Edukira joan

Leconte de Lisle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles-Marie-René Leconte

Charles Marie René Leconte de Lisle (Saint-Paul, Réunion, 1818ko urriaren 22a - Louveciennes, 1894ko uztailaren 17a) frantses poeta izan zen. Frantziako parnasiar poeta handiena izan zen.

Biografia

Rennesko Unibertsitatean ikasi zuen gaztetan. Parisa jo eta sozialismo utopikoa aldarrikatzen zuen La Democratie pacifique egunkarian lan egin zuen, ondorengo urteetan. Greziako mitologiako sinboloez baliatu zen, bere poemetan iraultza-ideia horiek azaltzeko.

1848ko iraultza saioaren ondoren, ideologia hura utzi eta idazleak politikatik kanpo jardun behar duela argudiatu zuen. Erromantikoen moldeen aurka joz betiere, poesiaren barne-diziplina estua eta poeten joera inpertsonalaren aldeko izan zen. Erudizioz eta gehiegizko apaingailuz jantzi zituen bere obra gehienak, baina unibertso epiko landu bezain aberatsa eskaini zuen bere obra txiki batzuetan (Caïn, 1869).

1852an eman zuen argitara lehen poema-bilduma (Poèmes antiques, Antzinateko poemak) eta beste bilduma batzuk ere agertu zituen, hil arte: Poèmes barbares (1862, Poema barbaroak), Poèmes tragiques (1884, Poema tragikoak), Derniers poèmes (1895, Azken poemak, hil ondoren argitara emanak).

Horrez gainera, idazle greko eta latino klasikoak itzuli zituen, eta saio-lanak ere argitaratu zituen. Lecontek antzinateko erlijioak aztertu zituen. Azken lanetan munduaren azkenaren aurreko apokalipsi moduko ikuspegi bat da nagusi.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leconte de Lisle Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak