Edukira joan

Ezkutu (heraldika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkutua
Eremua
Euskarria
Euskarria
Deiadarra
Gandorra
Bureletea
Lanbrekina
Kasketa
Koroa
Domina
Kantoia
Laurdena
Outline of coat of arms
Armarrien osagaiak

Ezkutua, heraldikan, armarriaren euskarri fisikoa da, ikurraren erdian dagoena eta gehienetan ezkutu itxura duena[1]. Erdi Aroko zaldunek borrokan erabiltzen zuten ezkutuan du jatorria eta, horregatik, eskualdeen eta garaien arabera desberdinak izan daitezke. Bertan antolatzen dira armarriaren oinarrizko kolore (esmalte[2]) eta irudiak, eta zatitua ageri daiteke.

Ezkutuak ez du diseinu bera eskualdearen edo garaiaren arabera, eta itxura soil-soilak edo oso konplexuak izan dezakete. Adituen arabera, 24[3] eta ehundik gora itxura desberdin daude[4]. Mendeetan zehar, mota guztietako ezkutuak erabili izan dira (ez baita armarria definitzen duen elementua). Bere forma, artistaren sormenaren eta garaiko joera estetikoen araberakoa zen[5][6], bai agirietan bai arkitektura-eskulturetan.

XII. mendeko bigarren erdiko lehen ezkutu protoheraldikoen irudikapenek, oraindik, XI. eta XII. mendeetan erabilitako normandiar ezkutu luzeen itxura dute. 1230eko hamarkadaren inguruan, zalditeria astunak erabilitako ezkutuak, laburragoak eta hirukiagoak bihurtu ziren. Itxura hau argi ikusten da dagoeneko Tibalt I.a Nafarroakoaren errege-zigiluan 1234an. XV. mendetik aurrera, eta are gehiago Aro Moderno goiztiarrean zehar, ezkutu forma ugari garatzen dira. Goialdearen, aldeen eta oinarriaren formak bereizita deskriba daitezke, eta elementu horiek libreki konbina daitezke. Konplexutasun handiko armarri barrokoek (XVII-XVIII. mendekoak) aldaketa artistiko ugari dituzte.

Horrela bada, Euskal Herrian itxura ugariko ezkutudun armarriak aurki ditzakegu, bai garaiko agiri eta arkitekturan, bai egun erabiltzen diren euskarrietan.

Familia baten adar berri bat eratzean, beharrezkoa zen armarri batzuk armarri bakar batean batzea. Antzekoa gertatzen da herri eta eskualdeetako armarriekin, non armak gehituz joan diren gertakariak edo lurraldeak gehitu ahala. Horrela, armarri asko zatituta egon ohi dira[5].

Adibidea
Izena Ebakia[5] Erdibitua[5] Bandan
Barran (kontrakoa)
Laurdenkatua[5] Laurdenkatua ezkututxoarekin

Koloreak eta kargak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus: Armarri

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ezkutu Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (noiz kontsultatua: 2021-4-7)
  2. Heraldika terminoak Ermuko udalaren gunean (noiz kontsultatua: 2021-4-7)
  3. Théodore Veyrin-Forrer Precis d’heraldique. Paris, Larousse, 2004.
  4. O. Neubecker LE GRAND LIVRE DE L’HERALDIQUE, París, Dunod-Bordas. 1993 (pp. 76-77).
  5. a b c d e F. Borja de Aginagalde. (1997). (pdf) GIPUZKOAKO DORRETXEAK ETA LEINUAK. in: Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 84-7907-224-5..
  6. (Gaztelaniaz) Esparza Leibar, Andoni. (2010). (pdf) Heráldica institucional en los territorios de lengua vasca. , 5-39 or. ISBN 978-84-8419-208-4..
  7. (Polonieraz) Szymański, Józef. (2001). Nauki Pomocnicze Historii. Warsaw.
  8. (Frantsesez) d'Hozier, Louis Pierre. (1865). Armorial général, ou Registres de la noblesse de France. Paris: Firmin Didot.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.