May Morris
May Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Morris |
Jaiotza | Red House eta Bexleyheath, 1862ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Kelmscott Manor eta Kelmscott (en) , 1938ko urriaren 17a (76 urte) |
Hobiratze lekua | St. George's Churchyard (en) |
Familia | |
Aita | William Morris |
Ama | Jane Morris |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Notting Hill and Ealing High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artisaua, diseinatzailea, brodatzailea eta artista bisuala |
Mary "May" Morris (Bexleyheath, 1862ko martxoak 25 – Kelmscott, 1938ko urriak 17) artisau, diseinatzaile, bitxigile, editore eta sozialista ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]May Morris 1862ko martxoak 25ean jaio zen Bexleyheatheko Red House (‘Etxe Gorria’) etxean. “Mary” izena jarri zioten, Deikunde jai egunean jaio zelako.[1]
Bere gurasoak Pre-Rafaelita artista eta diseinatzaile William Morris eta bere emazte Jane Morris arte modeloa (ezkon aurretik Jean Burden) izan ziren.
Amak eta izeba Bessie Burdenek irakatsi zioten brodatzen May Morrisi, zeintzuei William Morris berak irakatsi zien.
1878an, National Art Training School eskolan aritu zen, Royal College of Arten aitzindaria zen eskolan.[2]
1885ean, 23 urterekin, Brodatze Sailaren zuzendari bihurtu zen bere aitak sortutako Morris & Co. entrepresan. Lan horretan aritu zenean hainbat diseinu sortu zituen, bere aitarenak zirela esan izan den arren.[3] Sail hori zuzendu zuen bere aita 1896an hil zen arte, eta ordutik aholkulari lanean jarraitu zuen.[4]
1886an, Henry Halliday Sparlingekin (1860–1924) maitemindu zen, Ingalaterrako Sozialisten elkarteko idazkari zena (“Socialist League”, 1885). 1890eko ekainak 14an ezkondu ziren Fulhamgo erregistroan, nahiz May Morrisen ama ez zegoen ados.[1] 1898an dibortziatu ziren.[1]
1907an, “Women’s Guild of Arts” (‘Emakumeen arte gremioa’) sortu zuen Mary Elizabeth Turnerrekin batera, “Art Workers Guild” Arteko langileen gremioak ez zituelako emakumeak onartzen.[5]
May Morrisek bere aitaren lan guztiak bilduta editatu zituen 24 liburukitan Longmans, Green and Company argitaletxearekin (1910 eta 1915 artean).
Aita hil ostean, gainera, aitak gustuko zuen estiloan bi etxe eraikiarazi zituen Kelmscott herrian, Cotswolds lurraldean.
Bere bikotekidea, 1917tik hil arte, Mary Lobb izan zen, Lehen Mundu Gerrako “Women's Land Army” (‘Emakumeen lurreko armada’) taldeko bolondresa.[6]
May Morris Kelmscott Manor-ren 1938ko urriaren 17an.[7]
Brodatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]May Morris diseinatzaile eta brodatzaile garrantzitsua izan zen, nahiz ere bere lana askotan, bere aitarenek ezkutatu, “Arts and Crafts” (‘Arte eta lanbideen’) mugimenduan pertsonaia nabarmena zena. Aitak berreskuratutako brodatze librearen estiloa jarraitu zuen, orratzarekin egindako arte gisa, esku librez egindako joskurak eta zetaz egindako itzal delikatuak zituen ezugarri. Horrela, oso desberdina zen kolore argiko eta kontraste handiko Berlingo artile orratz lanarekin, XIX. mende erdialdean brodatze lanetan eragin zuena.
Royal School of Art Needlework (‘Joskintza artearen Errege eskola’) eskolan aritu zen lanean, Helena printzesak 1872an karitate erakunde gisa sortua izan zena, joskintza irakasteko. Eskola 1872ko udazkenean zabaldu zen Sloane Street kalean (Londres); 20 emakume irakasle ziren, Victoria Lady Welby eta Dolby andrearen zuzendaritzapean.[9] Beste eskoletan teoria irakasten zen arren, eskola honetan praktika lantzen zen. Azkar hazi ziren eta 1875erako hirugarren lekura aldatu ziren Exhibition Road kalean, South Kensington Museum museoaren ondoan eta museoak zeukan antzinako brodatzen lanen bilduma ikertzen zuten, antzinako teknikak ikasteko. Irakasleen artean zeuden ere: Jane Morrisen ahizpa, Elizabeth Burden, 1880tik tekniken irakasle buru zena; [10] eta Deborah Birnbaum (c. 1889) eta Nellie Whichelo (c. 1890) diseinatzaileak.[11]
May Morrisek brodatzen irakatsi zuen Londresko LCC Central School of Art eskolan, 1897tik, eta brodatze sailaren buru izan zen 1899tik 1905ra (ondoren, irakasle bisitari aritu zen 1910 arte).[12] Birminghamen, Leicesterren eta Hammersmith Arte eskolan ere irakatsi zuen.
1916an eskola asko zeuden LCC-ren babespean, eta brodatua zutenak haien ikasketen artean. Brodatze lanak irakasten zituztenen artean zeuden Ellen M. Wright eta Fanny I. Wright ahizpak, biak ala biak Morris & Co. enpresaren brodatze sailean aritzen zirenak lanean, eta May Morris-en ikasleak. Ellen M Wright-ek Claphamgo arte eskolan ere irakatsi zuen, F. Pooley-k lagunduta; Eleanor R. Harriss eta L. Frampton-ek Hammersmitheko arte eta lan eskolan irakatsi zuten.[13]
Bitxiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]May Morrisek bitxiak ere diseinatu zituen. XX. mende hasieran hasi zen bitxiak diseinatzen.
Seguruena, Birminghamgo Arthur and Georgie Gaskin bitxigileen eragina jaso zuen, familiaren aspaldiko lagunak zirenak.[14]
Mary Lobb-ek Victoria and Albert Museum eta Galesko Amgueddfa Cymru – Museum museoei May Morrisen bitxien emanaldia egin zien.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Decorative Needlework. London: Joseph Hughes & Co., 1893.
- Collected Works of William Morris. 24 liburuki. Londores: Longmans, Green, 1910–1915 eta New York: Russell & Russell, 1966.
- "Coptic Textiles". Architectural Review 5:274–287 (1899).
- "Chain Stitch Embroidery". Century Guild Hobby Horse 3: 25–29 (1888).
- "Line Embroidery". Art Workers' Quarterly 1(4): 117-121 (1902 urria).
- "Opus Anglicanum – The Syon Cope". Burlington Magazine 6: 278-285 (1904ko urria – 1905eko martxoa).
- "Opus Anglicanum II – The Ascoli Cope". Burlington Magazine 6: 440–448 (1904ko urria – 1905ko martxoa), .
- "Opus Anglicanum III – The Pienza Cope". Burlington Magazine 7: 54-65 (1905ko apirila-iraila).
- "Opus Anglicanum at the Burlington Fine Arts Club". Burlington Magazine 7: 302–309 (1905ko apirila-iraila), .
- "William Morris". gutuna. Times Literary Supplement. 905: 280 (1919-05-22).
- "William Morris". gutuna. Times Literary Supplement. 1685 (1934-05-17).
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
May Morris, 1887.
-
May Morris, William Smedley-Aston-en lana, 1904.
-
May Morris-en brodatua: Udazkena eta Negua.
-
May Morris-en brodatua, Ohorezko damak)
-
May Morrisen brodatuak, ohean zintzilikatzeko oihala
-
"Tiger tiger burning bright" ('Tigrea, tigrea, distiratsu'), seasakrako estalkia, May Morrisek diseinatua eta Jane Morrisek brodatua, c. 1900, zeta eta oihala, - Kelmscott Manor, Oxfordshire, Ingalaterra.
-
May Morrisen brodatua, "The Homestead"('Jauretxea').
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c The William Morris Internet Archive: Chronology. .
- ↑ Anna Mason, Jan Marsh, Jenny Lister, Rowan Bain and Hanne Faurby (2017): May Morris: Arts & Crafts Designer. V&A / Thames and Hudson. ISBN 9780500480212, 36
- ↑ Marsh, Jan. (2017-09-20). Feminist, socialist, embroiderer: the untold story of May Morris". In Royal Academy. .
- ↑ "May Morris" In Cheltenam Museum. .
- ↑ Thomas, Zoe. (2015eko ekaina). «At Home with the Women's Guild of Arts: gender and professional identity in London studios, c. 1880–1925» Women's History Review 24 (6): 938–964. doi: ..
- ↑ Londraville, Janis. (1997). On poetry, painting, and politics: the letters of May Morris and John Quinn.. Selinsgrove [Pa.]: Susquehanna University Press, 27 or. ISBN 978-0945636960..
- ↑ «Miss May Morris (New York Times obituary)» The New York Times.
- ↑ Christie, Grace (Mrs. Archibald H.) (1912): Embroidery and Tapestry Weaving, Londres: John Hogg; Project Gutenberg; XIII. irudiari oharrak.
- ↑ Lady Marion M. Alford (1886): Needlework as Art. London: Sampson Low, Marston, Searle, and Rivington, 396.
- ↑ Tidcombe, Marianne (1996): Women Bookbinders 1880–1920 . New Castle, DE: Oak Knoll Press & Londres: The British Library, 80.
- ↑ Callen, Anthea (1979): Women Artists of the Arts and Crafts Movement, 1870–1914. New York: Pantheon Books, 100, 101; Art & Crafts Exhibition Society Catalogues 1888–1916.
- ↑ Jan Marsh, "May Morris: Ubiquitous, Invisible Arts and Crafts-woman", in Bridget Elliott & Janice Helland eds, Women Artists and the Decorative Arts 1880–1935 (Aldershot, Hants: Ashgate Publishing Ltd, 2002) 42.
- ↑ "Introduction", in Arts & Crafts Exhibition Society, Catalogue of the Eleventh Exhibition, 1916 .
- ↑ "Girdle | Morris, May | V&A Explore the Collections". .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daly, Gay (1989): Pre-Raphaelites in Love, Ticknor & Fields. ISBN 0-89919-450-8.
- Hulse, Lynn (ed.) (2017) May Morris: Art & Life. New Perspectives, Friends of the William Morris Gallery. ISBN 978-1910-885-529.
- Lochnan, Katharine; Schoenherr, Douglas E.; Silver, Carole (ed.s) (1996): The Earthly Paradise: Arts and Crafts by William Morris and His Circle from Canadian Collections, Key Porter Books. ISBN 1-55013-450-7.
- Marsh, Jan (1986): Jane and May Morris: A Biographical Story 1839–1938, London, Pandora Press. ISBN 0-86358-026-2
- Marsh, Jan (2000): Jane and May Morris: A Biographical Story 1839–1938, London.
- Mason, Anne; Marsh, Jan; Lister, Jenny; Bain, Rowan; Faurby, Hanne (2017) May Morris: Arts & Crafts Designer. V&A/Thames and Hudson. ISBN 9780500480212.
- Morris, May eta Quinn, John (egileak); Janice Londraville (ed.) (1997): On Poetry, Painting and Politics: Letters of May Morris and John Quinn.
- Naylor, Gillian (2000): William Morris by Himself: Designs and Writings, London, Little Brown & Co., 2. ed. [1988].
- Sloan, Helen (1989) May Morris, 1862-1938. Erakusketa katalogoa.
- Todd, Pamela (2001): Pre-Raphaelites at Home, New York: Watson-Guptill. ISBN 0-8230-4285-5
- Thomas, Zoe (2015): 'At Home with the Women's Guild of Arts: gender and professional identity in London studios, c. 1990-1925', Women's History Review.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: May Morris |
- Brodatuak May Morris, 1893.
- May Morrisen lanak William Morris Gallery-an.