1988
Itxura
1988. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1988 MCMLXXXVIII |
Ab urbe condita | 2741 |
Armeniar egutegia | 1437 ԹՎ ՌՆԼԷ |
Bahá'í egutegia | 144 – 145 |
Bengaliar egutegia | 1395 |
Berber egutegia | 2938 |
Egutegi budista | 2532 |
Myanmarko egutegia | 1350 |
Bizantziar egutegia | 7496 – 7497 |
Koptoen egutegia | 1704 – 1705 |
Etiopiar egutegia | 1980 – 1981 |
Hebrear egutegia | 5748 – 5749 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2044 – 2045 |
Shaka Samvat | 1910 – 1911 |
Kali Yuga | 5089 – 5090 |
Iraniar egutegia | 1366 – 1367 |
Islamiar egutegia | 1408 – 1409 |
Japoniar egutegia | Shōwa 63 (昭和63年) |
Korear egutegia | 4321 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2531 |
Unix denbora | 567993600 – 599615999 |
Holozeniar egutegia | 11988 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 12a – Ajuriaeneko mahaia osatu zuten.
- Urtarrilaren 21a – Bilbao eta Vizcaya banketxeak batu ziren, BBV sortuz.
- Otsailaren 20a – Iparretarrak erakundeko bost kide atxilotu zituzten Bokaleko erorketan, goizaldean. Villa Hélène izeneko etxean bilduta zeuden Filipe Bidart, Ttotte Etxebeste, Filipe Lascaray, Jean-Paul Hiribarren eta Peio Agerre.
- Otsailaren 24a – ETAk Emiliano Revilla enpresaburua bahitu zuen Madrilen.
- Ekainaren 2a – Oreretako Matxarda talde feministak eraikin bat okupatu zuen.
- Uztailaren 19a – 1988ko Gipuzkoako uholdeak: Euriteek hamalau hildako eragin zituzten Gipuzkoa hego-mendebaldean.
- Irailaren 22a – "Astilleros del Nervion" ontziolaren lehen harria jarri zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 16-19a – Halabjako eraso kimikoa gertatu zen, gutxienez 5.000 hildako inguru eragin zituena.
- Uztailaren 3a – Mekara zihoan Iran Air hegazkina misilez jo eta eraitsi zuten AEBek, 290 bidaiari hilez.
- Abuztuaren 21a – India eta Nepalen arteko mugan lurrikara batek 750 hildakotik gora eragin zituen.
- Irailaren 9a – Bangladeshen, Brahmaputra ibaiak gainezka egin zuen. 800 hildako izan ziren eta 25 milioi etxerik gabe geratu ziren.
- Urriaren 1a – Mikhail Gorbatxov SESBeko presidente izendatu zuten.
- Urriaren 18a – GALeko kideak prozesatu zituzten.
- Azaroaren 8a – George Bush AEBetako presidente aukeratu zuten.
- Azaroaren 15a – Palestinako Aginte Nazionalak Palestinako Estatu independentea aldarrikatu zuen.
- Abenduaren 7a -
- Jassir Arafatek Israelek existitzeko eskubidea duela onartu zuen.
- Iparraldeko Armenian (garai hartan Sobietar Batasuna) 6,8 graduko lurrikara izan zen. 30.000 pertsona hil, hamar milaka zauritu eta 500.000 etxerik gabe gelditu ziren. Giumri, Armeniako bigarren hiririk handienaren %60 suntsitu zen
- Abenduaren 13a – Namibia Hego Afrikatik independizatu zen.
- Abenduaren 14a – Greba orokorra Espainian Felipe González presidentearen agintaldian egindako lan-merkatuaren erreformaren aurka.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 20a – 1988ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mixel Aire Xalbador IIak bere hirugarren txapela jantzi zuen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bostongo Whitehead Institutuko zientzialariek, gizakiaren sexua erabakitzen duen genea (TDF) bakartzea lortu zuten, Y kromosoman dagoena eta gizonezkoetan bakarrik dagoena.
- Japonian munduko urpeko tunelik luzeena ireki zuten, Hondoko eta Hokkaidoko uharteen artekoa.
- Kablezko transmisio-sistemarik modernoena inauguratu zen, zuntz optikozkoa, alegia.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko Neguko Olinpiar Jokoak (Calgary, Kanada; otsailaren 13a – otsailaren 28a).
- Joko hauek historiako onenetakotzat hartzen dira.
- Euskal herritar batek hartu zuten parte, Espainiako selekzioarekin.
- Martxoaren 30a – Real Sociedadek bere historian azken Errege Koparen finala jokatu zuen, FC Barcelonaren aurka 1-0 galduz Madrilen.
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul, Hego Korea; irailaren 17a – urriaren 2a).
- 24 Euskal herritarrek hartu zuten parte 10 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Alemaniako Errepublika Federalean futbol Eurokopa: Herbehereak nagusi finalean Sobietar Batasuna 2-0 garaituz. Marco Van Basten izan zen goleatzaile onena 5 golekin.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Imanol Plaza, donostiar futbolaria.
- Urtarrilaren 1a – Romain Sicard, lapurtar txirrindularia.
- Urtarrilaren 2a – Jon Pardo, nafar txirrindularia.
- Urtarrilaren 3a – Jun Aoyama, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Ion Etxaide, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Mandip Gill, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Haley Bennett, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 7a - Isabella Mamani, Txileko Aimara etniako abokatua eta politikaria.
- Urtarrilaren 11 – Manuel Onwu, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 12a – Urtzi Iturriotz, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a – Karmele Mitxelena, gipuzkoar irakaslea eta idazlea.
- Urtarrilaren 14a – Esther Borao, espainiar ingeniari industriala, automatizazioan eta robotikan espezializatua.
- Urtarrilaren 15a – Bakarne Altonaga, bizkaitar historialaria, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Urtarrilaren 16a – Iñaki Gómez Goroztieta, mexikar-kanadar atleta, ibilketan aditua.
- Urtarrilaren 16a – Lander Lasa, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 17a – Héctor Moreno, mexikar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a – Angelique Kerber, alemaniar tenislaria.
- Urtarrilaren 18a – Iñigo Pérez, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 21a – Ashton Eaton, estatubatuar atleta ohia, dekatloi eta heptatloian aditua.
- Urtarrilaren 23a - Semiramis Gonzalez, arte garaikideko kudeatzaile, historialari, irakasle eta komisario asturiarra.
- Urtarrilaren 25a – Yerai Diaz Ikaran, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 25a – Iago Herrerín, Athleticeko futbolaria.
- Urtarrilaren 28a – Quentin Oliver Lee, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 2022).
- Urtarrilaren 28a - Camille Lepage, frantziar gerra-argazkilari eta kazetaria (h. 2014).
- Urtarrilaren 29a – Joan Crespo, gipuzkoar kirolaria, ur bizietako K1 modalitatean aritzen dena.
- Urtarrilaren 29a – Stephanie Gilmore, australiar surflaria, zazpi aldiz ASPko Munduko Surf Txapelketaren irabazle.
- Urtarrilaren 29a – Jessica Iskandar, indonesiar aktorea eta modeloa.
- Urtarrilaren 31 – Ray Styles, ghanatar artista (h. 2020).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 12a – Nicolás Otamendi, argentinar futbolaria.
- Otsailaren 13a – Irene Montero, espainiar politikari eta psikologoa.
- Otsailaren 14a – Ángel Di María, argentinar futbolaria.
- Otsailaren 16a – Patxi Iriart, lapurtar bertsolaria.
- Otsailaren 18a – Josetxo Lapoujade, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Rihanna, barbadostar abeslaria.
- Otsailaren 22a – Ximena Navarrete, mexikar modeloa eta aktorea.
- Otsailaren 24a – Eneritz Borinaga, bizkaitar boxeolaria.
- Otsailaren 25a – Viktoria Modesta, letoniar-britainiar abeslaria.
- Otsailaren 26a – Ricardo García Ambroa, arabar txirrindularia.
- Otsailaren 29a – Mikel Balenziaga, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 29a – Benedikt Höwedes, alemaniar futbolari ohia.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 3a – Valeri Txybinieiev, sobietar-ukrainar frankotiratzailea (h. 2022).
- Martxoaren 4a – Susana Rodríguez Gacio, galiziar mediku eta kirolaria, egokitutako triatloian txapeldun paralinpikoa.
- Martxoaren 5a – Liassine Cadamuro, frantziar futbolaria.
- Martxoaren 6a – Borja Ekiza, nafar futbolaria.
- Martxoaren 6a – Pedro Orfila, asturiar futbolaria.
- Martxoaren 7a – Fariba Sheikhan, bizkaitar aktorea.
- Martxoaren 7a – Valentina Shevchenko, perutar-kirgizistandar arte martzial mistoetako borrokalaria .
- Martxoaren 9a – Elena Furiase, espainiar aktorea.
- Martxoaren 9a – Lander Torrealdai, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a – Gorka Otaegi, gipuzkoar irrati esataria.
- Martxoaren 10a – Ivan Rakitić, suitzar-kroaziar futbolaria.
- Martxoaren 11 – Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (h. 2015).
- Martxoaren 13a – Raúl Fernández-Cavada, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 14a – Stephen Curry, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 14a – Sasha Grey, estatubatuar aktore pornografiko ohia, aktorea, modeloa eta musikaria.
- Martxoaren 17a – Sandra Sánchez, galiziar arraunlaria.
- Martxoaren 23a – Tomoya Ugajin, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 25a – Guillermo Olaso, bizkaitar tenislaria.
- Martxoaren 27a – Jessie J, ingeles abeslaria.
- Martxoaren 27a – Brenda Song, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- Martxoaren 27a – Atsuto Uchida, japoniar futbolaria.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Abel Azcona, Madrilen jaiotako iruindar artista eta argazkilaria.
- Apirilaren 1a – Lucía Baskaran, gipuzkoar kazetaria eta gaztelerazko idazlea.
- Apirilaren 1a – Jesús Lalaguna, nafar futbolaria.
- Apirilaren 1a – Alessandra Perilli, sanmarinar plater-tiratzailea, San Marinoko historiako lehen dominadun olinpikoa.
- Apirilaren 2a – Nikolas Blain, lapurtar politikaria.
- Apirilaren 2a – Kimber James, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohi eta modelo transexuala.
- Apirilaren 5a – Quade Cooper, zeelandaberritar errugbilaria.
- Apirilaren 10a – Haley Joel Osment, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 12a – Jon Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- Apirilaren 13a – Mikel Iribas, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 13a – Rita Maestre, espainiar politikaria eta ekintzailea, Más País alderdi politikoko bozeramailea.
- Apirilaren 16a – Julen Colinas, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 18a – Vanessa Kirby, ingeles aktorea.
- Apirilaren 20a – Asier Zengotitabengoa, arabar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 22a – Aintzane Encinas, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 22a – Azu Muguruza, donostiar saskibaloi entrenatzailea, emakumeen saskibaloi ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat.
- Apirilaren 23a – Alistair Brownlee, britainiar triatleta.
- Apirilaren 23a – Steph Houghton, ingeles futbolaria.
- Apirilaren 23a – David Pocock, australiar errugbi jokalaria.
- Apirilaren 23a – Asuna Tanaka, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 24a – Oleksandra Xevtxenko, Femen protesta taldeko ukrainar ekintzaile feminista.
- Apirilaren 26a – Macarena García, espainiar aktorea.
- Apirilaren 27a – Lizzo, estatubatuar abeslari eta rapera.
- Apirilaren 28a – Juan Mata, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 28a – Jiyai Shin, hegokorear golflaria.
- Apirilaren 30a – Ana de Armas, kubatar aktorea.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 4a – Xavier Bertoni, frantziar akrobaziazko eskiatzailea.
- Maiatzaren 5a – Adele, ingeles abeslari eta konposatzailea.
- Maiatzaren 5a – Brooke Hogan, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- Maiatzaren 6a – Ivette Nadal, kataluniar egile abeslaria eta poeta.
- Maiatzaren 7a – Nathan Burns, australiar futbolaria.
- Maiatzaren 7a – Takayuki Morimoto, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 7a – Iñaki Ugarte, nafar eskubaloi jokalaria.
- Maiatzaren 8a – Carola Rackete, alemaniar itsas-kapitaina, Mediterraneo itsasoan migratzaile naufragoak erreskatatzen ibilitakoa.
- Maiatzaren 9a – Nemanja Bjelica, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 11 – Marcel Kittel, alemaniar txirrindularia.
- Maiatzaren 11 – Raúl Rodríguez Navas, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 14a – Nadine Sierra, estatubatuar sopranoa.
- Maiatzaren 15a – Elsa Oliarj-Inès, zuberoar zinemagilea.
- Maiatzaren 16a – Atusa Purkaxijan, irandar xakelaria.
- Maiatzaren 17a – Adrian Crowley, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Maiatzaren 17a – Adrián Legasa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 17a – Mónica Ojeda, ekuadortar idazlea.
- Maiatzaren 17a – Nikki Reed, estatubatuar aktore, gidoigile, abeslari eta modeloa.
- Maiatzaren 17a – Koki Yonekura, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 19a – Antonija Sandrić, kroaziar saskibaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 23a – Xabier Benito, bizkaitar aktibista eta politikaria.
- Maiatzaren 23a – Ioar Oteiza, nafar dibulgatzailea, Durangoko Azokako komunikazio arduraduna.
- Maiatzaren 24a – Tony Gallopin, frantziar txirrindularia.
- Maiatzaren 29a – Carmen Martín, espainiar eskubaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 30a - Rosalia Fernández Rial, galiziar idazlea, irakaslea eta abeslaria.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Patxi Peula, arabar patinatzilea.
- Ekainaren 2a – Kun Agüero, argentinar futbolaria.
- Ekainaren 2a – Awkwafina, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- Ekainaren 2a – Taïna Barioz, frantziar alpetar eskiatzailea.
- Ekainaren 2a – Takashi Inui, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 4a – Ryota Nagaki, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 5a – Igor Genua, gipuzkoar errugbilaria.
- Ekainaren 5a – Osmar Ibáñez, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 6a – Teerasil Dangda, thailandiar futbolaria.
- Ekainaren 6a – Jon Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 7a – Margaret Roundtree, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 10a – Iván Fernández Anaya, arabar atleta, mendi-krosean aditua.
- Ekainaren 10a - Rocío Muñoz Morales, espainiar-italiar aktorea, aurkezlea eta modeloa.
- Ekainaren 11 – Claire Holt, australiar aktorea.
- Ekainaren 11 – Weyes Blood, estatubatuar abeslari eta konpositorea.
- Ekainaren 13a – Mikel Sagarzazu, gipuzkoar aktore, bikoiztaile eta itzultzailea.
- Ekainaren 15a – Jokin Esparza, nafar futbolaria.
- Ekainaren 15a – Ezgi Eyüboğlu, turkiar aktorea.
- Ekainaren 23a – Simão Mate Junior, mozambiketar futbolaria.
- Ekainaren 24a – Micheal Eric, nigeriar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 25a – Eliana Rubashkyn, kimikari farmazeutiko aberrigabea, nazioartean genero nortasuna aitortu zitzaion lehenengo pertsona transgeneroa.
- Ekainaren 27a – Matthew Spiranovic, australiar futbolaria.
- Ekainaren 30a – Zuriñe Rodríguez Lara, arabar kazetaria eta ikerlari feminista.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Kendra Cocksedge, zeelandaberritar cricket eta errugbi jokalaria.
- Uztailaren 3a – Jon Urbieta, gipuzkoar abeslari, aktore eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 4a – Marta Untzue, nafar futbolaria.
- Uztailaren 5a – Xabier Garalde, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 9a – Shanti Zurutuza, gipuzkoar kirol antolatzaile eta masaje emailea (j. 1910).
- Uztailaren 12a – Saori Arimachi, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 12a – Aaron Carretero, arabar izotz hockey jokalaria.
- Uztailaren 12a – Igor Salutregi, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 13a – Colton Haynes, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 14a – Conor McGregor, arte martzial anitzetako (Mixed Martial Arts) borrokalaria.
- Uztailaren 16a – Sergio Busquets, kataluniar futbolaria.
- Uztailaren 17a – Aitzol Atutxa, bizkaitar aizkolaria.
- Uztailaren 18a – Tomáš Hampl, txekiar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 19a – Niko Mindegia, nafar eskubaloi jokalaria.
- Uztailaren 19a – Jaiyah Saelua, samoar futbolaria, gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen-fase batean jokatu duen lehen pertsona transgeneroa.
- Uztailaren 20a – Julianne Hough, estatubatuar dantzari, koreografoa, aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 21a – Sadaf Taherian, irandar aktore ohia eta modeloa.
- Uztailaren 25a – Unai Iparragirre, gipuzkoar txirrindularia.
- Uztailaren 25a – Salima Mukansanga, ruandar futbol arbitroa.
- Uztailaren 29a – Haben Girma, estatubatuar abokatua eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Ana Girardot, frantziar aktorea.
- Abuztuaren 2a – Gorka Álvarez, bizkaitar politikari jeltzale eta politologoa.
- Abuztuaren 3a – Jeffrey Sarpong, herbeheretar futbolaria.
- Abuztuaren 3a – Jenni Sidey-Gibbons, kanadar astronauta, ingeniaria eta akademikoa.
- Abuztuaren 5a – Iraitz Arrospide, gipuzkoar atleta, distantzia luzetan aditua.
- Abuztuaren 7a – Adrien Moerman, frantziar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 8a – Oier Barrado, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 9a – Pablo Hasél, kataluniar rap kantaria, abestien letretan terrorismoa goraipatzeagatik espetxera zigortua.
- Abuztuaren 10a – Gotzon Mantuliz, bizkaitar modelo eta abenturazalea.
- Abuztuaren 10a – Kateryna Pavlenko, ukrainar abeslari, konpositore eta folklorista.
- Abuztuaren 11 – Irfan Bachdim, indonesiar futbolaria.
- Abuztuaren 12a – Amaia Castorene, baxenabartar sukaldaritza-blogaria, telebistako kolaboratzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea.
- Abuztuaren 13a – Guillaume Rouet, lapurtar errugbilaria.
- Abuztuaren 13a – MØ, danimarkar abeslari eta musikagilea.
- Abuztuaren 14a – Joana Arranz, arabar futbolaria.
- Abuztuaren 14a – Loreto Mauleon, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 16a – Rumer Willis, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 17a – Isabel Villanueva, nafar biola jotzailea.
- Abuztuaren 18a – Natsumi Hara, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 21a – Robert Lewandowski, poloniar futbolaria.
- Abuztuaren 21a – Maialen Zelaia, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 22a – Mitchell Langerak, australiar futbolaria.
- Abuztuaren 23a – Maddi Barber, nafar zinemagilea.
- Abuztuaren 23a – Mitxel Elortza Exea, haur literaturako idazle eta euskaltzale arabarra.
- Abuztuaren 24a – Martin Buesa, arabar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 24a – Rupert Grint, ingeles aktorea.
- Abuztuaren 24a – Maya Yoshida, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 25a – Adrien Goñi, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 28a – Yoel Rodríguez, galiziar futbolaria.
- Abuztuaren 30a – Miguel Mínguez, bizkaitar txirrindularia.
- Abuztuaren 30a – Diego Simón, bizkaitar futbolaria.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Chanel West Coast, estatubatuar rapeatzailea, modeloa eta aktorea.
- Irailaren 2a – Javi Martinez, nafar futbolaria.
- Irailaren 3a – Carla Suárez Navarro, espainiar tenislari ohia.
- Irailaren 7a – Odei Barroso, lapurtar bertsolaria eta raperoa.
- Irailaren 9a – Arantxa Ramos, bizkaitar igerilaria, libre estiloan aditua.
- Irailaren 10a – Lucía López Marco, aragoiar albaitaria eta landa-inguruneari buruzko dibulgatzailea.
- Irailaren 10a – Lucas Pérez, galiziar futbolaria.
- Irailaren 10a – Betzaida Urtaza, gipuzkoar idazlea, itzultzailea eta ipuin-kontalaria.
- Irailaren 11 – Juanfran, espainiar futbolaria.
- Irailaren 12a – Diego Arana, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Irailaren 13a – Laura Campos, espainiar gimnasta ohia.
- Irailaren 15a – Chelsea Kane, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 15a – Diego Pérez, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- Irailaren 15a – John Bradley West, ingeles aktorea.
- Irailaren 16a – Glamour Garcia, brasildar aktorea.
- Irailaren 17a – Michael Fitzgerald, zeelandaberritar futbolaria.
- Irailaren 17a – Vicky Gómez, espainiar dantzaria, koreografoa eta irakaslea.
- Irailaren 20a – Khabib Nurmagomedov, Avar herriko errusiar borroka-arte mistoko kirolaria.
- Irailaren 21a – Patricia Karrikaburu, zuberoar errugbilaria.
- Irailaren 23a – Juan Martín del Potro, Delpo, argentinar tenislaria.
- Irailaren 24a – Birgit Õigemeel, estoniar abeslaria, musikaria eta aktorea.
- Irailaren 27a – Ibon Enziondo, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 27a – Mathias Flückiger, suitzar mendiko-txirrindularia.
- Irailaren 27a – Vilma Kesänen, finlandiar saskibaloi-jokalaria.
- Irailaren 29a – Kevin Durant, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalaria.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 2a – Mikel Abaroa, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 3a – Alicia Vikander, suediar aktore eta dantzaria.
- Urriaren 4a – Melissa Benoist, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 4a – Katia-Sofia Hakim, franko-libanoar poeta, itzultzaile eta musikologoa.
- Urriaren 4a – Derrick Rose, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 7a – Diego Costa, brasildar-espainiar futbolaria.
- Urriaren 8a – Sarina Valentina, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko eta glamour modelo transgeneroa.
- Urriaren 9a – Kattalin Miner, gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista.
- Urriaren 13a – Beñat Iguaran, gipuzkoar bertsolaria.
- Urriaren 13a – Chanel Mokango, kongoar saskibaloi-jokalaria.
- Urriaren 14a - Mounia Youssef, libanoar-togoar artista bisuala, argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.
- Urriaren 15a – Jenna Talackova, kanadar modelo eta telebistako pertsonaia.
- Urriaren 17a – Marina Salas, kataluniar aktorea.
- Urriaren 19a – Irene Escolar, espainiar aktorea.
- Urriaren 21a – Hope Hicks, estatubatuar modelo ohia eta aholkulari politikoa.
- Urriaren 21a – Blanca Suárez, espainiar aktorea.
- Urriaren 21a – Natalie Wynn, ContraPoints, estatubatuar youtuberra.
- Urriaren 22a – Ma Long, txinatar mahai-tenis jokalaria, historiako tenis-jokalaririk onena bezala hartua.
- Urriaren 24a – Mikel Arrizabalaga, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 26a – Nicolás Sánchez, argentinar errugbilaria, Argentinako talde nazionalean partida gehien jokatu eta puntu gehien lortu dituena.
- Urriaren 28a – Libe Mimenza, bizkaitar kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emailea.
- Urriaren 29a – Kayne Vincent, zeelandaberritar futbolaria.
- Urriaren 30a – Janel Parrish, estatubatuar aktore, abeslari, Broadway antzokiko antzezle, musikagile eta piano-jolea.
- Urriaren 30a – Cristina Pedroche, espainiar berriemaile, telebista aurkezle eta modeloa.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Borja Abasolo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 1a – Quino Colom, andorratar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 3a – Aritz Etxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- Azaroaren 5a – AuronPlay, gaztelaniazko youtuberra.
- Azaroaren 5a – Bailey Jay, estatubatuar aktore pornografikoa, helduentzako modeloa eta podcasterra den emakume transexuala.
- Azaroaren 5a – John Sehil, lapurtar aktorea.
- Azaroaren 6a – Alexandra Elbakian, Zientzietako Pirata Erregina, kazakhstandar programatzaile informatikoa, Sci-Hub gunearen sortzailea.
- Azaroaren 6a – Emma Stone, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 6a – Conchita Wurst, austriar abeslari eta drag queena.
- Azaroaren 7a – Elsa Hosk, suediar modeloa.
- Azaroaren 7a – Yuki Muto, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 12a – Russel Westbrook, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Azaroaren 14a – Ainhoa Bastarrika Iriarte, gipuzkoar telekomunikazio-ingeniaria eta Hizkuntzalaritzan nazioarteko cum laude doktorea.
- Azaroaren 16a - Samantha Bailly, frantziar idazle, gidoilari eta bideogilea.
- Azaroaren 19a - Gemma Humet, kataluniar abeslaria eta piano-jotzailea.
- Azaroaren 19a – Itxaso Paia, bizkaitar bertsolari, bertso-irakasle, gidoilari eta aktorea.
- Azaroaren 20a – Jia Tolentino, kanadar-estatubatuar idazlea.
- Azaroaren 21a – Valeria Xkirando, errusiar aktorea.
- Azaroaren 22a – Jessica Vall, kataluniar biologo eta igerilaria.
- Azaroaren 25a – Nodar Kumaritashvili, georgiar luge kirolaria (h. 2010).
- Azaroaren 26a – Shu Kurata, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 28a – Paul de la Cuesta, euskal eskiatzailea.
- Azaroaren 28a – Hiroki Fujiharu, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 28a – Adrián Rodríguez, kataluniar abeslari eta aktorea.
- Azaroaren 30a – Julie Zangenberg, daniar aktore eta modeloa.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Alberto Agirrezabalaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Abenduaren 1a – Zoë Kravitz, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- Abenduaren 3a – Melissa Aldana, txiletar saxofoi-jotzailea.
- Abenduaren 5a – Tsukasa Shiotani, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 5a – Rumi Utsugi, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 6a – Hikari Nakade, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 6a – Sandra Nurmsalu, estoniar abeslaria eta biolin-jotzailea, Urban Symphony taldeko abeslari nagusia.
- Abenduaren 6a – Sabrina Ouazani, frantziar aktorea.
- Abenduaren 12a – Lucía Pascual Palomo, espainiar xake jokalaria eta xake eskolako monitorea.
- Abenduaren 14a – Aauri Bokesa, espainiar atleta, saskibaloi jokalaria eta gizarte langilea.
- Abenduaren 14a – Eneko Bóveda, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 14a – Vanessa Hudgens, estatubatuar abeslari, konpositore, modelo, aktore eta diseinatzailea.
- Abenduaren 16a – Mats Hummels, alemaniar futbolaria.
- Abenduaren 16a – Hodei Mazkiaran, nafar txirrindularia, pistan aritzen dena.
- Abenduaren 17a – Kana Kitahara, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 17a – David Rudisha, kenyar atleta, 800 metroko lasterketan espezializatua.
- Abenduaren 19a – Mari Kawamura, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 25a – Marco Mengoni, italiar egile abeslaria.
- Abenduaren 26a – Iñaki Larrinaga, bizkaitar pilotaria.
- Abenduaren 26a – Shiho Ogawa, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 26a – Kayo Satoh, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia.
- Abenduaren 27a – Hera Hilmarsdóttir, islandiar aktorea.
- Abenduaren 27a – David Valero, espainiar mendiko-txirrindularia.
- Abenduaren 27a – Hayley Williams, Paramore poprock taldeko abeslari eta konposatzailea.
- Abenduaren 27a – Hiroki Yamada, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 28a – Elfyn Evans, galestar rally pilotua.
- Abenduaren 30a – Juan José Lobato, espainiar txirrindularia.
- Abenduaren 30a - Clara Roquet, kataluniar gidoilaria eta zinema-zuzendaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adriana Bilbao Zarraonandia, bizkaitar flamenko-dantzaria.
- Aimar Karrika, nafar bertsolaria eta euskara nahiz bertsolaritza irakaslea.
- Aintzane Usandizaga, gipuzkoar idazlea.
- Aixa de la Cruz, bizkaitar idazlea.
- Alazne Belar, bizkaitar erizaina eta zainketa aringarrietan ikertzailea.
- Alba García Martín, bizkaitar psikologo, ekintzaile eta politikaria.
- Amaia Elizalde, gipuzkoar irakasle eta literatura kritikaria.
- Amalur Alvarez, zientzia juridiko eta politikoen arloko gipuzkoar ikerlaria, Gure Esku Dagoko bozeramailea.
- Ania Sáenz de Buruaga, arabar diseinatzaile eta ilustratzaile feminista.
- Erika Elizari, gipuzkoar idazlea.
- Garazi Ugalde, gipuzkoar itzultzaile eta idazlea.
- Gorka Etxebarria Dueñas, arabar historialaria.
- Idoia Hernández, HATXE, gipuzkoar piano-jotzailea eta musikagilea.
- Iñaki Palacios, arabar musikaria.
- Irati Gorostidi Agirretxe, nafar artista eta zinemagilea.
- Itsaso Gangoitia, bizkaitar futbolaria, korrikalaria, zutabegilea eta euskara teknikaria.
- Itxaso Araque, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- Jorge Moneo, arabar zinemagile.
- Julen Ardanza, bizkaitar sokatiralaria.
- Leire Ferro, gipuzkoar telebista aurkezlea.
- Leire Malkorra, gipuzkoar arkitektoa eta arkeologoa, Irulegiko eskua aurkitu zuena.
- Leire Merino, nafar dantzari eta abeslaria.
- Lur Olaizola, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Maialen Diaz, nafar antzerkigilea.
- Maider Fernandez, gipuzkoar hezitzailea eta zinemagilea.
- Marta Ugarte, bizkaitar bertso gai-jartzailea.
- Maryse Urruty, baxenafar aktorea.
- Miren Asiain, nafar ilustratzailea.
- Miren Urkiola, bizkaitar harri-jasotzailea.
- Nerea Arriola, gipuzkoar aktorea eta irrati-esataria.
- Oier Aranzabal, bizkaitar musikari, kazetari eta kultur eragilea.
- Oihan Larrañaga, gipuzkoar kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea.
- Paxkal Irigoien, baxenafar abeslaria.
- Txomin Catalogne, baxenafar musikaria.
- Unai Gaztelumendi, gipuzkoar bertsolaria.
- Yanire Granero, bizkaitar diseinatzailea eta enpresaburua (h. 2023)
- Aloma Romero, kataluniar aktorea.
- Dalila Argueta, hondurastar nekazaria, ingurumen defendatzailea eta ekintzailea.
- Gwenvred Latimier-Kervella, bretainiar idazlea.
- Jess Wade, britainiar fisikaria eta fisikaren sustatzailea emakumeen artean.
- Marina Kapoor, perutar zirujaua, abeslaria, aktorea eta pertsona transen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Olivier Peter, suitzar abokatua, nazioarteko zuzenbide penalean eta giza eskubideetan aditua.
- Saga Becker, suediar aktorea.
- Shamsia Hassani, afganistandar grafitaria da eta Kabulgo Unibertsitateko eskultura-irakaslea.
- Viktoria Marinova, bulgariar ikerketa kazetaria (h. 2018).
- Xu Zaozao, txinatar ekintzailea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Alberto Duñabeitia, bizkaitar futbolaria (j. 1900).
- Urtarrilaren 1a – Hiroaki Sato, japoniar futbolaria (j. 1932).
- Urtarrilaren 3a – John Dopyera, dobroaren asmatzailea (j. 1893).
- Urtarrilaren 3a – Gaston Eyskens, Belgikako lehen ministroa (j. 1905).
- Urtarrilaren 3a – Nando González, bizkaitar futbolaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 4a – Lily Laskine, frantziar harpa-jotzailea (j. 1893).
- Urtarrilaren 7a – Trevor Howard, antzerki, telebista eta zinemako ingeles aktorea (j. 1913).
- Urtarrilaren 11 – Marino Aierra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua (j. 1903).
- Urtarrilaren 11 – Isidor Isaac Rabi, estatubatuar fisikaria, 1944ko Fisikako Nobel saria (j. 1898).
- Urtarrilaren 12a – Piarres Lartzabal, lapurtar antzerkigilea eta euskal idazlea (j. 1915).
- Urtarrilaren 13a – Chiang Ching-kuo, Taiwango presidentea (j. 1910).
- Urtarrilaren 13a – José María Peña, euskal herritar futbolari eta atleta (j. 1895).
- Urtarrilaren 14a – Georgi Malenkov, sobietar politikaria (j. 1902).
- Urtarrilaren 15a – Seán MacBride, irlandar politikaria, Amnesty Internationaleko lehendakaria eta 1974ko Bakearen Nobel Saria (j. 1904).
- Urtarrilaren 16a – Tomás Garicano, nafar militar eta politikaria (j. 1910).
- Urtarrilaren 18a – Fra' Angelo de Mojana di Cologna, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1905).
- Urtarrilaren 19a – Evgeni Mravinski, errusiar orkestra-zuzendaria (j. 1903).
- Urtarrilaren 25a – Sebastián Mariner, kataluniar hizkuntzalari eta latinista (j. 1923).
- Urtarrilaren 28a – Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria (j. 1911).
- Urtarrilaren 28a – Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea (j. 1906).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 5a – Ove Nyguist Arup, britainiar ingeniaria (j. 1895).
- Otsailaren 6a – Carmen Polo, espainiar aristokrata, Francisco Franco diktadorearen emaztea (j. 1900).
- Otsailaren 14a – Frederick Loewe, austriar-estatubatuar musikagile eta abeslaria (j. 1901).
- Otsailaren 15a – Richard Feynman, estatubatuar fisikaria, XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetariko bat eta 1965eko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Otsailaren 16a - Hélène Gordon-Lazareff, frantziar kazetaria, Elle aldizkari femeninoaren sortzailea (j. 1909).
- Otsailaren 19a – René Char, frantziar poeta, nazien aurkako erresistentzian parte hartze aktiboa izan zuena (j. 1907).
- Otsailaren 19a – André Frédéric Cournand, frantziar-estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Otsailaren 21a – Maurice Abeberri, euskal abokatua eta Ipar Euskal Herriko kultur eta kiroletako pertsona nabarmena (j. 1926).
- Otsailaren 21a – Cornelis van Eesteren, holandar arkitektoa (j. 1897).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 3a – Henryk Szeryng, poloniar biolin-jotzailea (j. 1918).
- Martxoaren 4a – Anna Maestri, italiar aktorea (j. 1924).
- Martxoaren 7a – Divine, Amerikako Estatu Batuetako aktore, LGTB ikonoa eta karaktere aldakorreko abeslaria (j. 1945).
- Martxoaren 8a – África de las Heras, espainiar espioia (j. 1909).
- Martxoaren 9a – Kurt Georg Kiesinger, Alemaniako kantzilerra (j. 1904).
- Martxoaren 10a – Andy Gibb, ingeles abeslari eta musikaria (j. 1958).
- Martxoaren 10a – Phạm Hùng, Vietnamgo lehen ministroa (j. 1912).
- Martxoaren 13a – Stefano Vanzina, Steno, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1915).
- Martxoaren 16a – Vicente Unamuno, gipuzkoar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 16a – Antonio Vega de Seoane Barroso, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria, Donostiako alkatea (j. 1914).
- Martxoaren 18a - Gloria Velat, kataluniar xake-jokalari aitzindaria (j. 1915).
- Martxoaren 19a – Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Martxoaren 19a – Máirtín O'Díreáin, irlanderazko irlandar olerkaria (j. 1910).
- Martxoaren 25a – Apel·les Fenosa, kataluniar eskultorea (j. 1899).
- Martxoaren 25a – Robert Joffrey, estatubatuar dantzari eta koreografoa (j. 1930).
- Martxoaren 27a – Nikolas Barrenetxea, bizkaitar misiolari eta euskal idazlea (j. 1898).
- Martxoaren 29a – Dulcie September, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa (j. 1935).
- Martxoaren 30a – Edgar Faure, frantziar politikaria eta idazlea, Frantziako lehen ministroa (j. 1908).
- Martxoaren 31 – William McMahon, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 2a – Euros Bowen, galestar poeta (j. 1904).
- Apirilaren 3a – Milton Caniff, estatubatuar komikigilea (j. 1907).
- Apirilaren 7a – Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua (j. 1897).
- Apirilaren 12a – Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (j. 1903).
- Apirilaren 17a – Louise Nevelson, estatubatuar eskultorea (j. 1899).
- Apirilaren 18a – Antonín Puč, txekiar futbolaria (j. 1907).
- Apirilaren 19a – Kwon Ki-ok, Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria (j. 1901).
- Apirilaren 25a – Carolyn Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha Franklinen ahizpa gazteena (j. 1944).
- Apirilaren 25a – Clifford D. Simak, estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigilea (j. 1904).
- Apirilaren 25a – Valerie Solanas, estatubatuar idazle eta feminista erradikala (j. 1936).
- Apirilaren 27a – Valerio Legasov, Txernobylgo istripuaren zergatiak ikertu zituen batzorde zientifikoko kidea (j. 1936).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 3a – José María Jauregi, Penaltyen erregea, bizkaitar futbolaria (j. 1896).
- Maiatzaren 5a – Michael Shaara, estatubatuar eleberrigilea (j. 1928).
- Maiatzaren 8a – Robert A. Heinlein, estatubatuar zientzia-fikzioako eleberrigilea (j. 1907).
- Maiatzaren 10a – Ciaran Bourke, irlandar abeslaria eta musikaria, The Dubliners taldeko kidea (j. 1938).
- Maiatzaren 11 – Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (j. 1912).
- Maiatzaren 13a – Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (j. 1929).
- Maiatzaren 13a - Irene Manton, britainiar botanikaria, iratzeak eta algak aztertzeagatik nabarmendu zena (j. 1904).
- Maiatzaren 14a – Willem Drees, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1886).
- Maiatzaren 14a – Ernesto Giménez Caballero, faxismoaren sustatzailea Espainian, frankismoaren aldekoa, idazlea eta enpresaria (j. 1899).
- Maiatzaren 16a – André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (j. 1923).
- Maiatzaren 19a – Maurizia Aldeiturriaga, trikiti musikako bizkaitar pandero jotzailea eta abeslaria (j. 1904).
- Maiatzaren 20a – Ana Aslan, errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra (j. 1897).
- Maiatzaren 20a – Víctor Unamuno, euskal herritar futbolaria (j. 1909).
- Maiatzaren 21a – Dino Grandi, italiar politikari faxista eta diplomazialaria (j. 1895).
- Maiatzaren 24a – Ernest Labrousse, frantziar historialaria, historia ekonomiko eta sozialean espezializatua (j. 1895).
- Maiatzaren 25a – Ximun Erramuzpe, baxenafar idazle eta bertsolaria (j. 1914).
- Maiatzaren 27a – Ernst Ruska, alemaniar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- Maiatzaren 29a – Siaka Stevens, Sierra Leonako presidentea (j. 1905).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 2a – Jesús Fernández Santos, espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1926).
- Ekainaren 2a – Raj Kapoor, indiar antzezle eta zinema zuzendaria (j. 1924).
- Ekainaren 3a – Louis-Raymond Fischer, frantziar arkitektoa (j. 1898).
- Ekainaren 7a – Alexander Aigner, austriar matematikaria (j. 1909).
- Ekainaren 7a – Juan Gorostiaga, bizkaitar idazlea (j. 1905).
- Ekainaren 10a – Louis L'Amour, estatubatuar idazlea (j. 1908).
- Ekainaren 10a – Josep Tarradellas, Kataluniako Generalitateko 125. Presidentea (j. 1899).
- Ekainaren 11a – Giuseppe Saragat, Italiako 5. Presidentea (j. 1898).
- Ekainaren 12a – Miguel Javier Urmeneta, nafar militar, politikari eta euskaltzalea eta Iruñeko alkatea (j. 1915).
- Ekainaren 18a – Archie Cochrane, eskoziar medikua (j. 1909).
- Ekainaren 18a – Sallie Martin, Gospelaren Ama, estatubatuar gospel abeslaria (j. 1895).
- Ekainaren 19a – Fernand Seguin, kanadar biokimikaria (j. 1922).
- Ekainaren 20a – Martin Gorostidi, euskal musikaria (j. 1913).
- Ekainaren 23a – Liang Shuming, txinatar idazle eta filosofoa (j. 1893).
- Ekainaren 24a – Juan Manuel Díaz-Caneja, espainiar margolaria (j. 1905).
- Ekainaren 26a – Hans Urs von Balthasar, suitzar teologo eta apaiz katolikoa (j. 1905).
- Ekainaren 27a – Lucio del Álamo, arabar kazetari eta idazlea (j. 1913).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 12a – Joshua Logan, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1908).
- Uztailaren 18a – Nico, alemaniar abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea (j. 1938).
- Uztailaren 18a – Alberto Onaindia, bizkaitar apaiza (j. 1902).
- Uztailaren 21a – Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (j. 1911).
- Uztailaren 23a – André Lafond, lapurtar errugbilaria (j. 1902).
- Uztailaren 25a – Ángela Ramos, perutar kazetaria, poeta eta antzerkigilea (j. 1896).
- Uztailaren 31 – André Navarra, lapurtar txelo jole eta irakaslea, mundu mailako ospea lortu zuena (j. 1911).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 2a – Raymond Carver, estatubatuar idazlea, errealismo zikina deritzon mugimenduari atxikia (j. 1938).
- Abuztuaren 4a – Ofelia Uribe de Acosta, kolonbiar sufragista (j. 1900).
- Abuztuaren 6a – Francis Ponge, frantziar olerkari eta saio-idazlea (j. 1899).
- Abuztuaren 8a – Félix Leclerc, Quebecdar egile abeslari, olerkari, idazle eta aktorea, Quebeceko burujabetzaren alde nabarmendua (j. 1914).
- Abuztuaren 11 – Anne Ramsey, estatubatuar aktorea (j. 1929).
- Abuztuaren 12a – Jean-Michel Basquiat, estatubatuar graffitigile, margolari eta marrazlea (j. 1960).
- Abuztuaren 14a – Enzo Ferrari, italiar autogilea, 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta Ferrari automobil markaren sortzailea (j. 1898).
- Abuztuaren 16a – Pierre Caubet, zuberoar txanbelari eta laboraria (j. 1913).
- Abuztuaren 17a – Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (j. 1924).
- Abuztuaren 21a – Ray Eames, estatubatuar diseinatzailea eta zinema-zuzendaria (j. 1912).
- Abuztuaren 25a – Françoise Dolto, frantziar pediatra eta psikoanalista, haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua (j. 1908).
- Abuztuaren 30a – Jack Marshall, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1912).
- Abuztuaren 31 – Leonidas Proaño, ekuadortar apezpiku erromatar katolikoa (j. 1910).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (j. 1911).
- Irailaren 5a – Gert Fröbe, alemaniar aktorea (j. 1913).
- Irailaren 10a – Joaquim Pedro de Andrade, brasildar zinemagilea (j. 1932).
- Irailaren 10a – Xabier Olazabal, lapurtar apaiza eta misiolaria (j. 1909).
- Irailaren 18a – Eleuterio Tapia, gipuzkoar trikitilaria (j. 1926).
- Irailaren 23a – Kléber Dadjo, Togoko presidentea (j. 1914).
- Irailaren 23a – Maurice Durosoy, frantziar ofizial eta idazlea (j. 1898).
- Irailaren 29a – Charles Addams, estatubatuar komikigilea (j. 1912).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 3a – Franz Josef Strauss, alemaniar politikaria (j. 1915).
- Urriaren 9a – Felix Wankel, alemaniar ingeniari mekaniko eta asmatzailea, Wankel motorraren sortzailea (j. 1902).
- Urriaren 12a – Rafael García Serrano, nafar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- Urriaren 14a – Serafín Ahedo, euskal herritar futbolaria (j. 1908).
- Urriaren 14a – Jesús Dermit, bizkaitar txirrindularia (j. 1909).
- Urriaren 31 – John Houseman, Errumanian jaiotako britainiar-estatubatuar aktore eta ekoizlea (j. 1902).
- Urriaren 31 – Alfred Pellan, kanadar margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea, Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat (j. 1906).
- Urriaren 31 – Guy Petit, lapurtar politikaria (j. 1905).
- Urriaren 31 – George Uhlenbeck, herbeheretar-estatubatuar fisikaria (j. 1900).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 14a - Julia Caba Alba, espainiar aktorea (j. 1902).
- Azaroaren 14a – Augusta La Torre, Camarada Norah, perutar iraultzailea, Sendero Luminosoko bigarren burua (j. 1946).
- Azaroaren 17a – Magdaléna Štrompachová, Hungarian jaiotako eslovakiar margolari eta zaharberritzailea (j. 1919).
- Azaroaren 22a – Luis Barragán, mexikar arkitektoa (j. 1902).
- Azaroaren 22a – Erich Fried, austriar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1921).
- Azaroaren 24a - Marià Manent, kataluniar poeta, prosista, literatur kritikaria, memorialista, itzultzailea eta kultur ekintzailea (j. 1898).
- Azaroaren 24a - Gisella Perl, hungariar ginekologoa (j. 1907)
- Azaroaren 24a – Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (j. 1919).
- Azaroaren 26a – Michel Cépède, frantziar agronomo eta administratzailea (j. 1908).
- Azaroaren 27a – Carmen Carbonell, kataluniar aktorea eta antzerki-enpresaburua (j. 1900).
- Azaroaren 27a – John Carradine, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Azaroaren 30a – Margaret Mee, britainiar artista botanikoa (j. 1909).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 6a – Roy Orbison, estatubatuar kantari eta musikagilea (j. 1936).
- Abenduaren 13a – María Teresa León, 27ko belaunaldiko espainiar idazlea (j. 1903).
- Abenduaren 14a – Robert Cornevin, frantziar historialaria (j. 1919).
- Abenduaren 14a – Jean Schramme, belgikar mertzenarioa (j. 1929).
- Abenduaren 20a – Elizabeth Scott, estatubatuar matematikaria, estatistikan eta astronomian espezializatua (j. 1917).
- Abenduaren 21a – Nikolaas Tinbergen, herbeheretar etologoa, 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1907).
- Abenduaren 23a – Anatoli Ribakov, ukrainar eta sobietar idazlea (j. 1911).
- Abenduaren 25a – Juan Uribe Echevarría, txilen aritutako bizkaitar irakasle, idazle eta ikertzailea (j. 1908).
- Abenduaren 26a – Gregorio López Irasuegi, bizkaitar politikari eta ETAkidea (j. 1946).
- Abenduaren 26a – Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea (j. 1897).
- Abenduaren 29a – Émile Aillaud, frantziar arkitektoa (j. 1902).
- Abenduaren 30a – Jan Baalsrud, Norvegiako erresistentziaren komandoa, Bigarren Mundu Gerran alemanen okupazioaren aurka aritutakoa (j. 1917).
- Abenduaren 30a – Isamu Noguchi, japoniar-estatubatuar eskultore eta paisaien arkitektoa (j. 1904).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsaila – Cyril Jackson, hegoafrikar astronomoa (j. 1903).
- Emilia Zuza, Santurtziko nafar maistra (j. 1910).
- Felipe Ugarte, espainiar militarra, Donostiako alkatea frankismo garaian (j. 1916).
- Jazinto Karraskedo, gipuzkoar idazlea (j. 1895).
- Jose Joakin Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria (j. 1924).
- Jose Maria Garate, euskal politikari jeltzale eta abertzalea, Eusko Gudariak ereserkiaren egilea (j. 1902).
- Modesto Aranbarri, bizkaitar militarra, Euzko Gudarosteko Operazio Burua (j. 1902).
- Belita Palma, angolar abeslaria, Angolako herri-kulturan mugarritzat hartua (j. 1932).
- Fisika: Leon M. Lederman, Melvin Schwartz eta Jack Steinberger
- Kimika: Johann Deisenhofer, Robert Huber eta Hartmut Michel
- Literatura: Nagib Mahfuz
- Medikuntza: Sir James W. Black, Gertrude B. Elion eta George H. Hitchings
- Ekonomia: Maurice Allais
- Bakea: Nazio Batuen kasko urdinak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|