Jane Morris
Jane Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1839ko urriaren 19a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Bath, 1914ko urtarrilaren 26a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | William Morris (1859 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta brodatzailea |
Mugimendua | Prerrafaelismoa |
Jane Morris, ezkondu aurretik Jane Burden (Oxford, 1839ko urriak 19 – Bath, 1914ko urtarrilak 26) brodatzaile ingelesa Arte eta lanen mugimenduaren parte eta arte modeloa, Prerrafaelita taldearen edertasun idealaren eredua izan zen. Bere senar William Morris eta Dante Gabriel Rossettiren modelo eta musa izan zen.[1]
Biografia
Jane Burden Oxforden jaio zen. Gurasoak, Robert Burden, ukuiluzaina, eta Ann Maizey, etxeko langilea eta arropa garbitzailea zituen. Elizabeth Bessie Burden brodatzailea eta irakaslea zen bere ahizpa.[2]
Jane Burden jaio zenean bere gurasoak St. Helen's Passage-n bizi ziren, St Peter-in-the-East herrian, Oxfordeko Holywell kalearen kanpoaldean (gaur egun plaka urdin bat dauka).[3] Amak ez zekien idazten eta irakurtzen eta seguru asko Oxfordera iritsi zen neskame gisa.
Oso gutxi dakigu Jane Burdenen haurtzaroaz, baina behartsua izan zela ez dago zalantzarik.[4]
1857ko urrian, Jane Burden eta bere ahizpa Bessie Drury Lane Antzerki konpainiaren emanaldi batera joan ziren Oxforden. Bertan, Dante Gabriel Rossetti eta Edward Burne-Jonesek Jane Burden ikusi zuten (Oxforden zeuden Oxford sindikatuko muralak egiten ari ziren artisten artean, Arturoren ipuinetan inspiratutakoak zeudenak). Bere edertasunaz liluratuta, beraientzat modelo lana egiteko eskatu zioten. Rossettirentzat Ginebra erreginaren irudi baterako modelo lana egin zuen eta, ondoren, William Morrisentzat modelo lana egin zuen, La Belle Iseult ('Iseo ederra') lanerako (gaur egun Tate Galleryn dagoena).[5] Garai hartan, William Morris Jane Burdenekin maitemindu zen eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, nahiz Burdenek onartu zuen ez zegoela Morrisekin maiteminduta.[2]
Jane Burden joskin trebea bihurtu zen, bere kontura ikasi zituen antzinako brodatzeko teknikak eta brodatzaile ezaguna bihurtu zen.[2]
Oxfordeko Northgateko San Migel elizan ezkondu ziren 1859ko apirilak 26an.[5] Ezkondu ostean, Kent-eko Bexleyheathen zegoen Red House (‘Etxe gorria’) izeneko jauregi neomediebal batera joan ziren bizitzera.[6] Bertan bizi zirela, bi alaba izan zituzten, Jane Alice "Jenny" Morris, 1861ko urtarrilak 17an jaioa, eta May Morris 1862ko martxoak 25ean jaioa (hau ere brodatzailea).[5]
Ondoren, Londresera joan ziren bizitzera, Queen Square plazako 26. zenbakira, zeinetan beren diseinu Morris, Marshall, Faulkner & Co. entrepresa ere jarri zuten. Geroago, Kelmscott House erosi zuten Hammersmithen eta bertan bizitzera joan ziren.[5]
Jane Morrisek eta bere ahizpa Bessiek eta bi alabek, bai Jennyk bai eta Mayk, Morris & Co. entrepresan brodatze lana egiten eta gainbegiratzen eta ikuskatzen zuten arren, diseinuak William Morrisen izenean joaten ziren beti, arrakasta komertzialaren izenean.[2] Chaucerren emakume ospetsuak eta Tennysonen idatziak irudikatzen dituzten hiru panel brodatuak, gaur egun Howard gazteluan daudenak, Jane Morris eta berea ahizpa Bessie Burdenek egin zituzten 1880ko hamarkadan.[2]
1871n, William Morris eta Dante Gabriel Rossetti elkarrekin bizitzera joan ziren Kelmscott Manor jauretxera, Gloucestershire–Oxfordshire–Wiltshire konderrien arteko mugetan. William Morris Islandiara joan zen bereahala, eta emaztea eta Rossetti jauretxean laga zituen, etxea atontzen eta uda pasatzen.[5] Jane Morris Rossettiren musa gogokoena bihurtu zen: lotura oso estua zuten eta Jane Morrisek inspiratu zituen Rossettiren poesia eta margorik onenetako batzuk. Haien arteko harremana 1860ko hamarkadaren bukaeran hasita zegoela uste da eta Rossettiren heriotza arte iraun zuen (1882 arte), maila desberdinetan bada ere: Rossetik insomnioaren kontrako droga hipnotikoekin zeukan menpekotasunaren berri izan zuenean, Jean Morrisek distantzia jarri zuen bien artean, nahiz eta kontaktua mantendu zuten.[7]
1883an, Jane Morrisek Wilfrid Scawen Blunt poeta eta aktibista politikoa ezagutu zuen bere lagun Rosalind Howard Carlisle-ko kondesak emandako festa batean.[5] Berehala sentitu zuten erakarpena eta gutxienez 1887rako maitaleak ziren, 1894 arte,[8] ondoren adiskideak izan ziren Jane Morrisen heriotza arte.
Hil baino hilabete batzuk lehenago, Kelmscott Manor erosi zuen Jane Morrisek, bere alaben etorkizuna ziurtatuta gera zedin. Hala ere, bera ez zen han bizitzera itzuli.
1914ko urtarrilaren 26an hil zen Bathen (Brock kaleko 5ean) eta San Jorge elizaren hilerrian dago lurperatuta Kelmscotten.[5]
Irudi galeria
-
William Morrisek egindako Jane Morrisen irudi zirriborroa, 18 urterekin, ezkontzeko hitza elkarri eman ziotenean.
-
Jane eta Jenny Morris, 1864 inguruan.
-
Jane eta May Morris, 1865 inguruan.
-
Dante Gabriel Rossetti: Pia de' Tolomei pintura, 1868 inguruan.
-
Jane Morris Mariana gisa, Measure for Measure laneko pertsonaia, Dante Gabriel Rossettik eginda (1870), Aberdeengo arte galeria.
-
Jane Morris "Proserpina" moduan Dante Gabriel Rossettik margotuta (1874).
-
Dante Gabriel Rossettiren “The Day Dream” margoa (‘Egunez egindako ametsak’), 1880.
Arte lanak
Jane Morris-en brodatze lanak
- Poltsa, brodatutako zeta. 1878. urte inguruan, Kolorezko zeta, metalean montatuta. Victoria & Albert Museum, Londres.
- The Legend of Good Women (‘Emakume onen kondaira’) brodatutako oihalak, 1880ko hamarkadak, Jane Morris eta Elizabeth Burden-ek egindakoa, Howard gaztelua.[2]
- Honeysuckle embroidery, (‘Hatzaparraren brodatua’) 1876an brodatua, zeta eta lihoan, William Morris Galeria, Londres.[9]
Dante Gabriel Rossettiren margoak Jane Morris agertzen direnak
- The Blue Silk Dress (‘Zetazko soineko urdina’), 1868.
- Proserpina, 1874. Mihise gaineko olio pintura. Tate Britain galeria, Londres.
- Astarte Syriaca, 1875–1879. City Art Gallery, Manchester.
- Beatrice, a Portrait of Jane Morris (‘Beatrice, Jane Morrisen erretratua’), 1879. Mihise gaineko olio pintura.
- The Day Dream (‘Egunez egindako ametsak’), 1880. Mihise gaineko olio pintura. Victoria and Albert Museum museoa, Londres.
- La Donna della Fiamma, 1877. Koloretako klarionak. Manchester Art Gallery.
- La Donna della Finestra, 1879. Mihise gaineko olio pintura. Fogg Museum of Art, Harvard Unibertsitatea, Cambridge, AEB.
- La Donna Della Finestra, 1881 (bukatu gabea).
- Jane Morris, 1860 urte inguruan. Arkatza.
- Jane Morris, 1865.
- Mariana, 1870. Aberdeengo Arte Galeria.
- Pandora, 1869.
- Pandora, 1871.
- La Pia de' Tolomei, 1866–1870. Mihise gaineko olio pintura. Spencer Museum of Art, Kansaseko unibertsitatea, AEB.
- Portrait of Mrs William Morris (‘William Morris andrearen erretratua’).
- Portrait of Jane Morris (‘Jane Morrisen erretratua’), 1858. Tinta.
- Reverie, 1868. Paper gaineko klariona. Ashmolean Museum, Oxford, Erresuma Batua.
- The Roseleaf (‘Larrosa hostoa’), 1865. Arkatza.
- Study of Guinevere (‘Ginebraren zirriborroa’) Sir Lancelot in the Queen's Chamber (‘Sir Lancelot erreginaren gelan’) margorako, 1857.
- Water Willow (‘Sahatsa’), 1871. Delaware Art Museum
Agertzen den beste artelanak
Rossettik Jane Burden edo Morrisez egindako argazkiak.
William Morrisek egindako arte lanak:
- La Belle Iseult (‘Iseo ederra’), Queen Guinevere (‘Ginebra erregina’) ere deitua, 1858. Olioa.
Edward Burne-Jonesek egindako lanak:
- Beirate leiho ugari eta horien artean Oxfordeko Christ Church elizakoak.
- The Love Potion (‘Maitasun edabea’) 1903[10]
- Chalk study of Jane Morris for The Hourglass (‘Klarionaz egindako Jane Morrisen zirriborroa, Harea erlojurako’), 1904. De Morgan Foundation fundazioa
- The Hourglass (‘Harea erlojua’), 1905 De Morgan Foundation fundazioa Wightwick Manor.
Erreferentziak
- ↑ "Janey Morris: Pre-Raphaelite Muse". National Portrait Gallery. .
- ↑ a b c d e f Marsh, Jan. (1987). Pre-Raphaelite Women: Images of Femininity. New York: Harmony Books ISBN 0-517-56799-7...
- ↑ Lisle, Nicola (2007ko urria), Cinderella story and others, Oxfordshire Limited Edition, 249: 23–25; eta plaka urdina
- ↑ Marsh, Jan. (2000). Jane & May Morris: A Biographical Story. Horsham, Erresuma Batua: Printed Word, 5-6 or..
- ↑ a b c d e f g Parkins, Wendy. (2013). Jane Morris: The Burden of History. Edinburgh University Press ISBN 9780748641277..
- ↑ Morris, Jane [née Burden In Grove Art on-line. ].
- ↑ Rossetti familylocked. In Grove Art on-line. .
- ↑ Mancoff, Debra N.. (2000). Jane Morris: The Pre-Raphaelite Model of Beauty.. San Frantzisco: Pomegranate, 98 or. ISBN 0-7649-1337-9...
- ↑ "Morris, Jane, 1839-1914" In Textie Research Center Leiden. .
- ↑ "A drapery study for 'The Love Potion'". .
Bibliografia
- Marsh, Jan (1986). Jane and May Morris: A Biographical Story 1839–1938. Londres: Pandora Press. ISBN 0-86358-026-2.
- Marsh, Jan (2000). Jane and May Morris: A Biographical Story 1839–1938. London: Jan Marsh (egileak argitaratua).
- Mancoff, Debra N. (2000). Jane Morris: The Pre-Raphaelite Model of Beauty. San Francisco: Pomegranate. ISBN 0-7649-1337-9.
- Sharp, Frank C and Marsh, Jan (2012). The Collected Letters of Jane Morris, Londres: Boydell & Brewer.
- Sharp, Frank C., ‘Morris [Burden], Jane (1839–1914)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004
- Parkins, Wendy (2013). Jane Morris: The Burden of History. Edinburgh: Edinburgh University Press. www.jstor.org/stable/10.3366/j.ctt3fgtfq.