Edukira joan

Zaldi proba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldi-proba, Urnieta, 2008.

Zaldi proba abere proba bat da, zaldi batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eramatean datzana. Abereek erabiltzen dituzten harriak bederatziehun kilo ingurukoak izaten dira.

Zaldi proba bereziki Bizkaian da ezaguna, eta ospetsua da Berangon jokatzen den Jose Antonio Landa memoriala. Gipuzkoan, berriz, Joxe Astarbe memoriala jokatzen da 2010. urteaz geroztik Azkoitian.

Proba hauetan, oro har lor-zaldiak erabiltzen dira. Euskal Herrian bertako lor-zaldien arrazak Euskal Herriko mendi-zaldia eta Aurizko zaldia dira.

Zaldi proba kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldi proba zinean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011 urteko Arriya filma zaldi-mando proba baten inguruan girotzen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.