Edukira joan

Asteraceae: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kamiruaga wikilariak «Elkartu (botanika)» orria «Elkartuak» izenera aldatu du
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
54. lerroa: 54. lerroa:
}}</ref>
}}</ref>
|}}
|}}
'''Asteraceae''' ({{lang-eu|izarkarak}}), lehen '''Compositae''' edo '''elkartuak<ref>{{erreferentzia|urtea=1998|izenburua=[[Euskara batuaren ajeak]]|argitaletxea=[[Alberdania]]|orrialdeak=118-119|ISBN=848866950X|hizkuntza=eu|egilea=[[Ibon Sarasola]]|url=https://books.google.es/books?id=RW1xwiGp55MC&pg=PA118&lpg=PA118&dq=elkartu&source=bl&ots=oKBpEnYQ6m&sig=ACfU3U2UN5KSGMXLjW4GTIdwCICtSmUXuw&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwjR7f7QptXwAhVJu3EKHegAC6cQ6AEwCHoECAcQAw#v=onepage&q=elkartu&f=false|atala=konposatu|aipua=Bide beretik segitzea proposa daiteke, zeren, hortaz, ''lore elkartu'', ''flor compuesta'' / ''fleur composée'' baino txukunagoa baita prezio berean –eta ondorioz ''elkartuen familia''–, eta orobat ''orri elkartu'', ''hoja compuesta'' / ''feuille composée'' baino}}</ref>''' deituak, [[landare loredun]]en bigarren familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta, [[Orkidea|orkideen]] familiaren ondoren.
'''Asteraceae''' edo '''asterazeoak''' ({{lang-eu|izarkarak}} itzul daitekeena; lehen '''Compositae''' edo ''elkartuak'' gisa hizkera deskriptiboan<ref>{{erreferentzia|urtea=1998|izenburua=[[Euskara batuaren ajeak]]|argitaletxea=[[Alberdania]]|orrialdeak=118-119|ISBN=848866950X|hizkuntza=eu|egilea=[[Ibon Sarasola]]|url=https://books.google.es/books?id=RW1xwiGp55MC&pg=PA118&lpg=PA118&dq=elkartu&source=bl&ots=oKBpEnYQ6m&sig=ACfU3U2UN5KSGMXLjW4GTIdwCICtSmUXuw&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwjR7f7QptXwAhVJu3EKHegAC6cQ6AEwCHoECAcQAw#v=onepage&q=elkartu&f=false|atala=konposatu|aipua=Bide beretik segitzea proposa daiteke, zeren, hortaz, ''lore elkartu'', ''flor compuesta'' / ''fleur composée'' baino txukunagoa baita prezio berean –eta ondorioz ''elkartuen familia''–, eta orobat ''orri elkartu'', ''hoja compuesta'' / ''feuille composée'' baino}}</ref>), [[landare loredun]]en bigarren familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta, [[Orkidea|orkideen]] familiaren ondoren.


Keweko [[Royal Botanical Gardens]]en iritziz, familia honek 1.600 genero baino gehiago eta 23.000 espezietik gora ditu bere baitan. Horien artean generorik handienak hauek dira: ''[[Senecio]]'' (1.500 espezie), ''[[Vernonia]]'' (1.000 espezie), ''[[Cousinia]]'' (600 espezie), ''[[Centaurea]]'' (600 espezie). Dena dela, generoen mugak finkatzea eztabaidagarria suertatzen da maiz eta horregatik horietako asko beste azpitalde txikiago batzuetan sailkatu dituzte sarritan.
Keweko [[Royal Botanical Gardens]]en iritziz, familia honek 1.600 genero baino gehiago eta 23.000 espezietik gora ditu bere baitan. Horien artean generorik handienak hauek dira: ''[[Senecio]]'' (1.500 espezie), ''[[Vernonia]]'' (1.000 espezie), ''[[Cousinia]]'' (600 espezie), ''[[Centaurea]]'' (600 espezie). Dena dela, generoen mugak finkatzea eztabaidagarria suertatzen da maiz eta horregatik horietako asko beste azpitalde txikiago batzuetan sailkatu dituzte sarritan.

12:53, 1 uztaila 2021ko berrikusketa

Asteraceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
Familia Asteraceae
Azpibanaketa
Asteroideae Lindley

Barnadesioideae Bremer & Jansen
Carduoideae Sweet
Cichorioideae Chevallier
Corymbioideae Panero & Funk
Gochnatioideae Panero & Funk
Gymnarrhenoideae Panero & Funk
Hecastocleidoideae Panero & Funk
Mutisioideae Lindley
Pertyoideae Panero & Funk
Stifftioideae Panero
Wunderlichioideae Panero & Funk

Asteraceae edo asterazeoak (euskaraz: «izarkarak» itzul daitekeena; lehen Compositae edo elkartuak gisa hizkera deskriptiboan[2]), landare loredunen bigarren familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta, orkideen familiaren ondoren.

Keweko Royal Botanical Gardensen iritziz, familia honek 1.600 genero baino gehiago eta 23.000 espezietik gora ditu bere baitan. Horien artean generorik handienak hauek dira: Senecio (1.500 espezie), Vernonia (1.000 espezie), Cousinia (600 espezie), Centaurea (600 espezie). Dena dela, generoen mugak finkatzea eztabaidagarria suertatzen da maiz eta horregatik horietako asko beste azpitalde txikiago batzuetan sailkatu dituzte sarritan.

Asteraceae landare kosmopolitak dira, baina gehienbat eskualde epeletan eta azpitropikaletan egoten dira presente. Euren ezaugarri nagusia, zalantzarik gabe, infloreszentziak dira, lore bakar bat bezala jokatzen dutenak. Kapitulu esaten zaio infloreszentzia bakoitzari eta bertan txertatzen dira loreak, hodi-formakoak nahiz ligadunak direnak.

'Asteraceae' izena Aster generoaren izenetik eratorria da; Compositae, berriz, izen zaharragoa da eta infloreszentziari egiten dio erreferentzia konposatu esanahiarekin. Dena dela, egun ere baliagarria da[3].

Taxonomia

Asteraceae familia asteride azpiklasekoa eta asteraleen ordenetakoa da.

Asteraceetan bi azpifamilia errekonozitu izan ohi dira, inoiz independente bezala hartuak izan direnak: Asteroideae (edo 'Tubuliflorae') eta Cichorioideae (edo 'Liguliflorae'). Bereizketa hau kapitulu berean egoten diren loreen arabera egin da. Lehenengoek lore hodi-formakoak dituzte eta esnerik ez; bigarrenek, berriz, esnea dute eta lore guztiak liguladunak. Bigarren hau talde txikiagotan banatu da sailkatze modernoetan.

Deskripzioa

Asteraceae gehienak belarkarak dira, nahiz eta zuhaixka, zuhaitz eta igokari bakan batzuk ere egon. Landare urterokoak nahiz bizikorrak dira eta oso erraz bereizten dira euren infloreszentziari esker. Infloreszentzia horretan, kapitulu izenekoa, lore guztiak elkartuta egoten dira. Bestalde, apomorphi berdin asko dituzte elkarren artean.

Hostoak eta zurtoinak

Hostoak txandakatuak, aurkakoak, edota bertizilatuak izan daitezke; batzuetan oinaldeko errosetan jarriak. Estipularik gabekoak edo estipuladunak izaten dira, bakunak gehienetan eta gingildunak, zatituak, konduplikatuak edo errebolutuak izan daitezke. Hosto-ertzak osoak edo horztunak.

Hostoek eta zurtoinek erreten esnedunak izaten dituzte maiz, batez ere Cichorioideae izeneko taldekoek.

Loreak

Asteraceae lore-elkarte tipiko bat (Bidens torta) lore indibidualak ikusgai

Loreak txiki-txikiak dira, hermafroditak, sexubakarrekoak edota antzuak. Kalizarik gabeak edo, bestela, hau present dagoenean beti aldatuta agertzen da kardilaun batez ordezkatuta. Kardilauna ileduna, zurdaduna edo ezkataduna izan daiteke eta ileak bakunak, lumakarak edo setiformoak. Kardilaunek sarritan hazien zabaltzean hartzen dute parte eta, brakteekin gertatzen den bezala, horien izaera garrantzizkoa izaten da espezieak bereiztu eta sailkatzeko[4].

Lore pentameroak (5 petalo jatorrian) eta gamopetaloak (petalo guztiak elkarrekin soldatuak). Simetria aktinomorfoa nahiz zigomorfoa dute. Aktinomorfoek, floskulua edo lore floskulusoak, petalo soldatuez dute korola hodi-formakoa eta gingilduna. Zigomorfikoek, ligulak edo lore liguladunak, petalo-orria albotik luzatuta dute, mihi-formakoa da eta hiruzpalau hortz ditu. Azken hau lore mota bakarra da Cardipodeae generoan, eta lehenengo mota zabalduago dago. Mutisioideaeren diskoan loreak ezpainbikoak dira (3+2 eskeman). Lore liguladunak, zigomorfikoak dira beti eta ligularen presentziagatik karakterizatzen dira. Asteroideae azpifamilian eta beste txikiago batzuetan hiru petalo luze-luzeek, elkarrekin soldatuak, ligula osatzen dute eta beste petalo biak labur-laburrak (3+2 eskema). Cichorioideek lore liguladunak besterik ez dute (5+0 eskema). Barnadesioideaetan 4+1 eskema dago. Batzuetan, ertzetako floskulu batzuk ez dituzte petalo guztiak (lore harikara).

Orokorrean, androzeoak 5 lorezil izaten ditu. Harizpiak korolari bat eginda daude, eta anterak konatuak izaten dira. Horrela hodi bat eratzen dute estiloaren inguruan. Lore-hautsa hodiaren barruan askatu eta haziera-estiloaren inguruan biltzen da, ponpa bezalako mekanismo batez kanporatua.

Ginezeo inferoa, bikarpelarra, obulutegi lokulu bakarrarekin, primordio seminala, estilo batekin eta bi lorexaki. Pistiloa bi karpelo konatutan osatuta dago. Estiloak bi gingil ditu; goi-barnealdean egon daitezke ehun estigmatiantea, edo alboko bi lerro osatu. Obulutegia inferoa da eta obulu bakarra izaten du, oinaldeko plazentazioa.

Lore-elkartea edo infloreszentzia kapitulu bat da. Hau kanduaren zabaltze bat den egitura zabala da, errezeptakulu edo talamoa, eta horretan bertan jarrita lore eseriak egoten dira. Errezeptakulua laua, ahurra edo ganbila izan daiteke eta batzuetan braktea izaerako ezkatak nahiz ileak egoten dira loreen artean. Generoak eta tribuak bereiztu eta sailkatzeko oso ezaugarri garrantzitsuak dira halako brakteak egotea edo ez, haien kokapena errezeptakuluan eta euren tamainua eta forma.

Bestalde, kapituluak ere euren aldetik infloreszentzia konposatuetan ager daitezke elkartuta.

Braktea ugariz osatutako inbolucro batek kapitulua inguratzen du azpialdetik. Braktea horiek belarkarak izaten dira gehienetan, baina, kolore distiratsuak ere izan ditzakete edo, bestela, ehundura zurkara. Brakteak aske edo fusionatuta egon daitezke, edo ilaratan jarrita, teilatuko teilen superposizioan bezala teilakatuta edo ez (aldaera hau ere garrantzitsua da tribuen eta generoen identifikaziorako).

Asteraceaen kapituluak ezaugarri asko garatu dituzte, lore bakar baten itxura ematen diotenak. Infloreszentzia bezalako lore mota hau oso zabalduta dago loreen artean eta pseudanthia izena eman zaio.

Fruituak eta haziak

Asteraceaen fruitua akenio motakoa da, zipsela ere deitua. Hazi bat osatzen da fruitu bakoitzeko. Batzuetan laua izan daiteke, edota hegal arantzadunekin eta kardilaunei itsasten zaizkie. Euren morfologia erabiltzen da maiz genero eta espezie mailan landarearen harremanak besteekiko zehazteko. Haziek, orokorrean, endosperma gutxi dute edo bat ere ez.

Ekilorearen haziak haizeak barreiatuak Carlina

Metabolismoak

Asteraceaek energia metatzen dute inulina forman. Inulina polisakarido mota bat da eta landareok lurpeko organoetan meta dezakete gordekin bezala.

Landare hauek ondoko substantzia hauek ekoizten dituzte: iso/azido khlorogenikoa, sesquiterpene lactones, alkool pentazikliko triterpenea, zenbait alkaloide, azetileno eta tanino. Horiek iridoid inoiz ez duen olio lurrunkor terpenoidea.

Ekologia

Epizookoria Bidens tripartita

Asteraceae landareak ugariak dira batez ere inguru ireki eta lehorretan.

Intsektuek asteraceae familiako espezie asko polinizatzen dituzte, baina, anemofilo (haize-bidezko polinizazioa duen landarea) asko dago: (e.b. Ambrosia eta Artemisia). Espezie apomiktiko asko ere badago familian.

Hazia landare-amatik behar beste urruntzeko, haizeak fruitu-kapsula (zipsela) osorik barreiatzen du gehienetan (anemokoria, haziak haizearen bidez barreiatzea), kardilaun batek lagunduta. Beste bariazio arrunt bat (epizookoria, haziak animaliei atxikita barreiatzea) da, kasu honetan barreiatze-unitatea zipsela bakar bat da (Bidens, esate baterako) edo kapitulu osoa (Arctium, e.b.) eta animal baten azalean edo lumetan atxikituta (arropetan ere erraz atxikitzen dira) barreiatuko dira.

Eboluzioa

Baliteke asteraceen bereizketa duela 42-36 milioi urte gertatu izatea, agian duela 49 milioi urte bereizten hasi zen hazi taldeak.

Ezin da zehatz mehats jakin zein izan zen kalatidearen bilakaeraren arrazoia, baina, aurrerapauso handia izan zen. Horrek fructan bezalako energia, gehienetan inulina, metatzeko gaitasuna ematen die eta hau abantaila handia izaten da nolabaiteko eremu lehorretan irauteko.

Erabilpenak

Eguzkilorea, sail handitan landatzen da

Asteraceae familiako landareek garrantzi komertzial handia dute munduan eta arlo askotan erabiltzen dira. Hona hemen zenbait:

Elikadura arloan: barazkiak, Lactuca sativa (uraza edo letxuga), Cichorium intybus (endibia), Cichorium (txikoria), Cynara scolymus (orburua), Smallanthus sonchifolius (yacón), eta Helianthus tuberosus (Jerusalem artichoke), Artemisia dracunculus (estragoia); oleaginosoak, Helianthus annuus (ekilorea) eta Carthamus tinctorius (kartamoa); aromatikoak, (abrótano: Artemisia abrotanum); eta patxarrak egiteko, (absenta: A. absinthium).

Osasuna arloan: sendabelarrak, kamomila, bi espezie ezberdinetatik lortzen dena, bata urteroko Matricaria recutita, eta bestea bizikorra den Chamaemelum nobile, Arnica montana (arnika); infutsioak, Calendula (belar-te infusioetarako kultibatzen da), etxinazea (Echinacea purpurea), te bezala erabiltzen dena. Neguko binagrera edo estragoia , menda mexikarra ere deitua, Tagetes lucida estragoiaren ordez erabiltzen da estragoia bizi-irauten ez den lekuetan.

Industrian: hegaztientzako pentsua egiteko Tagetes patula kultibatzen da; tabako industriak Tagetes minuta erabiltzen du; intsektizidak Chrysanthemum cinerariifolium, Tanacetum eta Pulicaria (hiru horiek propietate intsektizida dituzten espezieak dira).

Ornamentalak: Chrysanthemum sp, Gerbera, Calendula, Dendranthema, Argyranthemum, Dahlia, Tagetes, Zinnia eta beste asko.

Oso garrantzizkoak dira ere mendebaldeko medikuntza eskura ez duten eskualde askotan. Bestaldetik, landare hauetako asko badira alergien eta dermatitisen eragile handiak.

Erreferentziak

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..
  2. Ibon Sarasola. (1998). «konposatu» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 118-119 or. ISBN 848866950X.
    Aipua: «Bide beretik segitzea proposa daiteke, zeren, hortaz, lore elkartu, flor compuesta / fleur composée baino txukunagoa baita prezio berean –eta ondorioz elkartuen familia–, eta orobat orri elkartu, hoja compuesta / feuille composée baino»
    .
  3. Stevens, P. F. Angiosperm Phylogeny Website
  4. Usher, George. (1966). A dictionary of botany, including terms used in bio-chemistry, soil science, and statistics. Princeton: Van Nostrand LCCN 66025447.

Kanpo estekak