Arkadia
Arkadia | |
---|---|
Grezia | |
Administrazioa | |
Estatua | Grezia |
ISO 3166-2 | GR-12 |
Hiriburua | Tripoli (Grezia) |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 37°29′37″N 22°21′21″E / 37.4936°N 22.3559°E |
Azalera | 4.419 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 102.035 (2005) 90.943 (2011) 96.092 (2021) 105.454 (2011) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Matrikula | TP |
arcadia.gr |
Arkadia[1][2] (grezieraz Αρκαδία, hartzen eskualdea) Greziako prefektura bat da, Peloponeso eskualdean. Bere izena Arkas heroi mitologikoagatik jaso zuen. Bere hiriburua Tripoli da.
Egungo Arkadia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peloponeso penintsulako prefekturarik handiena da. Gaur egun penintsularen %18a hartzen du, %25 hartzera ere iritsi zen arren.
Eski konplexu bat dago Menelao mendian. Arkadia 1997an eraiki zen GR-7, E-55 autobidearen bidez konektatua dago. Ikatzezko zentral termiko bat eta zentral nuklear bat daude Megalopolisetik gertu, eta Greziako hegoaldearen zatirik handiena argindarrez hornitzen dute. Ikatz meatze bat ere badago.
Arkadiak bi tunel ditu. Irekitzen lehena Artemisio tunela izan zen, eta bestea Megalopoliseko ekialdeko tunela da. Biek Mesenia eta Atenasen arteko trafikoa konektatzen dute.
Prefektura honetako hiririk handienak honakoak dira: Tripoli, Astros, Vytina, Dimitsaina, Langadi, Leonidi, Leontari, Levidi, Sinanu eta Stremnitsa dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prefektura hau mendikatez, osin ugari dituzten kareharrizko ordokiz (catavothres deiturikoak), haranez (Alfeo ibaiarena) eta beheragune hezeez osatua dago. Magalak larrez eta mediterranear motako basoz estaliak daude.
Historia (Arkadia historikoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkadiako lehen biztanleak pelasgoak izan ziren, artzainen herri patriarkala, Espartaren nagusitasunari aurre egin ziotenak eta errepublika konfederazio baten moduan antolatua zegoena eta independente mantendu zirena. Megalopolis K. a. 370ean sortu zuen Filopemenek, eta Arkadiako hiriburu bihurtu zen. Erromatar dominazioaren ondoren, bizantziarra, veneziarra eta turkiarra izan zen, Greziako errepublikara batu zen arte.
Herri landatar eta xume bat zen, eta, beraz, emankortasuna ohoratzerakoan ezin zuten zezen batekin egin, erritu mizenastarren ondorengo izan ziren kulturek egiten zuten bezala, eta, ondorioz, akerra aukeratu zuten horretarako.
Denborarekin, irudi hau Pan jainkoarekin asimilatu zen, aker baten antzera irudikatua, bere izena Paonetik datorrelarik, "jaten ematen duena" edo "artzaina" esan nahi duena.
Pan jainkoaren emankortasun errituak Atenasek adoptatu zituen Bakante zeritzenengatik gertatu zen persiar gerraren ondoren.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkadia bost udalerritan banatua dago:
Antzinakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren izena | Udal kodea | Egoitza | Posta kodea |
---|---|---|---|
Apollonas | 0501 | Tyros | 220 29 |
Dimitsana | 0506 | Dimitsana | 220 07 |
Falanthos | 0523 | Davia | 221 00 |
Falaisia | 0522 | Leontari | 220 21 |
Gortynia | 0505 | Karytaina | 220 22 |
Irea | 0507 | Paloumpa | 220 28 |
Klitoros | 0508 | Amygdala | 220 14 |
Kontovazena | 0509 | Kontovazena | 220 15 |
Korynthos | 0510 | Korynthos | 221 00 |
Lagadia | 0512 | Lagkadia | 220 03 |
Leonidi | 0514 | Leonidi | 223 00 |
Levidi | 0513 | Levidi | 220 02 |
Maintinea | 0515 | Nestani | 220 05 |
Megalopoli | 0516 | Megalopoli | 222 00 |
Skyritida | 0517 | Vlachokerasea | 220 16 |
Tegea | 0518 | Stadio | 220 12 |
Trikolones | 0519 | Stemnitsa | 220 24 |
Tripoli | 0520 | Tripoli | 221 00 |
Tropaia | 0521 | Tropaia | 220 08 |
Valtesi | 0502 | Kato Asea | 220 27 |
Ipar Kynouria | 0503 | Astros | 220 01 |
Vytina | 0504 | Vytina | 220 10 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.