Edukira joan

Lankide:Mikel Lana/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Lana (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:37, 23 azaroa 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO) ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da. Definizio estatubatuarrak, modu berean, hautespen artifizial bidez egindako eraldaketak onartzen ditu. Ingenieritza genetikoak transgenesiaren edo cisgenesiaren bidez organismoak eraldatzea baimentzen du, genoman gene baten edo gehiagoren intsertzioaren bidez. GEOetan mikroorganismoak, landareak, intsektuak, arrainak eta beste animalia batzuk koka ditzakegu. Organismo hauek janari transgenikoen iturri dira, eta elikagaiez gain, ikerketa zientifiko ugaritan erabil daitezke beste ondasun asko ekoizteko. GEO sigla estuki lotuta dago «organismo bizi eraldatu» termino tekniko legalarekin. Definizioa Cartagenako Protokoloan sortu zen, eta tresna horrek GEO bizien salerosketa internazionalki erregulatzen du (bereziki "bioteknologia modernoen bidez lortu den eta material genetikoen konbinazioa daukan edozein izaki bizidun").


Eraldaketa genetikoetan mutazioa, insertzioa eta geneen delezioa erabil daitezke, besteak beste. Txertatzen den material genetikoak beste espezie batean du jatorria, naturan geneen transferentzia horizontalean gertatzen den moduan, eta transferentzia hori artifizialki egiteko hainbat teknika erabil daitezke. Adibidez, geneak birusen bidez txertatu daitezke, edo orratz ultrameheak edo gene-kanoiak erabil daitezke zelularen nukleoan gene horiek sartzeko. Gainerako tekniken artean, material genetikoa animalia eta landareei transferitzeko gaitasuna duten organismoak ditugu, hala nola lentibirusak eta Agrobacterium tumefaciens bakterioa.


Aplikazio famatuenetarikoa da. Zenbait landare transgenikok glifosatoa bezalako herbizidekiko erresistentzia ematen dieten geneak dituzte. Glifosatoa, landare arrotzen izurriei aurre egiteko erabiltzen da. Adibide nagusiak RR artoa eta RR soja dira, biak munduko hainbat herrialdetan landatzen eta komerzializatzen dira eta merkatu-zati garrantzitsua dute. Beste laborantza batzuek Bt genea dute txertatuta. Horrek hostoei izurriekiko erresistentzia ematen die, eta honi esker, pestiziden erabilera saihesten da.

90ko hamarkadan, papaya ringspot virus izeneko izurriak Hawaiiko papaia laborantza erraustu zituen eta fruta horren ekoizpena % 94 jaistea eragin zuen. Genetikoki modifikatutako barietate baten sarrerak ekoizpena berpiztu du[1], eta gaur egun, irletako papaia ekoizpenaren % 77 trangenikoa da[2].

  1. (Ingelesez) Tripathi, Savarni; Suzuki, Jon Y.; Ferreira, Stephen A.; Gonsalves, Dennis. (2008-05). «Papaya ringspot virus ‐P: characteristics, pathogenicity, sequence variability and control» Molecular Plant Pathology 9 (3): 269–280.  doi:10.1111/j.1364-3703.2008.00467.x. ISSN 1464-6722. PMID 18705869. PMC PMC6640413. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  2. «Papaya: A GMO success story | Hawaii Tribune-Herald» web.archive.org 2015-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).