Edukira joan

Indus: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 23°59′40″N 67°25′51″E / 23.9944°N 67.4308°E / 23.9944; 67.4308
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua berridatzi dut, atal berriak gehituta eta erreferentziak txertatuta.
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Indus ibaiaren maskareta: frantsesez sartzeak ez du zentzurik
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
206. lerroa: 206. lerroa:
=== Indus ibaiaren maskareta ===
=== Indus ibaiaren maskareta ===
Indus ibaiak [[maskareta]] bat izan ohi du [[Itsasadar|itsasadarrean]], hau da, itsasoko [[Itsasaldi|mareak]] eragindako uhin bortitz bat ibaian goratzen dena, [[Alexandro Handia|Alexandro Handiaren]] garaitik dokumentatua.<ref>{{erreferentzia|izena=Hubert|abizena=Chanson|urtea=2012|izenburua=Tidal bores, aegir, eagre, mascaret, pororoca : theory and observations|argitaletxea=World Scientific|orrialdea=37.|ISBN=978-9814335423|hizkuntza=en|url=https://books.google.es/books/about/Tidal_Bores_Aegir_Eagre_Mascaret_Pororoc.html?id=kAG8MMq1NUQC&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Singapore|OCLC=777560880}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Hubert|abizena=Chanson|izenburua=Applied Hydrodynamics|argitaletxea=CRC Press|orrialdea=252.|hizkuntza=en|data=2009|url=https://www.taylorfrancis.com/books/9780203876268|edizioa=|argitaratze-lekua=Florida|isbn=978-0203876268|OCLC=763154871|doi=10.1201/b11464|sartze-data=2024-11-16}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Sir Alexander|abizena=Burnes|izenburua=Travels Into Bokhara: Narrative of a voyage by the river Indus. Memoir of the Indus and its tributary rivers in the Punjab|argitaletxea=J. Murray|orrialdea=13.|hizkuntza=en|data=1834|url=https://books.google.cat/books?id=H76HB3nfiFMC&pg=PA13#v=onepage&q&f=false|sartze-data=2024-11-16}}</ref>
Indus ibaiak [[maskareta]] bat izan ohi du [[Itsasadar|itsasadarrean]], hau da, itsasoko [[Itsasaldi|mareak]] eragindako uhin bortitz bat ibaian goratzen dena, [[Alexandro Handia|Alexandro Handiaren]] garaitik dokumentatua.<ref>{{erreferentzia|izena=Hubert|abizena=Chanson|urtea=2012|izenburua=Tidal bores, aegir, eagre, mascaret, pororoca : theory and observations|argitaletxea=World Scientific|orrialdea=37.|ISBN=978-9814335423|hizkuntza=en|url=https://books.google.es/books/about/Tidal_Bores_Aegir_Eagre_Mascaret_Pororoc.html?id=kAG8MMq1NUQC&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Singapore|OCLC=777560880}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Hubert|abizena=Chanson|izenburua=Applied Hydrodynamics|argitaletxea=CRC Press|orrialdea=252.|hizkuntza=en|data=2009|url=https://www.taylorfrancis.com/books/9780203876268|edizioa=|argitaratze-lekua=Florida|isbn=978-0203876268|OCLC=763154871|doi=10.1201/b11464|sartze-data=2024-11-16}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Sir Alexander|abizena=Burnes|izenburua=Travels Into Bokhara: Narrative of a voyage by the river Indus. Memoir of the Indus and its tributary rivers in the Punjab|argitaletxea=J. Murray|orrialdea=13.|hizkuntza=en|data=1834|url=https://books.google.cat/books?id=H76HB3nfiFMC&pg=PA13#v=onepage&q&f=false|sartze-data=2024-11-16}}</ref>
{{Aipua|''Au troisième jour, ils trouvèrent que l'eau de la mer commençait à se mêler à celle du fleuve; et comme ils descendaient avec un peu plus de peine, à cause que la marée remontait, ils abordèrent à une autre île assise au milieu de l'eau, et coururent aux provisions, ne se doutant point de ce qui leur devait arriver sur les trois heures : le flot revenant à son ordinaire, ne‘fit du commencement qu'arrêter le cours de la rivière; mais après il la poussa avec tant d'impétuosité, qu'elle rebroussa plus vite que ne roule un torrent dans une vallée. Au troisième jour, ils trouvèrent que l'eau de la mer commençait à se mêler à celle du fleuve; et comme ils descendaient avec un peu plus de peine, à cause que la marée remontait, ils abordèrent à une autre île assise au milieu de l'eau, et coururent aux provisions, ne se doutant point de ce qui leur devait arriver sur les trois heures : le flot revenant à son ordinaire, ne‘fit du commencement qu'arrêter le cours de la rivière; mais après il la poussa avec tant d'impétuosité, qu'elle rebroussa plus vite que ne roule un torrent dans une vallée. Les soldats ne savaient ce que c'était que du flux et du reflux de l'Océan; si bien que le voyant enfler tout à coup et inonder les campagnes, ils croyaient que c'était un signe de l'ire des dieux, qui voulaient punir leur témérité.''<br> Hirugarren egunean, itsasoko ura ibaiarenarekin nahasten hasia zela ikusi zuten; eta, neke gehixeagorekin jaisten zirenez, marea gora zetorrelako, uraren erdian zegoen beste irla batera hurbildu ziren, eta lasterka joan ziren babestera, hiru orduren buruan gertatu behar zitzaienaz zalantzarik egin gabe: jarioa bere ohikora itzultzen zelarik, hasieran ibaiaren bidea geldiarazi besterik ez zuen egin; baina gero halako kemenaz bultzatu zuen, ezen ibaian gora joan baitzen uhar batean behera ura datorrena baino lasterrago. Soldaduek ez zekiten deus ozeanoaren itsasgoraz eta beheraz, baina ikusita bat-batean puztu eta lurrak urpean hartzen zituela, uste izan zuten jainkoen haserrearen zeinua zela, haien ausarkeria zigortu nahirik.|[[Kinto Kurtzio Rufo]] ''Alexandro Handiaren historia''<ref>{{erreferentzia|abizena=Quintus Curtius Rufus|izenburua=The Complete Works of Quintus Curtius Rufus (fl. 1st century AD)|argitaletxea=Delphi Classics|orrialdea=947.|ISBN=978-1786563828|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/1193067012|OCLC=1193067012}}</ref>}}
{{esaera2|Hirugarren egunean, itsasoko ura ibaiarenarekin nahasten hasia zela ikusi zuten; eta, neke gehixeagorekin jaisten zirenez, marea gora zetorrelako, uraren erdian zegoen beste irla batera hurbildu ziren, eta lasterka joan ziren babestera, hiru orduren buruan gertatu behar zitzaienaz zalantzarik egin gabe: jarioa bere ohikora itzultzen zelarik, hasieran ibaiaren bidea geldiarazi besterik ez zuen egin; baina gero halako kemenaz bultzatu zuen, ezen ibaian gora joan baitzen uhar batean behera ura datorrena baino lasterrago. Soldaduek ez zekiten deus ozeanoaren itsasgoraz eta beheraz, baina ikusita bat-batean puztu eta lurrak urpean hartzen zituela, uste izan zuten jainkoen haserrearen zeinua zela, haien ausarkeria zigortu nahirik.|[[Kinto Kurtzio Rufo]] ''Alexandro Handiaren historia''<ref>{{erreferentzia|abizena=Quintus Curtius Rufus|izenburua=The Complete Works of Quintus Curtius Rufus (fl. 1st century AD)|argitaletxea=Delphi Classics|orrialdea=947.|ISBN=978-1786563828|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/1193067012|OCLC=1193067012}}</ref>}}


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

Hauxe da oraingo bertsioa, 22:18, 16 azaroa 2024 data duena

Indus
Indus River
سندھ
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera3.180 km
Geografia
Map
Koordenatuak23°59′40″N 67°25′51″E / 23.9944°N 67.4308°E / 23.9944; 67.4308
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Punjab
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.165.000 km²
Arro hidrografikoaIndus basin (en) Itzuli
Ur-emaria6.600 m³/s
IturburuaSengge Zangbo (en) Itzuli eta Tibeteko goi-ordokia
(4.255 m)
Bokalea
()
Arabiako itsasoa


Indus[1] (urduz: سندھ; sindhiz: سنڌو; punjabera, shahmukhiz: دریائے سندھ, gurmukhiz: ਸਿੰਧੂ; hindiz eta sanskritoz: सिन्धु; persieraz: حندو ; paxtueraz: سیند; tibeteraz: སེང་གེ།་གཙང་པོ Sengge Chu; txineraz: 印度; grezieraz: Ινδός; ingelesez: Indus River) Pakistango ibairik handiena eta luzeena da. Europan, antzinako Grezian Hindos eta antzinako Erroman Indus izenaz ezaguna zen.

Pakistango ibai nagusia da, nahiz eta Tibeten jaio eta Indiako zati bat zeharkatu. Indiako azpikontinentea 1947an zatitu baino lehenago, India eta Pakistango estatu modernoetan, Indus ibaia eskualdeko bigarren ibai garrantzitsuena zen, Ganges ibaiaren ondoren, bai kultura aldetik, bai merkataritza aldetik. Gainera, «India» izena ibairen izenarekin dago lotua. Bere arroan planetako zibilizazio urbano zaharrenetariko batzuk agertu ziren.

Tibeten jaiotzen da Indus ibaia, itsas mailatik 5.500 metrora, ipar-mendebalderantz jarraitzen du Himalaiako haranetatik, Kaxmirreko zeharbidetik eta hegoalderantz doa, Pakistan alderik alde zeharkatuz. Hyderabad hiritik igaro ondoren, Karatxiren hego-ekialdean, Sindh probintzian, delta batean isurtzen da Arabiako itsasora.

Pakistango ibairik luzeena da, eta, urteko ur emariari dagokionez, munduko hogeita batgarren ibairik handiena da. Pakistango biziaren lerrotzat hartzen du maiz herrialde hartako jendeak. Europarrek «India» izena erabiltzen zuten indiar azpikontinente osorako, ibai honen Ινδός (Indos) greziar izenean oinarrituta. Guztira, 3.180 kilometroko luzera du. Guztira, 1.165.000 km² baino gehiagoko eremua drainatzen du. Urtean ur emaria 207 km³ inguru dauka. Munduko lekurik garaienetan sortzen da, glaziar artean, eta baso epelen, lautaden eta landa idorren ekosistema elikatzen du. Chenab, Ravi, Sutlej, Jhelum, Beas eta desagertutako Sarasvati ibaiekin batera, Indus ibaia Pakistango Sapta Sindhu edo zazpi ibai sakratuen parte da.

Indusek Pakistango ekonomiarako funtsezko ura ematen du, batez ere Punjab eta Sindh probintzietan. Punjab hitza persierazko bi hitzen batura da: panj (پنج, bost) eta āb (آب, ura), hau da, hitzez hitz hartua «bost ibaien lurra». Bost ibai horiek dira Jhelum, Chenab, Ravi, Beas eta Sutlej. Ibaiak ere industria astun askori laguntzen di, eta Pakistango ur edangarriaren hornidura nagusia da.

Indo ibaiaren lehen iturria Tibeten dago; Sengge eta Gar ibaien elkargunean hasten da, Nganglong Kangri eta Gangdise Shan mendikateen artean. berehala, ipar-mendebalderantz doa, Ladakhetik eta Baltistandik Gilgitera, Karakoram mendikatearen hegoalderantz. Shyok, Shigar eta Gilgit ibaiadarrek ur glaziarrak ematen dizkiote ibai nagusiari. Pixkanaka, hegoaldera jotzen du, mendi artetik aterata Peshawar eta Rawalpindi artean. Indus 4.500-5.200 metroko arroila erraldoietatik igarotzen da Nanga Parbat mendigunetik gertu. Hazarajatetik arin igarotzen da, Tarbelako presaraino. Kabul ibaiak bat egiten zaio Attock hiritik gertu. Itsasora bidean egiten duen gainerako ibilbidea Punjabeko eta Sindheko lautadetan egiten du. Panjnad ibaia elkartzen zaio Mithankot hirian. Elkargune horretatik behera, antzina ibaia Satnad izendatzen zuten (sat, zazpi; nadi, ibaiak); izan ere, puntu horretatik behera, ibaiak Kabul ibaiaren, Indus ibaiaren eta Punjabeko bost ibaien urak zeramatzan. Jamshorotik igarota, delta handi batean itsasoratzen da, Karatxiren hego-ekialdean, Arabiako itsasoan.

Indus ibaia eta bere ibaiadarrak.

Antzina, persiarrek eta irandar hizkuntzetako beste herri batzuek Sindhu esaten zioten Indus ibaiari, izen hori hedaraziz Indiako azpikontinente osoko biztanleei, Sindhustan izenarekin (Sindhu[ren] herrialdea).[2]

Ibai honen haranean, K.a. 2300 eta 1750 bitartean, Indus haraneko zibilizazioa garatu zen, itxuraz ariarren kultura ezagutu ez zuena; bi hiriren hondakinak aurkitu dira: Mohenjo-daro eta Harappa.[3]

Ibai hau ezagutu zuten lehen europarrak Alexandro Handiaren greko-mazedoniarrak izan ziren, Indusen ia inperioaren ekialdeko muga aurkitu baitzuten. Greziar autoreak India hitza aipatzen hasi ziren Indiako azpikontinente osoa aipatuz, ondoren autore latinoek «India Cisgangetica» eta «India Transgangetica» aipatuko zituzten.[4]

Alexandrok zubi bat eraikiarazi zuen Indus ibaiaren gainean, Flavio Arrianoren azalpenen arabera:

« When Alexander arrived at the river Indus, he found the bridge fully perfected by Hephaestion, and two large vessels, built with thirty oars, besides many more small ones. He also received the presents of Taxiles, the Indian, being two hundred talents of silver, three thousand oxen, above ten thousand sheep, and thirty elephants ; seven hundred Indian horse were sent to his assistance by that prince, who also made him a surrender of his capital, the largest and most populous of all the cities between the rivers Indus and Hydaspes.
Alexandro Indus ibaira iritsi zenean, zubia Hephaestionek erabat hobetua aurkitu zuen, eta bi ontzi handi, hogeita hamar arraunez eginak, eta beste asko txikiagoak. Taxiles indiarraren opariak ere jaso zituen, zilarrezko berrehun talentu, hiru mila idi, hamar mila ardi baino gehiago eta hogeita hamar elefante; zazpiehun zaldi indiar bidali zituen printze hark bere hiriburura, Indus eta Hydaspes ibaien arteko hiri handienera eta jendetsuenera.
»
Flavio Arriano, Anabasis[5]

Indo izena Sindhu zen eta den ibaiaren izen sanskritotik dator. Antzinako persieraz Hendu zen, hebreeraz Hoddu. Greziarrek h-a alde batera utzi eta Indus bihurtu zuten, baina narrazio batzuek (Periplus Maris Erythraei bezala) bere antzinako izena aipatzen dute, Sindus.[6]

Indo forma erabili izan da euskaraz (gaztelaniazko bera, frantsesez Indus delarik), baina Indus arautua du Euskaltzaindiak 1996tik, eta berretsia Asiako toponimiari dagokion 171. arauan, 2012an.[7]

Gertakari modernoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibaiak bere bidean urpean hartzen dituen eremuak kolore nabarmenduaz.

Pakistango ekonomiarentzat eta gizartearentzat baliabide estrategikoa eta ezinbestekoa da Indus ibaia. 1947an Indiak eta Pakistanek independentzia eskuratu eta gero, Indus ibaiaren eta haren ekialdeko bost ibaiadarren erabilerak liskar handi bat sortu zuen Indiaren eta Pakistanen artean. Sutlej eta Ravi ibaietatik eratorritako ureztatze kanalak zatitu egin ziren, kanalak batez ere Pakistanen gelditu zirelarik eta urtegiak, aldiz, Indian. Horrela, Pakistango zenbait tokitan ur hornidura eten egin zen. Pakistanen kezka eta atsekabe politiko handiak sortu ziren, Indiak aise erabaki baitzezakeen, alde batetik, Punjabeko eskualdeko zenbait ibaitan presa handiak eraikitzea, Pakistanen zeuden kanalen hornidura ahulduta; eta, bestetik, gerra sortuz gero, ibaiak desbideratzea. Munduko Bankuak bultzatutako elkarrizketa diplomatikoei esker, Indiak eta Pakistanek 1960an sinatu zuten Induseko Uren Ituna.[8] Itunak Punjabeko ekialdeko hiru ibaien kontrola eman zion Indiari (Sutlej, Beas eta Ravi); Pakistanek, berriz, mendebaldeko hiru ibaien kontrola lortu zuen, Jhelum, Chenab eta Indus. Indiak eskubidea gordetzen du mendebaldeko ibaiak erabiltzeko ureztatzez besteko proiektuetan.[9]

Hinduek ibai ondoko leku sakratuetara egin ohi dituzten erromesaldiak ere beste gatazka iturri bat izan dira bi nazioen artean. Pakistanek eta Indiak, oro har, ez diete beste herrialdeko herritarrei mugak igarotzen uzten erromesaldi erlijiosoak egiteko, albo batera utzita sikhek Pakistanera urtero egiten duten erromesaldirako bidaia.[10]

Adituen artean kezka nabari bat dago basogabetze estentsiboak, industriaren kutsadurak eta beroketa globalak deltako landaredian eta faunan izan dezakeen eraginaz, nekazaritza ekoizpenari ere eragiten baitiote. Halaber, kezka larri bat dago, Indus ibaia mendebalderantz aldatzen ari ote den bidea. Askotan, kanalen kontserbazio akatsen ondorioz sedimentuak buxatu izan dira, eta horrek eragina izan du nekazaritzako ekoizpenean eta landaredian. Gainera, muturreko beroaldiak jasandako eskualdeetan, ura lurrundu egin da, eta gatz biltegiak utzi ditu, lurrak laborantzarako baliogabetuz.[11]

Pakistango indar politikoek, baita talde jihadistek ere, salatu izan dute India ibaian urtegiak eraikitzen ari dela, Induseko Uren Ituna urratuz, Pakistanera iristen den ur emaria murriztu baitu. Horrek tentsioa areagotu du aurrez aurre dauden bi herrialdeen artean.[12]

Ibaiak 2.900-3.180 kilometro arteko luzera du. Batez besteko emaria 6.700 m³/s da, eta arroaren azalera osoa 1.081.700 km² da. Omango golkoan itsasoratzen den tokian, Indusek delta zabal eta emankor bat eratzen du, 7.770 km² azaleraz, kostaldearen 200 kilometrotan zehar hedatzen dena.

Indo ibaiaren delta mundu osoko eskualde ekologikorik garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Ibai honetan izurde espezie berezi bat dago, bakarra munduan, Induseko izurdea (Platanista minor), Ganges ibaian bizi den izurde espeziearen oso antzekoa. 2001ean egindako errolda baten arabera, animalia horren 1.100 ale zeuden bizirik, aldiz 2017an 1.800 bat ale zenbatu ziren.[13]

Indus ibaiaren ibaiadar nagusiak
eskuinetik elkartze gunea adar nagusian

zenbat kilometro

ezkerretik
- Nimmu herritik gertu, Ladakhen Zanskar
Shyok Skardu hiriaren ekialdean[14] 550 -
Gilgit 450 -
Kabul Attock hiritik gertu 700 -
- Sohan
Tochi
Gumal Dera Ismail Khan herriaren hegoan 400
- Mithankot herrian 71 Panjnad bere ibaiadarrekin: Chenab (1.242 km),

Sutlej (1.370 km), Beas (470 km).

Indus ibaiaren eta Zanskar ibaiadarraren elkargunea. Indus behean ageri da argazkian.

Indus ibaiak Indiako ozeanoaren urpeko korronteak elikatzen ditu, sedimentuen korronte garrantzitsu bat baita, munduan bigarrena, 5.000.000 km3 inguruko material higatua garraiatzen baitu mendietatik. Sedimentuen azterketek adierazten dutenez, Pakistan iparraldeko Karakorum mendiak dira material gehien sortzen dutenak, Himalaia bigarren ekarpen garrantzitsuena delarik, batez ere Punjabeko ibai handien bidez (hau da, Jhelum, Ravi, Chenab, Beas eta Sutlej). Arabiako itsasoko sedimentuen analisiak erakutsi duenez, duela bost milioi urte inguru, Indus ez zegoen lotuta Punjabeko ibaietako eskualde horrekin. Ibai horiek ekialderantz zihoazen, Gangeserantz, eta han amaitzen ziren.[15] Aurrez egindako beste azterlan batzuk erakutsi zutenez, Tibeteko mendebaldeko hondarra eta lohia duela 45 milioi urte iritsi ziren Arabiako itsasora, beraz horrek esan nahi du garai hartan Indus ibaia bazegoela.[16] Indus ibaiaren arbaso haren delta gerora Katawaz ibaiaren arroan aurkitu zuten, Afganistan eta Pakistan arteko mugan. Antzinako Rig-veda liburu sakratuaren arabera, Indus ibaia Saraswati ibaia da, Himalaiatik Arabiako Itsasorantz zihoana, Pakistanen zehar.

Nanga Parbat eskualdean, Indus ibaiak higadura masiboak eragiten ditu. Eremu hartan materiala harrapatu eta desbideratu ondoren, uste da lur azaletik arroka sakon eta ertainak eramaten dituela.[17]

Indus ibaiaren gaineko zubi bat, Pakistanen.

Indus ibaiaren haranari buruzko testuek erakusten dute, Alexandro Handiaren garaietatik, eskualdea baso osasuntsu batek estaltzen zuela, baina gaur egun nabarmen egin du atzera. Babur mogolen enperadoreak bere oroitzapenetan[18][19] deskribatu zuen errinozeroak aurki zitezkeela ibai ertzetan zehar.[20] Deforestazio handi batek eta Siwalik mendikatearen ekologian gizakiak eragindako interferentziek landaretza eta bere hazkunde baldintzak nabarmen narriatzea eragin dute. Indus haraneko eskualdeak idorrak dira eta landaredi urria dute. Garatu izan den nekazaritza ureztatze lanei esker mantentzen da hein handi batean.

Indus ibaiko izurde itsuak izurdeen azpiespeziea ibai honetan dago soilik, nahiz eta, lehenago, bere ibaiadarretan ere aurki zitekeen.[21] Lasto arrainak (Hilsa kelee) ere aurkitzen ahal dira ibaian, jateko arrain preziatua.[22][23] Ibaiak arrain populazio aski ugaria dauka, arrantza gune nabarmen batzuekin (Sukkur, Thatta eta Kotri), guztiak behe ibilguan, Sindh probintzian. Alabaina, urtegiek eta ureztatze intentsiboak jarduera ekonomiko garrantzitsu bihurtu dute arrain hazkuntza. Karachi hego-ekialdean, ibaiaren delta handia munduko eskualde garrantzitsuenetakotzat jotzen dute kontserbazionistek. Ibaia zingira eta errekasto bihurtzen da, eta itsasoarekin egiten du topo lur gaineko mailetan. Habitat horretan, itsas arrainak ugari dira, bramidae eta dendrobranchiata barne.

Indus ibaia Punjabeko eskualdeen eta Sindh probintziako lautaden ur iturri nagusia da. Sindh da Pakistango nekazaritzaren eta elikagaien ekoizpenaren bizkarrezurra. Ibaia bereziki garrantzizkoa da, euri gutxi egiten baitu Indus haranaren behe ibilguan. Ureztatzeko kanalak Indo haraneko lehen zibilizazioetako herriek eraiki zituzten, eta, geroago, Kushan Inperioko eta Mogol Inperioko ingeniariek. Ureztatze modernoa 1850ean sartu zuen Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak (ingelesez, British East India Company) kanal modernoen eraikuntzari ekin baitzion, kanal zaharren zaharberritzearekin batera. Britainiarrek munduko ureztatze sare konplexuenetako bat eraikiarazi zuten. Guddu presak 1.350 metroko luzera du, eta ura ematen die Sukkur, Jacobabad, Larkana eta Kalat hiriei. Sukkurreko presak 20.000 kilometro koadro (5.000.000 hektarea) eremu bat hornitzen du urez.

Pakistanen independentziaren ondoren, Indiak eta Pakistanek berak 1960an sinatutako uraren kontrolerako itun batek bermatu zuen Pakistanek ura jasoko zuela Indus ibaitik eta haren mendebaldeko bi ibaiadarretatik, Jhelum eta Chenab, Indiak ibaian gora egin zezakeen kontroletik at.[24] Indus arroari dagokionez, proiektua zen bi presa nagusi eraikitzea: Manglanokoa, Jhelum ibaian, eta Tarbela presa, Indus ibaian.[25] Pakistango Uraren eta Energiaren Garapenerako Agintaritzak lotura kanal bat eraiki zuen, Indus eta Jhelum ibaien urak lotzearren, ur hornidura hedatzeko Bahawalpur eta Multen eskualdeetara. Pakistanek Tarbela presa eraiki zuen Rawalpinditik gertu, 2.743 metro luze eta 143 metro garai, eta 80 kilometro luzeko gordailuaz. Hyderabadetik gertu, Kotri presak 915 metroko luzera du eta Karatxiri ur hornidura gehigarria eskaintzen dizkio. Taunsako presak, Dera Ghazi Khan inguruan, 100.000 kilowatt elektrizitate ekoizten ditu. Ibaiadarrek Indusekin duten lotura estuak aukera eman du Peshawar haraneko ur baliabideak hedatzeko Khyber Pakhtunkhwara. Ureztatze proiektuak eta presak dira Pakistanen eskala handiko ekoizpenerako oinarria, kotoia, azukre kanabera eta garia bezalako laboreetan. Presek industria astunerako eta hiriguneetarako elektrizitatea ere sortzen dute.

Indus ibai arroaren satelite bidezko irudia.

Indus ibaia igarotzen den eskualdeetako biztanleak jatorri etniko, erlijioso, nazional eta linguistiko askotarikoak dira. Jammu eta Kaxmir probintzian, ibaiaren iparraldeko ibilguan, Ladakheko budistak bizi dira, tibetar balioetan oinarritzen direnak, eta dardoak, budismoa eta islama praktikatzen dituztenak. Ibaiuan behera, Baltistanera jaitsita, Pakistango iparraldean, Balti hiri nagusia dago. Pakistanen zehar aurrera egin ahala, Indusek etnizitatearen eta kulturen muga bereizgarria eratzen du: mendebaldeko ertzean, paxtunak, balotxak eta beste irandar herri batzuk bizi dira neurri handi batean, Afganistan ekialdeko eta Irango zati batzuetako lotura kultural, ekonomiko eta etniko estuekin; ekialdeko ertzean, berriz, indoariar izaerako herriak bizi dira, punjabiarrak eta sindhiarrak; Punjab iparraldean eta Pakhtunkhwa Khyberren, paxtun etniako biztanleak bizi dira dardoen ondoan muinoetan (Khowar, Kalash, Shina...), buruxak (Hunzan), eta punjabiarrak Sindh probintzian, bertako populazioak osatzen dituzten sindhi hizkuntzaren herriak. Ibaitik mendebaldera, Balutxistaneko balutxx eta paxtun herriak bizi dira.

Indus ibaiaren ur emaria 34 urtez behatu da (1937tik 1970era, biak barne) Sukkur Pakistango ibai portuan, Sutlej azken ibaiadar garrantzitsuarekin bat egiten duen hego-mendebaldean (beherago), 200 kilometro eskasera. Sukkur eskualdean dago, eta ibaiaren emaria gehienekoa da gune horretan; izan ere, beherago, ureztatze lan ugarietarako ur kopuru handiak ateratzen dira ibaitik, eta, hala, emaria pixkanaka murriztu egiten da. Gainera, handik aurrera ez dauka beste ibaiadarrik, ez handi ez txiki.

Indus ibaiaren batez besteko ur emariak (m³/s) Sukkurreko estazio hidrologikoan
Datuen aldia:1937-1970

2010eko uholdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uholdeak eragindako eremuak, 2010eko abuztuaren 26an.

2010eko uztailean, ohi baino montzoi eurite handiagoak zirela-eta, Indus ibaia bere bidetik atera zen, eta ibai ertzen eremu asko urpean gelditu ziren. Hurrengo bi hilabeteetan, euriteek Pakistango eremu handiak suntsitu zituzten. Sindh probintzian, Indusek gainezka egin zuen Sukkur inguruan abuztuaren 8an, Kan Jatoi Mor herria guztiz urperatuz.[26] Abuztu hasieran, uholde larrienak hegoalderantz joan ziren, Indus ibaian zehar, iparraldeko eskualde larriki kaltetuetatik Punjaberantz —gutxienez 570.000 hektarea labore lur urpean gelditu ziren— eta hegoaldeko Sindh probintziara.[27] 2010eko irailean, bi mila pertsona inguru hil ziren uholdeen ondorioz,[28] eta milioi bat etxe inguru suntsitu ziren uholdea hasi zenetik.[29] NBEk inguru hartan esku hartu zuen uholdeen ondorio larriak arintzeko.[30]

Indus ibaiaren maskareta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indus ibaiak maskareta bat izan ohi du itsasadarrean, hau da, itsasoko mareak eragindako uhin bortitz bat ibaian goratzen dena, Alexandro Handiaren garaitik dokumentatua.[31][32][33]

« Hirugarren egunean, itsasoko ura ibaiarenarekin nahasten hasia zela ikusi zuten; eta, neke gehixeagorekin jaisten zirenez, marea gora zetorrelako, uraren erdian zegoen beste irla batera hurbildu ziren, eta lasterka joan ziren babestera, hiru orduren buruan gertatu behar zitzaienaz zalantzarik egin gabe: jarioa bere ohikora itzultzen zelarik, hasieran ibaiaren bidea geldiarazi besterik ez zuen egin; baina gero halako kemenaz bultzatu zuen, ezen ibaian gora joan baitzen uhar batean behera ura datorrena baino lasterrago. Soldaduek ez zekiten deus ozeanoaren itsasgoraz eta beheraz, baina ikusita bat-batean puztu eta lurrak urpean hartzen zituela, uste izan zuten jainkoen haserrearen zeinua zela, haien ausarkeria zigortu nahirik. »

Kinto Kurtzio Rufo Alexandro Handiaren historia[34]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. (Ingelesez) «Virtual Bera Paar - A Sindhi Culture Website» Jhulelal.com (web.archive.org) 2024-07-16 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  3. (Frantsesez) Jarrige, Jean-François. (1988). Les cités oubliées de l'Indus : archéologie du Pakistan. Paris: Association française d'action artistique OCLC .1450269388 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  4. (Italieraz) «Indie nell'Enciclopedia Treccani» Treccani (web.archive.org) 2024-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  5. Arrian; Rooke, John. (1814). Arrian's History of Alexander's expedition. London, Printed for R. Lea (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  6. (Ingelesez) Casson, Lionel. (2012). The Periplus Maris Erythraei: Text with Introduction, Translation, and Commentary. Princeton: Princeton University Press ISBN 978-1400843206. OCLC .1302490649 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  7. «Indus - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  8. (Ingelesez) «Indus Waters Treaty | History, Provisions, & Facts» Encyclopaedia Britannica (www.britannica.com) 2024-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  9. (Ingelesez) Government of India, Ministry of External Affairs. (1960-09-19). «Indus Waters Treaty» Bilateral/Multilateral Documents (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  10. (Ingelesez) Oberoi, Harjot. (1994). The Construction of religious boundaries: culture, identity, and diversity in the Sikh tradition. Chicago: University of Chicago Press ISBN 978-0226615929. OCLC .30157084.
  11. (Ingelesez) Jamali, Hameed; Jamali, Maryam; Hayat, Shakeel; Iqbal, Javed. (2023-12-01). «Indus River Delta: Contested Narratives in the Climate of Change» Asian Journal of Social Science 51 (4): 215–226.  doi:10.1016/j.ajss.2023.06.001. ISSN 1568-4849. (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  12. (Ingelesez) «Nitin Gadkari Says India Will Stop Its Share Of Water Flowing To Pakistan» NDTV (web.archive.org) 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  13. (Ingelesez) Braulik, Gill T.; Noureen, Uzma; Arshad, Masood; Reeves, Randall R.. (2015-12-01). «Review of status, threats, and conservation management options for the endangered Indus River blind dolphin» Biological Conservation 192: 30–41.  doi:10.1016/j.biocon.2015.09.008. ISSN 0006-3207. (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  14. (Ingelesez) King, John. (2004). Pakistan & the Karakoram Highway. Melbourne: Lonely Planet ISBN 978-0864427090. OCLC .56639519.
  15. (Ingelesez) Clift, Peter D.; Blusztajn, Jerzy. (2005-12). «Reorganization of the western Himalayan river system after five million years ago» Nature 438 (7070): 1001–1003.  doi:10.1038/nature04379. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  16. (Ingelesez) Clift, P.D.; Shimizu, N.; Layne, G.D.; Blusztajn, J.S.; Gaedicke, C.; Schlüter, H.-U.; Clark, M.K.; Amjad, S.. (2001-08). «Development of the Indus Fan and its significance for the erosional history of the Western Himalaya and Karakoram» Geological Society of America Bulletin 113 (8): 1039-1051. or.  doi:10.1130/0016-7606(2001)113<1039:DOTIFA>2.0.CO;2. ISSN 1943-2674. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  17. (Ingelesez) Zeitler, Peter K.; Koons, Peter O.; Bishop, Michael P.; Chamberlain, C. Page; Craw, David; Edwards, Michael A.; Hamidullah, Syed; Jan, M. Qasim et al.. (2001-10). «Crustal reworking at Nanga Parbat, Pakistan: Metamorphic consequences of thermal‐mechanical coupling facilitated by erosion» Tectonics 20 (5): 712-728. or.  doi:10.1029/2000TC001243. ISSN 0278-7407. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  18. (Ingelesez) Babur, Emperor of Hindustan; Beveridge, Annette Susannah. (1922). The Babur-nama in English (Memoirs of Babur). London: Luzac (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  19. (Ingelesez) Babur, Emperor of Hindustan; Beveridge, Annette Susannah. (1922). The Babur-nama in English (Memoirs of Babur). London: Luzac (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  20. (Ingelesez) Verma, Som Prakash. (2016-02-12). The Illustrated Baburnama. Routledge India  doi:10.4324/9781315660943. ISBN 978-1317338635. OCLC .1000437973 (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  21. (Ingelesez) Klinowska, M.. (1991). Dolphins, Porpoises and Whales of the World: The IUCN Red Data Book. Cambridge: International Union for Conservation of Nature and Natural Resources, 35. or. ISBN 978-2880329365. OCLC .24110680 (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  22. (Ingelesez) Bhaumik, Utpal. (2016-06-10). «Stock Profile of Hilsa Shad Population in Bay of Bengal Region- A Review» International Journal of Current Research and Academic Review 4 (6): 22-38. or.  doi:10.20546/ijcrar.2016.406.004. ISSN 2347-3215. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  23. (Ingelesez) Hornell, James. (2014). Fishing in many waters. Cambridge: Cambridge University Press, 108. or. ISBN 978-1107475434. OCLC .1226336524.
  24. (Ingelesez) «Tarbela Dam (1977)» Structurae - International Database and gallery of Structures (web.archive.org) 2011-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  25. (Ingelesez) «West Pakistan - Indus Basin Project» World Bank (web.archive.org).
  26. (Ingelesez) «Asia Flooding Plunges Millions into Misery» CBS News (web.archive.org) 2010-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  27. (Ingelesez) «Pakistan issues flooding 'red alert' for Sindh province» BBC News (web.archive.org) 2010-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  28. (Ingelesez) «Pakistan floods: World Bank to lend $900m for recovery» BBC News (web.archive.org) 2010-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  29. (Ingelesez) «Millions of Pakistan children at risk of flood diseases» BBC News (web.archive.org) 2010-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  30. (Katalanez) «Ban Ki-moon implora més rapidesa en favor de les víctimes del Pakistan» El Periódico (web.archive.org).
  31. (Ingelesez) Chanson, Hubert. (2012). Tidal bores, aegir, eagre, mascaret, pororoca : theory and observations. Singapore: World Scientific, 37. or. ISBN 978-9814335423. OCLC .777560880.
  32. (Ingelesez) Chanson, Hubert. (2009). Applied Hydrodynamics. Florida: CRC Press, 252. or.  doi:10.1201/b11464. ISBN 978-0203876268. OCLC .763154871 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  33. (Ingelesez) Burnes, Sir Alexander. (1834). Travels Into Bokhara: Narrative of a voyage by the river Indus. Memoir of the Indus and its tributary rivers in the Punjab. J. Murray, 13. or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  34. (Ingelesez) Quintus Curtius Rufus. The Complete Works of Quintus Curtius Rufus (fl. 1st century AD). Delphi Classics, 947. or. ISBN 978-1786563828. OCLC .1193067012.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]