Arkuarte
Itxura
Arkuartea (Latinez: exuctus) arku baten estrados eta alfizaren artean dagoen azalera da. Hedaduraz, arku baten eta arku hori inguratzen duen irudizko laukiaren arteko azalera da. Era berean, kupula bat eusten duten arkuen arteko hiruki itxurako gune lerromakurra da, nahiz eta kasu honetan petxina terminoa egokiagoa izan.
Italiako arkitekturako jauregietan, arkuarteak klipeoz apainduta daude.
Arabiar arkitekturan alfiza eta arkuaren arteko tarte honi albanega esaten zaio.