Hassan Nasrallah
Hassan Nasrallah (arabieraz: حسن نصر الله) (Beirut, 1960ko abuztuaren 31 - Ibidem, 2024ko irailaren 27a) Libanoko erlijiosoa izan zen eta xiismoko Hezbola alderdiaren burua. Nasrallah Israelek Beiruten egindako bonbardaketan hil zuten,[1] Israel eta Libanoren mugako gatazkaren eskalada militarraren baitan (2023-2024). Israelgo armadaren arabera, Hezbolaren egoitza nagusiari egin zioten eraso. Israeldarren esanetan Hezbolaren egoitza «bizileku batzuen azpian» zegoen, Dahiyeh auzoan.[2]
Hezbollah "Jainkoaren Alderdia" -ren sortzaileetako bat izan zen 1982an, eta hasieratik bere zuzendaritza-organoko kide izan zen, "Zazpien Kontseilua". Alderdi-miliziaren idazkaritza 1992an hartu zuen, Israelgo armadak 1992an aurreko buruzagi Abbas al-Musawi hil zuenetik.
Nasrallah 32 urtez izan zen milizia xiitako idazkari nagusia. Betidanik oso kontziente izan zen Hezbolaren arduradun goren gisa Israelen etsai garbia zela. 2006tik leku sekretuetan bizi zen. Ordutik, jendaurrean oso gutxitan agertu zen, azkena duela hamar bat urte. "Urteetan ez dut telefono mugikorrik edo finkorik erabili segurtasun arrazoiengatik, eta, nahi izanez gero ere, ez lidakete utziko", aitortu zuen joan den maiatzean, barkamena eskatuz bere amaren heriotzean doluminik ezin izan zuelako jaso, ez eta haren hiletara joan ere. Mundu arabiarren oso errespetatua, bere oratoria eta karisma ziren bere tresnarik boteretsuenak, bere zuhurtzia bezain ospetsuak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.berria.eus/mundua/nasrallahren-hilketak-ekialdeko-hurbileko-egoera-muturreraino-estutu-du_2131265_102.html
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/hezbollahk-baieztatu-du-israelek-beren-buruzagi-hassan-nasrallah-hil-duela_2131196_102.html
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9592052/hassan-nasrallah-hezbollahren-sortzaile-eta-buruzagi-30-urtez/