Roberto III.a Estuardo
Roberto III.a Estuardo | |||
---|---|---|---|
1390eko apirilaren 19a - 1406ko apirilaren 4a ← Roberto II.a Estuardo - Jakue I.a Estuardo → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | John Stewart | ||
Jaiotza | Scone jauregia, 1330(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||
Heriotza | Rothesayko gaztelua, 1406ko apirilaren 4a (66/76 urte) | ||
Hobiratze lekua | Paisleyko abadia | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Roberto II.a Estuardo | ||
Ama | Elizabeth Mure | ||
Ezkontidea(k) | Anabella Drummond (mul) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Estuardo etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Roberto III.a Estuardo), jaiotzez Joanes Estuardo (John Stewart), (Eskozia, 1337ko apirilaren 14a - Rothesayko gaztelua, Eskozia, 1406ko apirilaren 4a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roberto II.aren seme nagusia zen Joanes Estuardo 1337an jaio zen eta Arradako Konde bihurtu zen. 1367an Anabella Drummondekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen Dabid eta Jakobo. Roberto II.aren semeen artean aberastasun handiena Joanesek hegoaldean eta Alexandrok iparraldean lortu zuten eta bien arteko borroka sortu zen 1384an. Joanesek 1200 soldadu frantziar ekarri zituen eta Alexandrok mertzenario gaeldarrak, baina 1388an bat egin behar izan zuten ingelesei Otterburneko borrokan irabazteko.
Roberto II.a 1390an hil zen eta Joanes bihurtu zen ondorengo. Honek izena aldatu zuen, Roberto III.a bihurtuz, Joanes izenak Joanes Balliol erregea gogorarazten baitzuen. Roberto III.ak bere seme nagusia Dabid Arradako Konde ezarri zuen eta Fife eskualdearen boterearen aurrean Carrickek ia independenteki funtzionatu zuen.
Erregeak iparraldeko gaeldarren lurrak baketzeko lana hartu zuen. Horretarako Donald, Uharteetako Lordaren aurka armada bidali zuen baina 1399an Falkland jauregian elkartu ziren eta erregeak amore eman behar izan zuen eta boterea Dabid semearengan utzi zuen, ordurako Rothesayko duke zenarengan. Urte horretan erregea gaixotu egin zen eta Dabid Erresumako agintari bihurtu zen baina 1402an heriotza aurkitu zuen, argitu ez zen era ilun batean.
1406an Roberto II.a Rothesayko gazteluan hil zen eta bere bigarren seme Jakobo I.a bihurtu zen Eskoziako errege.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Roberto II.a Eskoziakoa |
Eskoziako Erresumako erregea 1390–1406 |
Ondorengoa Jakue I.a Estuardo |