ea izena Girondako La Teste-de-Buch hiriarena ala Baionarena zen.[8]
- In provincia Novempopulana tribunus cohortis Novempopulanæ in Lapurdo (V. mendeko Notitia Dignitatum Imperii agian 340 eta 420. urteen artekoa).[9]
- Lapurdum: VI. mendea, Gregorio Tourskoa.
- Sancta Maria Lasburdensis (980 inguru, Baionako kapitulua).[10]
- Sancta Maria Baionensis, civitas de Baiona eta Baione: XII. mendeko hasierakoa, 1140 ingurukoa eta XIII. mendeko hasierakoa hurrenez hurren, Baionako eskutitzak.[11]
- Bayona, eta Bayone: 1248 eta 1253 hurrenez hurren, Comptos Ganberako agirietan.[12]
- Port de la Montagne: Frantziako Iraultzan erabilia.[13]
- Bayonne (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza) eta
- Baïonne (XIV. mendekoa, Guiartek aipatua 1864 inguru).
Toponimo izateaz gain, Baiona hiriak nazioartean aski ezaguna den baioneta armari eman dio izena, bertan asmatua izan baitzen.[14][15]
-
Baionaren aireko ikuspegia.
-
Hiriaren ikuspegia Baionako zitadelatik.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baiona Euskal Herria eta Gaskoinia arteko mendebaldeko mugan dago, mendebaldean eta iparraldean Landeetako basoak eta hegoaldean eta ekialdean euskal Pirinioak dituen lurralde lauan kokatuta. Hiria Aturri eta Errobi ibaiak batzen diren lekuan kokatuta dago, bere bokalean hain zuzen ere, Bizkaiko golkotik gertu.
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria[16] Aturri ibaiak ez ezik bere ibaiadarrak diren Portou eta Esbouc errekek zeharkatua da. Baionan bertan Aturri Errobi ibaien konfluentzia dago. Errobiren ibaiadarrak diren Hillans eta Urdainz errekek ere Baiona zeharkatzen dute.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bokale eta Tarnose (Landak) iparraldean.
- Angelu mendebaldean.
- Basusarri hego-mendebaldean.
- Lehuntze ekialdean.
- Mugerre hego-ekialdean.
- Milafranga eta Hiriburu hegoaldean.
Bokale | Tarnose (Landak) | Tarnose (Landak) | ||
Angelu | Hiriburu, Mugerre eta Lehuntze | |||
| ||||
Angelu eta Basusarri | Basusarri, Milafranga eta Hiriburu | Hiriburu |
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurbilena dagoen estazio-metereologikoa Biarritz-Angelukoa da.[17]
Baiona Euskal Kostaldetik oso hurbil egonik, alboan duen Biarritz hiriaren klimaren antzekoa da: Bizkaiko golkoa eta Ozeano Atlantikotik hurbil dagoenez klima ozeanikoa du. Bertako neguko bataz-besteko tenpetarura 8 °C-koa da eta udako bataz-besteko tenperatura 20 °C-koa. Inoiz erregistratutako tenperatura hotz edo baxuena 1985eko urtarrilaren 16an jazotako −12,7 °C-koa izan zen, aldiz, inoiz erregistratutako tenperatuta beroena 2003ko abuztuaren 4ean jazotako 40,6 °C-koa izan zen. Ipar Euskal Herriko kostaldean euri jasa etengabeak ezohikoak dira, salbuespena negu garaia da. Maiz enbata edo ekaitz indartsu baina laburrak izan ohi dira.
Datu klimatikoak (Baiona-Angelu-Biarritz eskualdea) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 23.4 | 28.9 | 29.7 | 28.6 | 34.8 | 38.7 | 39.8 | 37.3 | 37 | 32.2 | 26.1 | 25.1 | 39.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12 | 12.8 | 15 | 16.2 | 19.6 | 22.1 | 24.1 | 24.7 | 23.2 | 20 | 15.1 | 12.5 | 17,4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 8.1 | 9 | 10 | 11.7 | 14.6 | 17.3 | 19.8 | 19.9 | 18.6 | 15.6 | 11 | 8.5 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.8 | 5 | 7 | 8.5 | 11.6 | 14.6 | 16.7 | 17 | 14.5 | 11.9 | 7.7 | 5.5 | 9.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −12.7 | −11.5 | −7.2 | −1.3 | 3.3 | 5.3 | 9.2 | 8.6 | 5.3 | 0.8 | −5.7 | −8.5 | −12.7 |
Euria (mm) | 143.2 | 122.7 | 121.7 | 132.9 | 121 | 90.9 | 65.1 | 102.3 | 124.6 | 135.7 | 174.2 | 148.7 | 1483 |
Iturria: Biarrizko hilabeteroko klima, 69 m (1961-1990 aldia). Infoclimat eta Météo France, 2014ko uztailaren 27an kontsultatua |
Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionako Udalaren arabera, 7 barrutitan banatuta dago:
- Polo-Beyris / Saint-Amand, Atturri eta Errobi ibaien ezkerraldean.
- Saint-Léon / Marracq, Atturri eta Errobi ibaien eskuinaldean.
- Baiona Handia, Atturri eta Errobi ibaien ezkerraldean, hiriaren jatorrizko sorlekua, bertan Gaztelu Zaharra eta Baionako katedrala daude.
- Baiona Ttipia / Muserola (Muxerola): Atturri eta Errobi artean.
- Arènes (Zezen plaza) / Allées Marines (Itsasbideak): Atturri eta Errobi ibaien ezkerraldean.
- Espiritu Saindua / Saint-Bernard / Saint-Frédéric, Aturriren eskuinaldean, Baionako zitadela inguruan, Baionako Zitadelaren magalean, Portugalgo Erresuma eta Espainiako Erresumatik kanporatutako juduak bertan kokatu ziren.
- Habas La Plaine / Sainte-Croix / Arroussets, Atturri ibaiaren eskuinaldean eta hiriaren iparraldean, Sainte-Croix auzoa lehentasunez hiritzeko aldea bihurtu eta 1963-1974 artean Marcel Breuer arkitektoaren zuzendaritzapean 1.100 etxebizitza eraiki zituzten.
Polo-Beyris / Saint-Amand
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren kanpoaldean dagoen auzoa da, Baiona eta Angeluk bat egiten duten gunean dago, bertan BAB2 merkatalgune handirako sarbidea dago. Auzo honetan Saint-Amand ikastetxe pribatua (bertan lehen eta bigarren mailako heziketa), Polo-Beyris ikastola, Saint-Amand eliza eta "hiri bizitzaren" ("de la vie citoyenne") izeneko erabilera anitzeko areto bat daude, azken hau Polo-Beyris auzoko kulturgune gisa erabilia da.
Barrutia nahiko berria da, 1937an Udalak polo zelaiko lursailak neskentzako ikastetxeak eraikitzeko asmoz erosi baizituen. 1939–1947 artean jendea barneratzeko eremua bilakatu zen, 1939ko otsailetik irailera espainiar errepublikar errefuxiatuak barneratuak egon ziren, aldiz, 1940eko udazkenean Frantziar Inperio Kolonialeko presoak barneratuak egon ziren, 1940eko azarotik aurrera Frontstalag 222 presondegia bilakatu zen, bertan Bigarren Mundu Gerran zehar alemaniarrek atxilotutako jendea prso sartu zutelarik, aldiz, 1945eko apirilaren 20etik 1947ra dépôt 189 izena jaso eta Gurseko kontzentrazio-esparrutik zetozen gerra preso alemaniarrak barneratuak izan ziren. Barrutia ez zen 1950eko hamarkadararte berriz ere biziberritu, gehinbat bertan lehen udal azpibanaketa eta ikastetxe bat eraiki baiziren.
Saint-Léon / Marracq
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Léon-Marracq barrutia Atturri ibaiaren hegoaldean dago. Baionako historian leku nabarmena du, bertan Napoleonen gaztelu baten hondakinak baidaude, Marracqeko jauregia, hark bere diruz erosi eta 1808ko apirilaren 18tik uztailaren 21ararte bizilekutzat erabilia.
Auzo honen iparraldean Aviron Bayonnais hiriko errugbi taldearen Jean Dauger estadioa dago, baionatarren leku kuttunenetakoa.
Bestalde, bertan Côte Basque Ospitale-Zentroko eraikina den Saint-Léon ospitalea ere kokatzen da, 1852-1869 artean Baionako auzapeza izan zen Jules Labaten lanei esker eraikia eta Eugenia de Montijo enperatrizak inauguratua.
Marracqeko unibertsitatea eskualde horretako kulturgune historikoa da, 1879an sortutako Baionako Lizeoaren ondorengoa, eta gaur egun Akitania osoko ikastetxe handienetakoa da.
Bestalde,
Baiona Handia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
-
Baionako katedralaren klaustroa.
-
Atturri ibaiko kaiak.
Hiriaren jatorrizko sorlekua da, bertan castrum erromatarra ezarri baitzen. Hiriaren erdigunea eta merkatalgunea da. Askatasunaren plaza hiriko zaharrena da, eta bertako zoruko harlauzek Akitania, Lapurdi eta Gaskoniako armarriak irudikatzen ditu.
XVIII. mendea arte, hiria merkataritzako erabili ohi ziren ubideek zeharkatzen zuten. Antzina, Port-Neuf karrika ur kanala zen, hortik datorkio gaur egungo izena. Kale honen alboetan eraikitako etxeak piboteen gainean eraiki ziren eta hiriko ederrenen artean daude, beren zur eta zursarezko leihoak gorri, marroi, orlegi eta urdin kolorez margotuak daude. Garai batean, Errobi ibaiaren ertza arrantzaleek arrantzatu berri zituzten arrainak lurreratzen zituzten lekua zen. Kaiaren amaieran, Tour-de-Sault karrika dago, bertan erromatar harresiko bi dorre daude.
Espainiako karrika bere etxe luze eta estuengatik nabarmentzen da, bi leihodun burdin landuzko balkoiak, markoztutako ateak eta ate-kisketak dituztelarik. Diotenez, Faures edo Arotzen karrikan baioneta asmatu omen zen.
Auzo honetan hiriaren antzinako harresi eta luebakien aztarna ugari topa litezke. Orbe karrikako 9. zenbakian Luis XIV.a Frantziakoak ostatu hartu zuen. XII. mendean desagertu zen luebaki idorra gaur egun Salie karrika eta Boulevarda dauden lekuan kokatzen zen. Hainbat leekutan, Agustinoen karrika edota Lachepaillet boulevardeko harresian tarteko, Frantzisko I.a Frantziakoak altxatzea agindu eta Vaubanek eraikitako gotorlekuak daude.
Gaztelu Zaharrak, hala deitua Baiona Ttipian Luis XI.a Frantziakoaren erregealdian Gaztelu Berria eraiki zenetik, XII. mendean aurretik bazegoen erromatar harresiari gehitu zitzaion, oinplano laukizuzena otsazen du eta 35 metro luze dituzten bi hegaleak itxitzen dute.
Baiona Ttipia / Muserola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Errobi ibai ertzeko kaiak.
-
Léon Bonnat museoa, Ingres magolariaren La Baigneuse margolana.
-
Euskal Museoa, jokoen aretoa.
Burgu Berria («Bourg Neuf») izenez ere ezaguna, auzo herrikoi eta aktiboa da, 1152an apezpikuei eremu libre gisa eman zitzaien. Vaubanek eraikitako harresi eta gotorlekuez inguratua dago. Behinola, auzoak pasabide gisa erabili ohi ziren ur kanal ugari zituen.
Auzo honetako etxeak usadiozkoak edo herrikoiak dira, horren adibide Errobi ibaiaren ertzean dauden Kortsarioen kaia eta Galuperie kaieko etxebizitak dira. Auzoa nagusiki kaiekiko elkartzutak diren kale estuz osatua dago, Hego Euskal Herrian frankismoa nagusi zenean hiri honetara babes bila ailegatu ziren euskal abertzaleen bizilekua izan zen.
Bertan, hainbat eraikin nabarmen daude, tartean, Euskal museoa, Léon Bonnat museoa, Gaztelu Berria, Mousserolles atea nahiz Vaubanek eraikitako Baionako harresietako gotorlekuak ere. Marengo karrikan San Andres eliza neogotikoa dago.
Baionako bestetan Paul-Bert plazan idi lasterketak egon ohi dira.
Arènes / Allées Marines
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barruti hau Atturri ibaiaren hegoaldeko ertzean dago, hain zuzen ere, Errobi ibaiak bere urak Atturri ibaian isuri eta azken hau itsasorazko bidean doan eremu edo itsasadarrean. Allées Marines eremua denbora luzez padura izan zen eta Arènes auzoa XIX. mendean zehar hiriaren zabalgune gisa eraiki zen. Gaur egun bizitzeko hiriko auzo garestienen artean sailkatuak daude.
XVIII. mendean eremu honetako padura zumarrak landatuz moldatu zen. Beranduago, bertako boulevard edo etorbidea Aduanaren egoitzaren kokalekua bilakatu zen.
Barruti honetan Lachepaillet auzoa era badago, bertatik Atturri ibaiaren ikuspegi bikainak daude. 1893ko uztailaren 30ean barruti honetan Baionako zezen plaza garai hartan baratz eta artadiz beteriko eremu honetan eraiki zen, eraikin horrek Arènes auzoari izen ematen diolarik. Bestalde, barruti hau Baionako txokolategile ugariren egoitzen kokalekua izan zen.
Barruti honetako ezaugarrietako bat Baiona-Allées-Marines linea da, Baionako portuari karga zerbitzua eskeintzen dio burdinbide linea laburra.
Santizpirita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendean Atturri ibaiaren eskuin edo iparraldeko ertzean sortutako auzo historikoa da. Hiriaren erdigunearekin Santizpiritaren zubiaren bidez elkarlotua dago.
Izena bere jatorrizko biztanleetatik datorkio, bertan Espiritu Sainduaren ospitailarien orden erlijiotsuaren aterpetxe bat baitzegoen, Donejakue Bideko erromesen geldigunea.
Gerora, auzoak XVI. mendean Inkisiziotik ihesi etorritako portugaldar judu sefardi eta marranoen bizilekua bilakatu zen. Hauek Baiona nahiz Ipar Euskal Herrian txokolatea lehenbizikoz sartu zuten, eta 1615ean Ana Austriakoa eta Luis XIII.a Frantziakoaren ezkontzaren ondorioz baionnatar juduek Frantzian ezagutzera eman zuten. Portugaldar jatorrizko familia hauetako senideen artean botikari, armagile eta negoziogizon ugari zeuden, hasieran batean banandutako komunitatea izan arren, Frantziako Iraultzaren ondoren hiritar gisa aintzakotzat hartuak izan eta gainontzeko baionatarren artean integratu ziren.
XVIII. mendearen amaieraldera trikimako-piboteen gainean eraikia, Loustau hotela barruti honetan bizitzen jarri ziren portugaldar familia juduen arrakasta ekonomikoaren ikur da.
Hasiera batean Baionako Espiritu Saindua (Saint-Esprit-lès-Bayonne) izeneko komuna edo udalerria izan zen, 1790ean Landetako Daxeko kantonamendura batu zen, aldiz, 1857an azkenik Baiona hiriko auzo bilakatuz. Barruti hau denbora luzez atzerritar eta etorkinen bizilekua izateagatik ezaguna izan zen. Auzo honek bere giro berezia bertan ezarritako hiltegiak, espetxea eta hainbat biltegi izateari zor zion.
1853ko abuztuaren 21ean Espiritu Sainduaren auzoan lehen zezenketa ospatu zen, gaur egun hirian zezenketa zaletasun handia dagoelarik.
XIX. mendearen erdialdean Baionako geltokia eraiki zen. Jatorriz, egur eta metalez eraikia, XX. mendearen hasieran gaur egun ikusgai dagoen eraikin monumentalaren ordez ordezkatua izan zen.
Auzoaren gain dagoen muinoan 1680an Vaubanek diseinatu eta XVII. mendearen amaieran eraikitako Baionako zitadelaren gotorlekua dago.
Baionako eremu honetan dauden beste bi eraikin historikoak honako hauek dira: XV. mendean Luis XI.a Frantziakoak kolegiata mailara jaso zuen Espiritu Sainduaren eliza eta 1837an Capdeville arkiteektoaren planoen arabera eraikitako Baionako sinagoga, azken eraikin hau aurretik, XVIII. mendean Rébecca Louis Nounès zenaren etxaldea zegoen lursailean eraiki zen.
Habas La Plaine / Sainte-Croix / Arroussets
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Doneztebe elizaren barnealdea
-
ULEko aurrealde eraberrituak
Barruti honek oraintxuki Baionako Gainak izena jaso du, Urbanizatzeko Lehentasun Eremua (ULE, frantsez ZUP) eta 1960ko hamarkadan diseinatutako Marcel Breuer etxebizitzak izendatzeko ere erabili ohi da, 2008tik aurrera eremu honek Hiri Eraberritze Plan Nazionalaren eraginez eraberritze sakon eta nabarmenda izan du.
Bestalde, barruti honetan Saint-Étienne eta Sainte-Croix auzoei izen ematen dieten Doneztebe eliza eta Gurutze Sainduaren eliza daude.
Goarnizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baiona goarnizio hiria da, Frantziako Armadak egun hirian 18.000 laguneko soldadu-taldea du. Hona hemen gudarosteak:
- Antzinakoak:
- 36. Infanteria Dibisioaren Estatu Nagusia, 1939–1940 ;
- 18. Infanteria erregimentua, 1939–1940;
- 49. Infanteria erregimentua, 1906–1914; 1939–1940;
- 18. Ehiztari-paraxutista erregimentua;
- 61. Agintaritza Transmisio batailoia.
- Egungoak:
- 1. Itsas-Infanteriaren paraxutista erregimentua;
- Ikerketa eta operazio brigadaren (Armadak dituen zazpietatik bat Baionan).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baiona Lapurdum izeneko castrum erromatarraren hondakinetan eraiki zuten. Gotorleku horrek inguruko herrialdeari eman zion izena. Bere kokapen estrategikoa zela eta, Baionatik Galia eta Hispania arteko ibilbideak kontrolatzen zituzten, erromatarren kontrolpetik at zeuden inguruko herrien erasoak saihesteko.
Baionari buruzko aipamen antzinakoenak erromatarren garaikoak dira, IV. mendekoak hain zuzen. Novempopulaniako tribunoaren egoitza zen, akitaniar eta baskoi ase gabekoen aurrean beti erne. Mendeetan aurrera eginda, bisigodoen, bikingoen eta normandiarren erasoen eskarmentua izan ostean, hiri bezala antolatu zen.
840an, bikingoak Lapurdin agertu eta urte bi geroago Ipar Euskal Herriko barrualdea konkistatzeko erasoa egin zuten,eta ibaitik gertu eta hiritik at kanpamendu nagusia kokatu zuten. Orduko Lapurdum oppidum izan zen eta, berez, bikingoek portua behar zuten. Baiona Aturri eta Ebro haranen giltza bihurtu zen, bikingoentzat Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoaren arteko lotunea zena.[18] 892an Landetako kostaldetik kanporatuak izan ziren. Baiona eta Born herria eskualdeko zenbait herriren izenak Ragnar Lodbroken semea zen Björn izenetik erakarria izan daiteke. Normandian 911. urtean bertako jaunek bikingoekin akordio lortu bazuten ere, Baionan 981ean setiatu eta hurrengo urtean Gilen Antsok mendean hartu zituen Tallerko guduan. Hala ere, iparraldetik etorritako erasoaldiek 1018 arte iraun zuten.
Hasieran erromatarra eta gero baskoia izan zen herria «ingelesa» izan zen XII. eta XV. mendeen artean. 1023an Gilen Antso hil eta Antso III.a Nagusiak Lapurdiko bizkonderria sortu zuen, Baiona hiriburua izanik.[19] 1130ean Alfontso I.a Nafarroakoak hiria setiatu bazuen ere ez zuen arrakasta izan.[20] Akitaniako dukerriaren menpean, Leonor Akitaniakoa 1152an Ingalaterrako erregea ezkondu eta ingelesak jauntxo berri bihurtu ziren. Baionak egoera berriaren onurak eta eskubideak atera zituen: Bordeleko ardoak, erretxina, xingarra edo tinteak Ingalaterrara garraiatzeko eskubidea zuten bakarrak izanik. Era berean, portu militar nagusi bihurtu eta marinel asko eman zion erregeari. Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an hiria Lapurdiko bizkonderritik at plazaratu eta Uztaritze bihurtu zen hiriburu berri.[21] 1215ean, Joan Lurgabea Akitaniako duke zelarik, Baionak foruak lortu eta, inguruko herriak ez bezala, jauntxoen mende ez izatea lortu zuen. Horretarako Ehun Pareak izeneko erakundea sortu zuen.
Risco historialariak adierazitakoaren arabera, ingelesek Lapurdi hartu aurretik Nafarroako errege-erreginen lurraldea zen. Dena dela, hiriaren garai bikainena Ingalaterrako errege erreginen eskuetan egondako hiru mendeak dira (XII. mendearen erdialdetik XIV. mendearen erdialdera arte). Garai hartan Ingalaterrako errege erreginak Akitaniako dukeak ziren. Ibai portua sustatu zuten, merkatari eta salerosleei bidesariak kobratzeko eskubidea eman zieten baionarrei, eta Baionako txanponak egin zituzten gaztelu zaharrean. Horrenbestez, Baiona izan zen Ingalaterrako errege-erreginen baluarte nagusia Gaskoniako golkoan.
1451an Dunoisek hiria konkistatu eta Frantziako Koroaren menpean jarri zuen. Sarraskia ez izateko gotzain batek zeruan zitori hori ikusi zuela esan zuen eta baionarrek ez zuen kontra egin. Frantziako erregeek gotorlekua sendotu zuen mugatik gertu zegoelako, baina hiriak udal eskubideak galdu eta txirotu egin ziren. 1454an, Karlos VII.ak Baiona, Akize eta Saint-Sever osatzen zuten eskualdea gobernatzeko Lannesko seneskalgo osatu zuen. Hala ere, Akizen bizi zen seneskala Baionan seneskal de facto besterik ez zen. XV. mendean Baionak urrezko aroa bizi zuen: Ingalaterrarekin merkataritza hartu-emanak mantendu zituen eta Baionako portua birkokatu behar izan zuten Aturriren ibilbidea iparralderantz mugitu zelako.
XVI. mendeko hasieran Lapurdin izurria agertu zen. Orduko erregistroek[22] bere hedapena azaltzen digute. 1515eko uztailean, Baionako udalak izurria hedatuta zegoen eskualdeko biztanleei aterpea eman zien. Urriaren 21ean, udalerriko biztanle eta morroi guztiei debekatu zien (...) Bidarteko elizatera joatea (...) izurriaren kutsadura zela eta. 1518ko apirilaren 11n, izurria Donibane Lohizunera zabaldu eta udalak Donibane Lohizunerekin harreman izatea debekatu zuen. 1518ko azaroaren 11an, izurria jadanik Baionan zegoen eta Udala 1519an Angeluko Brindos auzora aldatu behar zuten.[23]
1523an, Lautreceko mariskalak erresistentzia zuzendu eta gaztelarrek ezarritako setioa amaiarazi zuen.
XVI. mendean, Frantziako erregeak bere ingeniariak bidali zituen Aturriren ibilbidea finkatzeko. Honek Baionako portuan jarduera handiagoa eragin zuen. Bakailao eta balearen arrantzak aberastasuna ere ekarri zuen herriari. 1492an, errege-erregina katolikoek juduak bere erresumetatik bota eta Espiritu Saindua auzoan geratu ziren. Hauek berarekin batera txokolatea ekarri zuten.
1565ean, Frantziako erregina zen Katalina Medici eta Filipe II.a Espainiakoaren ordezkaria zen Albako dukeak hirian elkarrizketa egin zuten. Urte honetan, gobernariak hiribilduko ateen giltzen kontrola erdietsi zuen, udal agintari uzkurrengandik.
XVII. mendean, baionarrek Espainia eta Frantziaren arteko gerretako lehendabiziko lerroan izan eta bere ehiza-aiztoak bere mosketeen kanoiak finkatu eta baioneta asmatu zuten. Mende honetan, 1680an hain zuzen, Vaubanek Baiona indartzeko iparraldeko zitadela eraiki zuen.
1808ko ekainaren 6an Marracqeko jauregian Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan, Karlos IV.a Espainiakoa karguari uko egitera behartu ondoren. Urte hartan Baionako konstituzioa ere sinatua izan zen, lehendabiziko Espainiako konstituzioa. Aturriren eskuinaldean dagoen Espiritu Saindua auzoa 1792an Baionatik banatu eta Jean-Jacques Rousseau izena hartu zuen Frantziako Iraultzan. 1857ko ekainaren 1ean berriro Baionarekin bat egin zuenerako, Landeetako udalerria izan zen 65 urtez.
Lehenengo Karlistaldian, Baiona kazetaritza indarberrituaren gune nagusi bat izan zen eta lotura estua izan zuen Hegoaldeko lurraldeetan jazotzen ari ziren gerra-gertaeren albisteak Europara hedatzearekin. Prentsa-jardueran ibili zen, besteak beste Agustin Xaho errepublikazale zuberotarra.
1854an trenbidea Baionara heldu zen iparraldetik, eta Parisetik turista asko ekarri zituen Biarrizko hondartzetara. Baionak, berriz, Aturriko burdinolak sortu eta siderurgiari ekin zion. XX. mendean Lacqen gatz aurkitzean aldi baterako arrakasta izan bazuen ere, XIX. mendean industriak bultzatutako Baionako portua pixkanaka-pixkanaka gainbehera etorri zen.
Baionako ituna 1856ko abenduaren 2an sinatu zen, eta Bidasoako bokalearen muga finkatu zuen Espainia eta Frantzia artean.
Bigarren Mundu Gerra hasieran egindako Frantziaren zatiketan, Baiona Alemaniaren kontrol zuzenaren pean geratu zen eta, harrezkero, Alemaniarrek Atlantikoko horma eraikitzeari heldu zioten, Aturriren bokalean, Baionari dagokionez.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionak, Biarritzek, Angeluk eta Bokalerek osatzen duten Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrak 120.000 biztanle inguru ditu, eta horietatik 50.000 inguru Baionari dagozkie. Baiona Frantziako 96 hirietako bat da. 2004ko abenduaren 1ean hiri-garraio plana onartu zuen.
Antzinako Lapurdum izanik, Baiona beti izan da Lapurdiko gune populaturik garrantzitsuena. 1800an 13.000 biztanle zituen, eta XIX. mendean, batez ere 1840 eta 1860 urteen artean, hazkunde garrantzitsua izan zuen. Ondoren, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen erdialdean populazioa 25.000-30.000 biztanleren bueltan egonkortu zen. XX. mendearen bigarren erdialdean berriro hazi zen biztanle kopurua, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan ia 50.000 biztanlera izatera iritsi zen.
Baionako biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika eta gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurumen-politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 1,1eko[25] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 1,4koa[26] izan zen.
Auzapezak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantonamenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1790ean Baionak bi kantonamenduri eman zien izena:
|
|
1973an, lehendabizikoz, banaketa erreformatua izan zen:
|
|
1982an, berriro, zatiketa aldatu zuten:
|
|
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baiona Ipar Euskal Herriko merklatal-hiriburua da: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Gainera, gertuko Landak departamenduan ere eragina du.
Bayonne 24.000 m² azalera duen merkatal-gunea du bere 45.000 biztanleentzako eta inguruko Angelu eta Biarritz udalerriarekin batera BAB gune-metropolitarrak osatzen du, Miarritze-Angelu-Baionako aireportua kontrolatzen duena.
Société des Transport de l'Agglomération de Bayonne edo Stab, Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarren autobusen zerbitzua ez ezik Bokale, Hiriburu eta Tarnoserenak ere zuzentzen du.
Egoitza nagusia Baionan du Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak.
Eskualdean industria metalurgikoa eta kimikoa ere badago.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionatarrek gaskoiz jardun dute Erdi Arotik XX. mendearen hasiera arte: hiribilduaren Erdi Aroko agiri guztietan erabilitako hizkuntza zen.[27]
Departamenduak sortu zituztenean, Baiona departamendu hibrido batean kokatu zuten: Behe Pirinioak (1969ko urriaren 10ean Pirinio Atlantikoak izena hartu zuena). Bearno, Ipar Euskal Herriko herrialdeak diren Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereak osaturiko departamendua osatu zenean, Lapurtarren Biltzarrak Estatu Nagusietarako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetan Baiona berarekin batera parte hartzearen kontra bozkatu zuen.
Baina departamendua sortu zenean, Baiona bost barrutien bateko hiriburu bihurtu[28] (beste lauak Paue, Ortheze, Oloroe eta Maule izan ziren) eta Frantziako Iraultzak Lapurdi eta Nafarroa Beherearekin izandako lotunea estutu zuen. Batzuen ustez, lapurtarrek eta nafarrek Baiona bere produktuak garraiatzeko portutzat besterik ez zuten 1177an eskualdeko itsas-ate bihurtu zenetik.
Egoera berriak euskara sendotu zuen Baionan: barnealdetik zetozen euskaldunei esker. Hala ere, Baionan Erdi Arotik aurrera berba egiten zen gaskoia ez zen guztiz ortodoxoa, eta «maritime» edo itsasaldekoa zuen ezizena.[13][29] Behe-latinezko hiztegi eta sintaxia euskal arroarekin nahaspilatu egin zen. Erromantzea hizkuntza ofiziala zenez, Baionako toponimian gaskoizko izenak sarritan aurkituko ditugu egun: Mayou zubia, Pannecau zubia eta karrika, Graouillats karrika, Pusterle karrika, Passemillon karrika, Gosse karrika, Abesque karrika, Menouns pasabidea. Jatorrizko beste gaskoi izen batzuk frantsestuak izan ziren (Charcutière karrika, Poissonnerie karrika…).
Behe Pirinioak departamenduan sartu zenean, Baionak bere izaera baskoia berreskuratu eta sendotu zuen, erromatarrek, frankoek, nafarrek, ingelesek eta frantziarrek epeka-epeka aldatua. Horrela, Baionak gertuko Gaskoiniari bizkarra eman eta, batez ere XX. mendetik aurrera, egindako frantseste gogorra dela kausa, egun hirian gaskoia apenas mintzatzen edo ezagutzen den. Era berean, bere izaeran duen euskara ere, eta berezko euskalkia den lapurtera, galtzeko zorian dago, erakunde euskaltzale batzuei esker bakarrik mantendua. Hala ere, bere kokapen geografikoa dela eta, bere izaera historiko, linguistiko eta sozialari esker, oraindik kultura biak mantendu dira Baionan: udaletxeko balkoian ikurrina eta Gaskoiniako bandera kulunkatzen dira, eta leku askotan seinale eleanitzak ageri dira.
2001ean, Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrean biztanleriaren % 8,8 elebidun aktiboa (euskara eta frantsesa) eta beste % 8,3 elebidun pasiboa izan zen.[30] Baionan lau ikastola daude gaur egun (Lehen Hezkuntzako bi:Oihana ikastola eta Poloko ikastola; Kolegio bat -Estitxu Robles- eta Lizeo bat -Bernat Etxepare-) [31] eta bertso-eskola bat. Okzitanierazko eskolak (Calandretak), aldiz, ez daude.
Gaskoi hizkuntzaren aldeko mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, gaskoizko akademia Baionan kokatuta dago.
Hauxe dugu hiriko gaskoi ereserkia:
« | Salut Baiona! Salut Baiona, petita flor, Pròche la Niva, pròche l'Ador, Mainada a la vèrva gascona, Charmanta e gaujosa citat, On respira la libertat, Salut Baiona! |
» |
Agur Baiona! Agur Baiona, lili ttipia, Errobitik hurbil, Atturritik hurbil Gaskoierari emana, Hiri xarmant eta alaia, Askatasuna arnasten dena Agur Baiona! |
Eta hona hemen hiriari buruzko esaera zaharra:
« | A Baiona, tot que s'i dona; quan ès arribat, tot qu'es dat. |
» |
Baionan; emandako dena; bertaratzean, jasotzen da. |
Okzitaniar mugimendu nazionalistak Baish Ador edo Beheko Aturria eskualdea (tartean Baiona) Okzitaniaren zatitzat dute, tartean Ací Gasconha izeneko erakunde baionarra. Halere, okzitanismoaren indarra, Baionan, hutsaren hurrengoa da.
Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Museoa.[32]
- Bonnat museoa
- Natura-Zientzien Museoa
- Baionako juduen museoa
Beste kultur guneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lapurdum arkitekturaren eta ondarearen interpretazio zentroa[33]
- DIDAM: arte garaikideren (batez ere fotografia) erakusketa gunea[34]
- Galerie des corsaires: erakusketa gunea[35]
Jaiak eta jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baionako bestak
- La Ruée au Jazz jaialdia, Jazz aux remparts jaialdiaren ordezkoa.
- Zezenketak: udan. 1283an Udalak entzierroa arautzeko agindua eman zuen: behiak, idiak eta zezenak herriko kaleetan aske utziak izan ziren. Egungo zezen-plaza, 1893an eraikia, Akitaniako handienetariko bat da, 10.000 ikusleentzako tokia duenez. Urtero 12 zezen-kurtsa egiten dira, baita nobillada asko ere.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rock-taldeak: Aggressive agricultor, Killers, Willis Drummond ...
- Peñas y Salsa Salbaïa peñak antolatutako salsa jaialdaia da, 2001etik aurrera zezen-plazan egina.
Gaztetxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zizpa gaztetxea: 2015eko urtarrilaren 23an inauguratua.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionako antzerkia Frantziako Kultura Ministerioaren scène nationale labela du.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baionako xingarra[36], egun Adierazpen Geografiko Babestua labela duena. 1672an, Louis de Froidourrek[37] esan zuen Zuberoako urdaiazpikoak Baionako portutik ateratakoak izan zirenez izenaz aldatu zuten.[38] Egun, 1960ko hamarkadatik aurrera txerri beltza erabiltzen dute.
- txokolatea: errege-erregina katolikoek bere erresumetatik botatako juduek gozokigintza eraman zuten beraiekin batera Baionara.
- Izarra pattar gozoa.
- Baionako merkatua: bertan, Ipar Euskal Herriko produktu freskoak eros daitezke.
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Baionako hedabideen zerrenda:[13]
- Egunkariak: Basque-Éclair, Côte-Basque-Soir, Républicain du Sud-Oest, Courrier Français, Euskal Herria le Pays, Herria.
- Astekariak: Petites affiches de Bayonne Biarritz; Alderdi; Enbata; Etchea; Gure-Herria; Irazkintza; Ikasle; Txan-Txikitin; Bulletin du Musée Basque.
EiTBk egoitza du Baionan.
Erdi Aroko urbanismotik oraindik, alde zaharreko kaleak ez ezik eraikin asko ere (gotorlekuak, katedrala, komentuak, sotoak…) geratzen zaizkio. XVI. eta XIX. mendeen artean nobleek ez ezik udalak ere merkatal eta portuarekin loturiko eraikin asko egin zituzten.
Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikin zibilak eta militarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaztelu Berria (Château-Neuf),[39] ingelesek XIII. mendean eraikia eta Karlos VII.ak XV. mendean berreraikia;
- Gaztelu Zaharra (Château-Vieux),[40] Lapurdiko bizkondeek XI. mendean eraikia;
- Marracqeko jauregia;[41]
- Baionako zitadela[42] eta gotorlekuak,[43] Vaubanek eginak;
- San Leon iturria;[44]
- Baiona Ttipiko harresiak;[45]
- Armazoi Etxea;
- 130 soto erromaniko eta gotikoak;
- Erromatar gotorlekuen hondakinak;
- XIV., XVI., XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako nobleen etxe eta jauregi asko;[46][47][48][49][50][51][52]
- Beltzunze etxea;[53]
- Saint-Joseph etxea, altzari interesgarriak dituena;[54][55][56][57][58][58]
- Villa Gomez etxeak ere altzari interesgarriak ditu;[59][60][61][62][63]
- Alde Zaharreko karrikak, Erdi Arokoak;
- Errobiko kaiak, XIX. mendekoak;
- Antzokia;
- Baionako Herriko Etxea.
- Zizpa gaztetxea
Eraikin erlijiosoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Maria katedrala,[64] 1998an Gizateriaren Ondare izendatua, 1213tik eta XV. mendera bitartean eraikia;[65][66][67][68][69][70][71][72][73][74][75][76][77][78][79][80][81][82][83]
- Espiritu Sainduaren eliza,[84] Luis XI.ak egindako eskola batean eraikia;[85]
- San Andres eliza;[86] Leon Bonnaten lan bat duena[87]
- Donestebe eliza;[88][89][90][91]
- Andre Mariaren kapera eta ikastetxea
- San Leonen kapera;[92]
- Elizbarrutiaren etxea;[93][94][95][96][97][98][99][100][101][102][103][104][105][106][107][108][109][110][111][112][113][114][115][116][117][118][119][120]
- Done Petri elizatearen presbiterioa, Mixel Garikoitzen XIX. mendeko irudia duena;[121]
- Baionako apaizgaitegia;[122]
- Gurutze Sainduaren eliza, 1970ean André Remondetek eraikia;
- Baionako sinagoga;[123]
- Judu hilerria;[124]
- Donejakue bidea: Baiona zeharkatzen du.
Parkeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionak[125] 1998an bere lore-apaingarriak zirela eta saria jaso zuen. Caradoc parkea, lorategi-publikoa, lorategi botanikoa eta harresien pasealekua ditu.
Gainera, gune natural bi ditu: Ansoteko zabalgunea eta Ilbaritzeko padura.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraunketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraunketa Errobi eta Aturri ibaiaetan egiten dute baionatarrek. Herriak klub nagusi bi ditu: Société Nautique de Bayonne (SNB) eta Aviron Bayonnais (1904an SNBtik ateratako zenbait kidek sortua). XX mendean talde berri bat sortu da, Ibaialde Arraun Elkartea, beteranoen ligan parte hartzen duena. Izan ere traineruek ere izan dute beren historia Baionan. XIX mendean jokaturiko hainbat estropada dokumentatu dira, honako irabazle hauekin; Lekeitio (1855), Hondarribia (1862), hendaia (1867) eta Baiona (1891).
Saskibaloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denek Bat Baiona Urketa saskibaloi taldea da. Gizonezko taldea NM2 mailan dabil (Frantziako Saskibaloi Txapelketaren laugarren maila dena). Taldea Urketan sortua bada ere, Baionako Lauga kiroldegian du egoitza.
Futbola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko futbol talderik inportanteena Aviron bayonnais da. Didier Deschampsen harrobia izanda, futbol zelaiari izena eman zion. Beste hiru talde daude, hirurak eskualdeko mailan: Croisés de Saint-André, Étoiles portugaises de Bayonne eta Association Bayonne rive droite.
Beste zenbait kirol
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Aviron Bayonnais kirol kluba hiriko nagusia izan, Sainte-Croix auzoan 1972an Club Olympique Bayonnais sortu zen: pilota, gimnasia, borroka (sambo, judo, capoeira eta taekwondo) eta billar sailak ditu. 2007an 400 kide zituen.
Pilota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionako pilotaleku nagusia Baionako Trinkete Modernoa da. Herriko pilotariek titulu ugari lortu dituzte. Munduko Txapelketa bertan ere egin dute.
Errugbia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian XIX. mendeko bukaeran lehendabiziko pausoak eman ondoren, Biarritzen Biarritz-Sporting-Club eta Biarritz-Stade errugbi-taldeak sortu eta 1913an Biarritz Olympique sortu zuten. Baionak talde nagusi bi ditu: Association Sportive Bayonnaise (ASB) eta Aviron Bayonnais. Azkenak, Top 14 mailan dagoena, hiru aldiz izan da Frantziako txapelduna (1913, 1934 eta 1943) eta Jean Dauger du zelaia.
Tenisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionako Saria WTA tourreko tenis izan zen 1989 eta 1992 artean.
Automobilismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Automobile-Club Basco-Béarnais erakundeak Baiona-Euskal Kostaldea Nazioarteko Rally antolatzen du 1962tik aurrera[13].
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionak ikastetxe publiko bi (Albert Camus eta Marracq) eta sei pribatuak (Estitxu Robles kolegioa, Saint-Bernard, Saint-Joseph, Saint-Amand, Notre-Dame eta Largenté) ditu.
Lizeoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru lizeo publikoak (René Cassin, Louis de Foix eta Paul Bert) eta lau pribatuak (Saint-Louis-Villa-Pia, Largenté, Bernat Etxepare eta Le Guichot) ditu.
Goi-mailako irakaskuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- École supérieure des technologies industrielles avancées (ESTIA), Bidarteko Izarbel teknopoloan dago;
- UFR université de Pau et des Pays de l'Adour Baiona-Angelu-Biarritzen duen egoitza da. Baionan 2500 ikasle dituzte 2 UFR (zientziak eta diziplina anitz) eta IUT. IAEk, Pauen eta Baiona egoitzak dituena, enpresen-zuzendaritza irakasten du;
Arteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak kontserbatorio eta arte-eskola ditu (Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarrarena).
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan bi erietxe daude: Saint-Léon eta Cam de Prats. Côte Basque Ospitalea osatzen dute, Donibane Lohizuneko ospitalearekin batera.
Justizia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paueko Helegite Gortepean, Baionak Auzialdi Handiko, Auzialdiko, Bitartekoen Batzarra eta Merkataritza Epaitegia ditu.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Maria katedrala ez ezik Espiritu-Saindua, San Andres, San Eztebe eta San Amand elizak ditu.
Sinagoga[126] 1837an eraiki zuten Espiritu Saindua auzoan.
Baionako meskita Daniel Argote karrikan dago.
Protestanteek Alberto I.aren karrikan dute tenplua.
Ebanjelikoek Espiritu Saindua auzoan dute eliza.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobus/Minibusak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri honetan Baiona-Biarritz-Angelu hiriguneari zerbitzua ematen dion Chronoplus enpresen autobus eta minibus geltokiak daude, hauek Baiona, Angelu, Biarritz, Bidart, Bokale, Hiriburu eta Tarnose udalerriak elkarlotzen dituzte.
Burdinbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionako geltokia (Espiritu Saindua auzoa) TGV zerbitzuak ditu, Bordele-Irun eta Tolosa-Baiona trenbideen bidegurutzean kokatuta dagoena. Gainera Akize, Hendaia, Paue, Donibane Garazi eta Aturbera joateko TER zerbitzuak ere badaude.
Errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baiona A-63 (Landak – Biriatu atala) eta A-64 (Baiona – Tolosa) autobideen bidegurutzean dago. A-63 pixkanaka-pixkanaka Paris eta Behobia arteko RN-10 errepidea ordezkatzen ari da. RN-117 errepideak Baiona eta Tolosa lotzen ditu.
Baionako portua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionako hiriak portuko jarduera inportantea du. Aturriren bokalean kokatuta, Baionan ez ezik Lapurdiko Angelu et Bokale eta Landeetako Tarnose udalerrietan ere eragina du. Frantziako 9. merkatal-portu nagusiena da, 1997tik aurrera 4 milioi tona baino gehiago garraiatzen duena.
Landak eta Pirinio Atlantikoetako gune-industrial eta nekazaritzako elikagaien industriaren produktuak esportatzen ditu:
Aciérie de l'Atlantique SA izeneko altzairutegi-elektrikoa irekitzean Ford eta General Motorsek Espainian eta Portugal eginiko kotxeak bertatik Europara esportatzeari ekin zioten. Petrolio-produktu eta baita produktu kimikoak ere esportatzen ditu, Lacqetik oliobidez datozenak.
Baionar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Ambroise Duvergier de Hauranne, Saint-Cyran (1581–1643), teologo famatua.
- Joan Batista Azkonagerre (1815–1899), idazlea.
- Leon Bonnat (1833–1922), margolaria
- Rene Cassin (1887–1976), Nobel saria jaso duen euskal herritar bakarra.
- Marga d'Andurain (1893–1948), espioia eta abenturazalea.
- Mixel Ducau (1951–), euskal musikaria.
- Miguel Angulo (1953–), mendi gida eta liburuen idazlea, mendizalea eta irakaslea.
- Itxaro Borda (1959–), euskal idazlea.
- Didier Deschamps (1968–) futbolaria.
- Marie Darrieussecq (1969–), erdal idazlea.
- Haritza Kanblong (1972) ingeniaria eta ikertzailea.
- Eneko Bidegain (1975–), euskal idazlea.
- Gabrielle Duplantier (1978–), argazkilaria.
- Jurgi Kanblong (1978), biologo molekularra eta enpresaburua.
- Mario Duplantier (1981–), margolaria eta Gojira taldeko bateria jotzailea.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan badira bi hiri, Baionaren izenkide:
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baiona ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
Laguntasun eta lankidetza harremana ere badu ondorengo honekin ere:
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zitadela
-
Espiritu Sainduaren zubia, Aturri
-
Aturriren eskumaldea
-
Errobi ibaia
-
"Belem" itsasontzia Baionako portuan
-
Aturriren bokalea
-
Errobi ibaia
-
Salie karrika
-
Arrandegi karrika
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Hector Iglesias, Noms de lieux et de personnes à Bayonne, Anglet et Biarritz au XVIIIe siècle, BAAN, 2000
- ↑ Goyhenetche, Manex (2004). Ipar Euskal Herria Antso Nagusiaren garaian. Euskal Herria XI. mendean: Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035). Iruña: Pamiela/Nabarralde. 92-93. or. ISBN: 84-7681-413-5
- ↑ Pierre Hourmat Bayonne, Éditions Ouest-France, 1990, 16. orr.
- ↑ Alfontso Irigoien, "Sobre toponimia…" (1990), 39-54. orr.
- ↑ Hector Iglesiasek honen alde egiten du.
- ↑ Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque (1863)
- ↑ A. Luchaireren ustetan (Annales de la Faculté des Lettres de Bordeaux, 1879), civitas Boatium (baita Boasium, Bohatium, Boaccensium, Boacium ere) izena aipatzen duen Notitia Provinciarum testuak ez du Baiona aipatzen, eta Scaligerren eta Valoisen proposamena onartezina da.
- ↑ Eugène Goienetxe, Lapurdum… , 1973, 85-92. orr.
- ↑ Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
- ↑ a b c d Auñamendi Entziklopedia: Baiona
- ↑ «Baionako baioneta» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
- ↑ (Frantsesez) Larousse, Éditions. «baïonnette de Bayonne ville où cette arme fut d'abord fabriquée - LAROUSSE» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ Normes et records 1961-1990 - Biarritz-Anglet (64) - altitude 69m. le site de l’association Infoclimat. 2014ko abuztuaren 3an kontsultatua. (Frantsesez)
- ↑ Supéry, Joël. Le secret des Vikings. .
- ↑ www.puntubi.com. Antso III.a Gartzeitz Nagusia. .
- ↑ Lema Pueyo, José Ángel. (1997). «El itinerario de Alfonso I ‘El batallador’ (1104–1134)» Historia, instituciones, documentos 24: 351..
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen eraketa. .
- ↑ Registres gascons, 1. Liburukia, 44, 53, 141, 154, 158-159, 195 eta 233. orr. - Manex Goienetxe, "Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia, Elkarlanean, 2001 ISBN 2 9131 5634 7, 42 eta 43. orr.
- ↑ Ferdinand Barbe, "Les Épidémies de peste à Bayonne au XVIe siècle", Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea, 1947 - Manex Goienetxe, "Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia, Elkarlanean, 2001 iSBN 2 9131 5634 7, 42. orr.
- ↑ .
- ↑ «Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak»
- ↑ Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du
- ↑ Pierre Hourmat historialariak dio "Bayonne… place forte frontalière, port maritime et fluvial, ville épiscopale et religieuse d’un diocèse de population en majorité basque, ville de tradition et de langue gasconnes… ".
- ↑ Eugène Goienetxe historialariak dio: "Bayonne est la capitale d’une région, le bas-Adour, avec les trois "provinces" basques et une partie de la Gascogne ; ....".
- ↑ «Que parlam: guide de conversation français-gascon (gascon maritime ou "de Bayonne")» Jakin (Baiona) ISBN 2-911731-02-6..
- ↑ Pas de statistiques pour la seule ville de Bayonne. Voir kultura.ejgv.euskadi.net
- ↑ Seaska Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen sarea
- ↑ Mérimée datu-basea: Euskal Museoa
- ↑ .
- ↑ (Frantsesez) .
- ↑ (Frantsesez) «Galerie des corsaires» galeriedescorsaires.blog4ever.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ IGP: Jambon de Bayonne
- ↑ Manex Goihenetxe, "Histoire générale du Pays basque", 3. Liburukia, Elkarlanean, 2001 iSBN 2 9131 5634 7 203-204. orr.
- ↑ Louis de Froidourren "Mémoires du Pays de Soule" liburuan idatzitako jatorrizko hitzak frantsesez: Ce qu'il y a de plus commun sont les porcs qui y sont petits mais excellents, en telle sorte que les meilleurs jambons du Royaume, après ceux de Lahontan, sont ceux de Soule. Ils sont connus sous le nom de jambon de Bayonne et il n'est pas mal à propos de remarquer qu'encore que cette ville soit si fameuse et si renommée par ses jambons, néanmoins il ne s'y en fait presque point, mais on y débite ceux qui y sont portés du Labourd et de la Basse-Navarre, où il s'en fait quantité, et de la Soule, d'où l'on porte peu, parce qu'elle en est plus éloignée.
- ↑ Mérimée datu-basea: Château-Neuf
- ↑ Mérimée datu-basea: Château-Vieux
- ↑ Mérimée datu-basea: Marracqeko jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Zitadela
- ↑ Mérimée datu-basea: gotorlekuak
- ↑ Mérimée datu-basea: Saint-Léon iturria
- ↑ Mérimée datu-basea: Baiona Ttipiko harresiak
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Beltzunze etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ a b Palissy datu-basea: Saint-Joseph Etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Palissy datu-basea: Villa Gomez
- ↑ Mérimée datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Palissy datu-basea: Santa Maria katedrala
- ↑ Mérimée datu-basea: Espiritu Sainduaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Espiritu Sainduaren eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Andresen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Andresen eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Ezteberen eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Leonen kapera
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Elizbarrutiaren etxea
- ↑ Palissy datu-basea: Done Petri parrokia
- ↑ Palissy datu-basea: Baionako apaizgaitegia
- ↑ Mérimée datu-basea: Sinagoga
- ↑ Mérimée datu-basea: judu hilerria
- ↑ Ville de Baionako udalaren webgunea: parkeak
- ↑ Consistoire centralren wwebgunea
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea, IVe centenaire du détournement de l'Adour 1578-1978 - Actes du Congrès de Bayonne 28/29 X 1978.
- Pierre Hourmat, Histoire de Bayonne des origines à la révolution française de 1789, Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkartea, 1986.
- E. Ducéré, Dictionnaire historique des rues de Bayonne, Laffitte Reprints, Marseilla, 1976.
- Idazle asko, Histoire de Bayonne, Privat, Tolosa, 1991.
- Marie-France Chauvirey, La vie d'autrefois en Pays basque, Éditions Sud Ouest, Luçon, 1994, ISBN 2-87901-219-8.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |
- (Frantsesez) Baionako Udala
- (Frantsesez) Baionako turismo webgunea