Edukira joan

Megabyte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Byten multiploak
SI IEC 60027-2
Izena
(Ikurra)
SI
Estandarra
Erabilpena
informatikan
Izena
(Ikurra)
Balioa
kilobyte (KB) 103 210 kibibyte (KiB) 210
megabyte (MB) 106 220 mebibyte (MiB) 220
gigabyte (GB) 109 230 gibibyte (GiB) 230
terabyte (TB) 1012 240 tebibyte (TiB) 240
petabyte (PB) 1015 250 pebibyte (PiB) 250
exabyte (EB) 1018 260 exbibyte (EiB) 260
zettabyte (ZB) 1021 270 zebibyte (ZiB) 270
yottabyte (YB) 1024 280 yobibyte (YiB) 280

Megabyte (maiz MB ikurraz idatzia) konputagailuen biltegiratze ahalmenean milioi bat (106) byte adierazten duen informazio unitatea da. Hain zuzen ere, SIren notaziotik eratorritako mega- aurrizkiak «milioi» esan nahi du. Ez da megabit unitatearekin (Mb ikurraz laburtua) nahasi behar.

Terminologia bikoitzaren arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun (2007), biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.

Kilobytekibibyte, mebibytemegabyte, gigabytegibibyte eta gainerako unitateen bereizketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. Kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:

Modu berdinean egingo da gainerako unitateekin, esaterako gigabyte batek, erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.

Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.

Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.

Multzo berdineko unitateak:

MB eta Mb edo KB eta Kb...ez dira berdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mb-k megabit 1.000.000 bit adierazten du eta MB-k megabyte 1.000.000 byte edo informatikaren testuinguruan 1.048.576 (220) byte . Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo Megabit segundoko MB/s edo Megabyte segundoko-rekin ez eta multzoko gainerako unitateekin: Giga, tera eta abar. Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan SI sistema metrikoa erabiliz.

Biltegiratze produktuen adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Disko gogor baten edukierak 100GB-tetakoa baldin bada 93GiB-tan bihurtzen da.
  • 4,7 GB-tako DVD-5-arekin, 4,377 GiB-tan geratzen da.
  • 8,5 GB-tako DVD-9-arekin, 7,92 GiB-tan geratzen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]