3G
3G telefonia mugikorra telefonia mugikorreko hirugarren belaunaldiaren laburdura da, zeinak, nagusiki UMTS estandarraren bitartez, ahots eta datu transmisioak ahalbidetzen dituen.
Hirugarren belaunaldiarekin lotutako zerbitzuek ahalbidetzen dute transmititzea bai ahots eta datuak (hala nola telefono deiak edota bideodeiak), baita ahotsik gabeko datuak ere (adibidez artxiboen, programen eta aplikazioen deskargak, edota posta elektronikoa edo bat-bateko mezularitza erabiltzea).
Hasiera batean teknologia hau telefonia mugikorrari zuzenduta zegoen arren, telefonia mugikorreko operadoreek USB modemak erabiliz Internetera konektatzeko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, 3G teknologia erabilita. Hala, terminal mugikorrik erabili gabe ordenagailuan Internet sarbidea edukitzea posible da. Gainera, badira modema integratuta dakartzaten gailuak, adibidez netbook motatako ordenagailu eramangarri batzuk. Horiek SIM txartela behar dute Internetera sarbidea edukitzeko, beraz, kasu hauetan telefono linea aktiboa edukitzea beharrezkoa dute.
3G telefoniaren estandarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UMTS (Universal Mobile Telecomunication System), GSM estandarraren ondorengoa da, eta WCDMA teknologia erabiltzen du.
- CDMA2000 1xEV-DO 0 (Code Division Multiple Access 1x Evolution-Data Optimized), CDMA2000 1xren ondorengoa da, eta Amerikako Estatu Batuetan, Mexikon, Hego Amerikan eta Japonian erabiltzen da.
Eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3G sareak 2G sareen hobekuntza modura sortu ziren, oro har ahots datuak eta bestelako transmisioak abiadura handiagoan egiteko, baina teknologiak aurrera egin ahala abiadura motelegitzat hartu eta horren eboluzioa garatu zen, 4Gra heldu arte. 3Gtik 4Grako eboluzioa hurrengo alditan eman zen:
- 2Gtik 2.5Gra
- 3G (UMTS)
- 3.5G (HSDPA)
- 3.75G (HSUPA)
- 3.9G (HSPA, HSPA+)
- 3GPP
- 4G (LTE)
2Gtik 2.5Gra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2Gren lehenengo pauso inportantea izan zen, GPRS (General Packet Radio Service) sartu zenean.
GPRS datuei abiadura eman zien, 5,8kb/s eta 114kb/s bitartean. Erabili daiteke satzeko aplikazio inalanbrikoen potrokolera, edo mezularitza laburreko zerbitzura eta mezularitza multimediako zerbitzua, baita ere interneteko zenbait aplikazioetarako, hala nola, hotmail. Normalean GPRS datu trasmitzaileak erabilitako bytetan ordaintzen da, berriz, komunikazio datuak konmutazioaren bidez, minituka ordaintzen da, bazkide izan ala ez izan. GPRS paketeak trasmititzeko gailu oso ona da.
3.5G (HSDPA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3G teknologiaren eboluzioaren hasiera HSDPArekin (High Speed Downlink Packet Access, Abiadura Handiko Deskarga Pakete Sarbidea) etorri zen. Estandar honekin lotutako zerbitzuek 3.5G edo 3G+ izena hartu zuten.
HSDPAk 14 Mbpsko datu deskarga abiadura har dezake. Horrek telefono mugikorrari ahalbidetzen dio Internet bidezko datu transferentzia handiak gauzatu ahal izatea. Komunikazio hauetan, datuen transmisioa kobratzeko transmititutako megabyte kopurua zenbatzen da, hau da, datu kopurua zenbatzen da.
3.75G (HSUPA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]HSDPAren ondoren HSUPA (High Speed Uplink Packet Access, Abiadura Handiko Karga Pakete Sarbidea) heldu zen, estandar hau erabiltzen duen teknologiak 3.75G ezizena hartu duela.
Izenak aipatu bezala, HSUPAk datu igoerak abiadura handian egin ditzake, 7,2 Mbpsko abiadurara har daitekelarik.
3.9G (HSPA eta HSPA+)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]HSDPA eta HSUPAk datu eta ahots komunikazioetan prestazio altuak ematen dituzte, eta bien batasunak HSPA eta horren eboluzioa den HSPA+ teknologiak ekarri ditu. Teknologiek har ditzaketen abiadura maximoak hurrengoak dira: datu deskargarako 4 Mbps, eta datu igoerarako 22 Mbps.
3GPP
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesez "3rd Generation Partnership Project", erakunde honek 3Grekin erlazionatuta dauden estanadarrak superbisatzen ditu.
3G ESTANDARRAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3G tekonologia IMT-2000-ren erantzuna dira. Hasieran Europan eta Japonen UMTS sistema aukeratu zen, W-CDMA teknologian oinarrituta. UMTS 3GPP erakundea kudeatzen du. 3G teknologian ere eboluzio bat sortatzea esperatzen dute.
Segurtasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3G teknologia seguragoa da 2G teknologia baino. Sarek Europar Batasunak baimentzen edo legeztatzen duenez, erabiltzaileak aseguratzen da sarea erreala dela beraz, ez de la imitazio bat.
Arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta mundua osoan oso modu positiboan hartu dute 3g teknologia, badauede zenbait arazo:
- 3g serbitzuaren lizentziak oso garestiak
- Aldaketa asko lizentzien artean
- Empresa askok zorra handiak dituzte, eta hau arazotzen du 3g teknologia egiteko beharrezko makineria izatea
- Arazoak dituzten operadoreei ez zaie laguntza ematen
- 3g mobilen prezioak oso garestiak dira.
- 2g erabiltzaileak ez dira 3g teknologiaren alde jartzen, beraz apoio gutxi dauka
- kobertura falta, sistema berria delako
- 3g serbitzuen prezio garestiak herrialde askotan. Bai internetera konektatzeko orduan, bai sare mugikorretan
Abantailak eta desabantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abantailak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IP prototipoa paketaten antolatzen da,hau da, deskargen arabera ordaintzen da, beraz, prezioa txikiagoa da. Baina erabiltzaile desberdinen arabera desabantaila izan dezake
- Trasmisio abidadura oso azkarra da, gaur egun, 3Mbt/s abiadura har dezake erabiltzaile bakoitzeko.
- Sartzeko abiadura gehiago.
- Ahotzaren bidezko trasmisioa sare finkoetara.
- Ahots trasmisio bikaina, saren finkoen parekoa.
- Koneioarako abiadura hanidagoa.
Gauza guzti hauek bikainak dira zerbitzu multimedaia mugikorrark trasmititzerako orduan.
Desabantaliak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kobertura mugauta dauka. Kokapenaren arabera kobertura abuiaduran beherakada handia jasan ditzake.
- Konektatzen zaren gailua mugimenduan badago, konektatzeko abiadura murriztuko da.
- Konexioetarako ez dago zuzenduta. Pakete bakoitza bide ezberdina ar dezake, sorrera eta helmugaren arabera, horregatik iritzi daiteke desordenatuak edo kopiatuta. Baina konexioare zuzenduta ez egoteak badu abantaia bat, sarea ez dela betezen. Badaude algoritmo batzuk ibilbideak zehazten dituztenak, hau egiteko kanalaren kalitatean eta abiaduran oinarritzen dira. Azkenik badago aukera bat non 4 faktorek paketearen ibilbidea zehazten duten, faktore horiek aldagarriak dira
- Sortasun handia ADSL-rekin konparatuz. Sortasuna erabakigarria izan daiteke aplikazio batzuekin, hala nola, “cliente-servidor” delakoa eta jokoekin.
- Xugatzen tasa handia edo SAR
- “Respiracion celular” efektuaren agerpena, non trafiko karga haunditzen den neurrian, abiadura txikitzen da, beraz, kobertura irismena txikitzen da, honekin hitzal eremuak sor daiteke, hau da, koberturarik ez egotea eremu batzuetan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]