Edukira joan

Paisley

Koordenatuak: 55°50′44″N 4°25′26″W / 55.8456°N 4.4239°W / 55.8456; -4.4239
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Paisley
Pàislig
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaRenfrewshire
Posta kodeaPA1, PA2 eta PA3
Geografia
Koordenatuak55°50′44″N 4°25′26″W / 55.8456°N 4.4239°W / 55.8456; -4.4239
Map
Demografia
Biztanleria77.220 (2016)
1.000 (2012)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0141, 01505
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakFürth
paisley.org.uk

Paisley (Eskoziako gaeleraz: Pàislig, eskozieraz: Paisley) Eskoziako Renfrewshire konderrian dagoen udalerri bat da. 2011ko erroldaren arabera 76.834 biztanle zituen. Glasgow Handia metropoli eremuaren barnean dago.

Etimologia

Historikoki hainbat itxura eman izan zaio herriaren izenari (Paislay, Passelet, Passeleth, Passelay) eta horregatik ez daerraza izenaren jatorria zehaztea. Britoi hizkuntzetako pasgill (larrea) edo passeleg (basilika) hitzen aldaera izan daitekeela uste da.

Geografia

Glasgow Handia hiriguneko zati da, hain zuzen ere Glasgow hiriaren erdigunetik 11,1 kilometro ekialdera kokatua dagoelarik. Berez, Eskoziako seigarren udalerririk populatuena da Glasgow, Edinburgh, Aberdeen eta Dundee hirien atzetik. Eta hiriak diren Inverness edo Stirling udalerriek baino biztanle gehiago ditu.

Gleniffer Braes muinoen iparraldean dago, Clyde ibaiaren ibaiadarra den White Cart Water ibaiaren ertzean. Hedatu ahala, inguruko hainbat muino hartu ditu herriak.

Historia

Jatorria

VI edo VII mendeetan San Mirin irlandar monjeak eraikitako kapera bat izan liteke Paisleyren jatorria. Agiri handirik gordetzen ez bada ere, Glasgow eta Govanekin batera Strathclyde Erresumako erdigune erlijiosoa izan bide zela uste da. Clunyko abadiaren menpeko prioratoa ezarri zen bertan 1163an eta 1245ean abadetxe maila eman zitzaion. Bruce eta Stewart errege familiek lagundu zuten abadia eta Roberto III.a Eskoziakoa bertan hobiratua izan zen. Diotenez William Wallace bera ere bertan ikasle izan zen. XV mendean garapen ekonomikoa izan zuen merkataritzari esker eta 1488an Baroi herri titulua eskuratu zuen.

Sorgin ehiza

1697an zazpi sorgin erre ziren bertan, hau izan zen Europan gertaturiko azken sorgin erreketa masiboa. Perra bat ezarri zen herriko bidegurutze nagusian. Gaur egun brontzezko berri bat dago eta bertan honela dago idatzia: "Mina eraginda, sufrimendua gainditua, injustizia egina".

Industria iraultza

XVIII mendean ehungintzari esker industriagune garrantzitsua bihurtu zen. Ingeles errota jabeak erakarri zituen eta Ayrshire eta Highland konderrietatik jende asko etorri zen lanera. Kaxmirren imitazioak ziren xalak "Pasley" izenarekin komertzializatu ziren eta XIX mendean Thomas Coats enpresariak gidatuta, hariak egiten erreferentea bihurtu zen mundu mailan.

Langileriak bere eskubideak eskatzeari ekin zion eta 1816 eta 1820 artean istilu politiko ugari izan zen herrian, manifestazioak, polizien kargak, matxinadak... Garai hura Radical Wars (Gerra erradikalak) izenarekin ezagutzen da. Egoera okertu egin zen 1841-43ko krisiak bete betean harrapatu zuenean. 112 errotetatik 62k porrota izan zuten eta hiriko populazioaren laurdena pobrezia gordinean sartu zen. Sir Robert Peel lehen ministroak dirulaguntzak eman zituen baina egoerak ez zuen hobera egin Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren erruz kotoi inportazioak nabarmen jeitsi baitziren eta Pasleyko errotak lehengairik gabe gelditu baitziren.

XX mendea

XX mendearen hasieran hiria nabarmen handitu zen eta inguruko muinoak okupatu zituen. Paisleyko industria maila hain zen ezaguna Bigarren Mundu Gerran alemaniarrentzako helburu bihurtu zela eta hainbat alditan bonbakatu zuten Glasgowekin batera.

1946ko Housing Act itunari esker Paisleyk egoitza-auzo berriak eratu zituen inguruan, Glenburn, Foxbar, Ferguslie Park, Gallowhill, Hunterhill, Gockston eta Dykebar. Gaur egun Glasgowrekiko mugaraino iritsi direnak. Honi esker Eskoziako bosgarren herri populatuena da.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiritar ezagunak

Kanpo estekak