Pirinio Atlantikoetako armarria
Itxura
Pirinio Atlantikoetako armarria Frantziako departamendu horretako armarria da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau kuartel dituen armarri honek departamendua osatzen duten lau eskualde historikoen armarriez osatuta dago, Bearno, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi hain zuzen ere.
Hona hemen kuartelen deskribapena:
- Goiko ezkerraldean (lehenengoa erresuma zela) Nafarroa Behereko armarria: hondo gorriaren gainean paraturiko urrezko kateez da, katemailaz osaturiko zortzi besoen elkargunean esmeralda bat dutela.
- Goiko eskuinaldean Bearnoko armarria: adar eta zintzarri urdinak dituzten bi behi gorri (behigorriak?) urrezko eremu batean.
- Beheko ezkerraldean Lapurdiko armarria: eskuan arpoi-dardo bat duen lehoi gorri bat urrezko eremu batean eta urrezko lirioa eremu urdinean[1].
- Beheko eskuinaldean Zuberoako armarria: urrezko lehoi bat eremu gorri batean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]