Edukira joan

Pello Uralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Uralde 1981an.

Pello Uralde edo Pedro Uralde Hernáez (Gasteiz, Araba, 1958ko martxoaren 2a - ) euskal futbolari ohia da.

Aurrelari moduan ibili zen, 339 partida jokatu Lehen Mailan eta bertan 112 gola sartuz. Real Sociedaden eduki zuen futbol ibilbiderik distiratsuena, bertan 7 urtez ibiliz eta lorpenik handienak eskuratuz. Espainiako selekzioarekin 3 aldiz jokatu zuen, golik ez lortuz. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan talde horrekin parte hartu zuen.

Bere ibilbidea Gasteizko Aurrera eta Arizmendi futbol taldeetan hasi zuen. Aurrera Vitoria taldean zegoela Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, futboleko lehen mailako bere lehen partidua 1980ko otsailaren 3an jolastu zuen Bilboko Athletic Klubaren aurka. Lehen denboraldian hiru partidu baino ez zituen jolastu. Dena den, 1981-1982 denboraldian, 29 partidu jolastu eta 7 gol sartu zituen. Horrez gain, Real Sociedad taldearekin Espainiako Futbol Liga Txapelketako txapeldun izan zen.

1986an Real Sociedad taldea utzi eta Atletico de Madrid taldeagatik fitxatu zuen. Dena den, Uralde denbora laburrez egon zen talde hartan, eta ez zuen arrakasta handirik izan. Taldean egondako denboraldi bakarrean zortzi gol baino ez zituen sartu. 1987an Bilboko Athletic Klubak fitxatu zuen, eta bertan Uraldek Errealean egon zeneko jokua berreskuratu zuen.

1987-1988 denboraldian hamabost gol sartu zituen eta taldeak UEFA txapelketa jokatu zuen. Hurrengo denboraldian hamahiru gol sartu zituen. 1989-1990 denboraldian, taldean gutxiago jolasten zuela eta, Deportivo de La Coruña taldera joan zen, bertan bi denboraldiz egon zelarik. 34 urte zituela futbolean jolasteari utzi zion.

Kirol ibilbidea

Palmaresa

Ikus, gainera