Edukira joan

Antzara-joko (jaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzara-jokoa Saran, 1937.
Antzara-jokoa Lekeition, 2011.

Antzara-jokoa Euskal Herriko zenbait puntutan egiten den jokoa da. Helburua, oinetatik zintzilik dagoen antzara bati lepoa kentzea da.

Jokoaren aldaerarik ezagunena, Lekeition urtero irailaren 5ean ospatzen den Antzara eguneko lehiaketakoa da. Bertan, portuko uretan dagoen parte-hartzaileak, portua alde batetik bestera gurutzatzen duen soka baten erdialdean oinetatik eskegita dagoen antzara bat lepotik heldu eta soka tenkatuz eta laxatuz doan heinean gora eta behera ibiliko da, uretan sartu eta irtenez, ahalik eta lepoa kendu ala antzarak eskuetatik ihes egiten dion arte.

Dena den, lehorrean ere jokatzen da joko horretan, beste era batera. Antzara Lekeition bezalatsu eskegitzen da, baina ez da gora eta behera mugitzen, alta, geldi geratzen da bere lekuan. Lepoa kentzeko, parte-hartzaileak, zaldi gainean antzararen azpitik behin igaroz, eskua luzatu eta burutik egiten dio tira antzarari. Biriatun behintzat, antzara azpitik igarotzen den lehen parte-hartzaileari erregea deritzo eta ezpatarekin jotzen du hegaztia.[1] Lehorreko aldaera hori Sara, Zuraide, Biriatu, Ainhoa, Ahetze eta Urruñako auzo Oletan egiten da jaietan, eta Markina-Xemeinen, inauterietan.

Nahiz eta iraganeko jokoetan antzarak bizirik egoten ziren, gaur egun hilik egoten dira, animaliaren sufrimendua saihesteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]