Édith Grattery
Édith Grattery | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marseilla, 1960ko uztailaren 25a (64 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Riff Reb's (mul) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure des arts décoratifs (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, idazlea, ilustratzailea eta penciller (en) |
Izengoitia(k) | Édith |
Édith Grattery, Édith ezizen artistikoaz ezagunagoa (Marseilla, 1960ko uztailaren 25a), ilustratzaile eta komiki marrazkilari frantses bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Édith, Parisko École nationale supérieure des arts décoratifs ikastetxean ikasten ari zen bitartean, lanean hasi zen koreografia bideoak eginez; baina, arlo horretan izan zituen oztopoek etsita, Cromwell komiki marrazkilariak, Arthur Qwak marrazki bizidunetako zuzendariak eta Riff Reb's komikigileak sortutako Asylum kolektiboarekin bat egitea erabaki zuen.[1] Bertan, Riff Reb's edo Cromwell-en zenbait proiekturen sortze lanean parte hartu zuen, eta Circus komiki-aldizkarian ere kolaboratu zuen.[2][3]
1988an sortu zuen Ornicar, bere lehen albuma, Gilles Gonord gidoilariarekin batera, Futuropolis argitaletxeko "X" bilduman.[2] Édith ezagunagoa egin zen 1990etik aurrera, Yann le Pennetier gidoilariarekin batera sortutako Basil et Victoria komiki-serieari esker.[4] Egileek, 1993an, Angulemako Nazioarteko Komiki Azokan komiki frantses onenaren Alph-Art saria jaso zuten Jack albumagatik, seriearen bigarrena.[5] Seriea marrazki bizidunetara egokitu zen, 1995ean, 26 ataleko Orson et Olivia izenburuko telesailean.[6]
Edithek, komikiarekin batera, ilustratzaile-ibilbidea ere egin du gazteentzako argitalpenean. 2008an, Des Planches et des Vaches komiki-azokako sari nagusia jaso zuen bere obra osoarengatik.[3]
2015ean, Soleil argitaletxean, Le Jardin de minuit komikia argitaratu zuen, Philippa Pearce-k idatzitako Tom et le jardin de minuit gazteentzako eleberriaren egokitzapena.[7] Komikiak BD/Manga saileko Pépite 2015 saria jaso zuen Montreuileko Salon du livre et de la presse jeunesse jaialdian,[8] eta aukeratua izan zen 2016ko Angulemako Komiki Azokako lehiaketa ofizialean Gazteentzako Sailean.[9]
Hasiera batean Asylum kolektiboak Saint-Maur-en zuen bere egoitza; baina aurrerago, tailerrak Exilum izena hartu zuenean, kideek Bruselan finkatzea erabaki zuten. Cromwellek nahiago izan zuen Dreux-en bizitzea. Édith eta bere adiskide Riff Reb's, ordea, Le Havre-n bizi dira.[10]
2021eko azaroan, Édithek Bloiseko 38. BD Boum komiki-azokako Grand Boum 2021 saria lortu zuen bere obra osoarengatik.[11]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komikia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Bal de la sueur Ralph gidoilariarekin eta Riff Reb's eta Cromwell marrazkilariekin batera:
- Le Bal de la sueur, EDS, 1985;
- Aaargl!, Glénat, 1987.
- Ornicar (marrazkia), Gilles Gonord-en gidoia, Futuropolis « X » bilduma, 1988 ISBN 2-7376-5698-2.
- Basil et Victoria, scénario de Yann-en gidoia, Les Humanoïdes associés :
- Sati, 1990 ISBN 2-7316-0752-1 ;
- Jack, 1992 ISBN 2-7316-0995-8 (1993ko Angulemako Komiki Azokako album onenaren Alph-Art saria.[5]
- Zanzibar, 1995 ISBN 2-73161-096-4 ;
- Pearl, 2006 ISBN 2-7316-1653-9 ;
- Ravenstein, 2007 ISBN 978-2-7316-1929-4.
- My name is dog, scénario de Riff Reb's-en gidoia, Stakhano, 1994 ISBN 3-8931-1268-5.
- Quatre punaises au club, Florence Cestac, Dodo et Nathalie Roques-ekin batera, Éditions Albin Michel, « L'Écho des Savanes » bilduma, 1995 ISBN 2-226-07831-2.
- Eugène de Tourcoing-Startrec,Corcal-en gidoia, Casterman :
- Montmartre no future, 2001 ISBN 2-203-38963-X
- Les enfants du siècle, 2003 ISBN 2-203-38700-9
- Le Trio Bonaventure, Corcal-en gidoia, Delcourt :
- La maison jaune 2002 ISBN 2-84055-890-4[12]
- Le pays tout en haut, 2002 ISBN 2-84789-598-1
- L'enfant de sable, 2002 ISBN 2-7560-0080-9[13]
- Les Hauts de Hurlevent d'Emily Brontë Yann-en gidoia, Emily Brontë-ren obra egokituz, Delcourt argitaletxeko Ex-Libris bilduma:
- Volume 1, 2009 ISBN 2-7560-1380-3
- Volume 2, 2010 ISBN 2-7560-1381-1
- La Chambre de Lautréamont, Corcal-en gidoia, Futuropolis, 2012[14]
- Notre Mère la Guerre - HS1. Chroniques, gidoia: Kris, marrazkiak: Maël, Édith Grattery, Jeff Pourquié, Hardoc, Vincent Bailly eta Damien Cuvillier, Futuropolis, 2014 ISBN 978-2-754-81155-2[15][16]
- Le Jardin de minuit, Philippa Pearce-ren Tom et le jardin de minuit gazteentzako eleberriaren egokitzapena, Soleil Productions, coll. « Noctambule » bilduma, 2015[7]. Txantiloi:Commentaire biblio
- Emma G. Wildford, Zidrou-ren gidoia, Soleil - 2018ko Angulemako Komiki Azokako Aukeraketa ofiziala.[17]
Gazteentzako albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaune d'œuf, Rascal-en testua, Pastel, 1992.
- Privés de vacances, Rascal-en testua, Pastel, 1993.
- Noël, Rascal-en testua, Pastel, 1993.
- Mon doudou, Rascal-en testua, Pastel, 1996.
- J'ai déjà donné, Rascal-en testua, Pastel, 1996.
- De ma fenêtre, Rascal-en testua, Pastel, 1997.
- Sur mon trône, Rascal-en testua, Pastel, 1997.
- Maman bobo, Rascal-en testua, Pastel, 1999.
- La chasse aux poux, Rascal-en testua, Pastel, 1999.
- Plume de vache, Rascal-en testua, Pastel, 1999.
- Un petit roi ne pleure pas, Béatrice Duru-Renard-en testua, Pastel, 2002.
Gazteentzako eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La fiancée du fantôme, Malika Ferdjoukh-en testua, L'École des loisirs, 1999.
- Joséphine a disparu, texte de Moka-ren testua, L'École des loisirs, 2000.
- Batterie et lunettes noires, Christian Jolibois-en testua, Père Castor, 2001.
- Pour Noël, réveillons nous, Elsa Devernois-en testua, Père Castor, 2001.
- Le fantôme à la jambe de bois, Marie-Hélène Delval-en testua, Père Castor, 2002.
- Princesse Zelina, Bruno Muscat-en testua, Bayard, 2002-2003 (sei liburu agertu dira seriean).
Animazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il était une fois…, Jack et le Haricot magique-ren egokitzapena, 1995.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993 : Komiki onenaren Alph-Art saria Alph-Art du meilleur album Jack albumagatik Angulemako Nazioarteko Komiki Azokan.[5]
- 2003 : bd BOUM-en Prix de l'Enseignement 41 pour le Jeune public saria Le Trio Bonnaventure, La Maison jaune komikiagatik.
- 2008 : Des Planches et des Vaches komiki azokako sari nagusia.[3]
- 2015 : BD/Manga saileko Pépite 2015 saria Le Jardin de minuit komikiagatik (Philippa Pearce-ren Tom et le jardin de minuit gazteentzako eleberriaren egokitzapena) Montreuileko Salon du livre et de la presse jeunesse jaialdian.[8]
- 2016 : Angulemako Komiki Azokako lehiaketa ofizialean Gazteentzako Sailean aukeratua Le Jardin de minuit komikiagatik (Philippa Pearce-ren Tom et le jardin de minuit gazteentzako eleberriaren egokitzapena).[9]
- 2021 : Bloiseko 38. BD Boum komiki-azokako Grand Boum 2021 saria bere obra osoagatik.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Édith Grattery» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-07 data duen 214051980 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-04-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Frantsesez) «grattery edith» artotheque.mediatheques-grandpoitiers.fr (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Edith» lambiek.net (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ a b c (Frantsesez) «Edith (auteur de Le jardin de minuit)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Basil & Victoria - BD, informations, cotes» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ a b c (Frantsesez) Sallaud, Mattéo. (2019-01-25). «BD : au festival d'Angoulême, le prix du meilleur album prend du poids chaque année» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ (Frantsesez) «Orson et Olivia» Wiki TF1 Jeunesse (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ a b Danielle Beauguion. (23/03/2017). Le jardin de Minuit, par Édith : voyage aux multiples facettes. .
- ↑ a b (Frantsesez) «Les Pépites du Salon de Montreuil» www.ricochet-jeunes.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ a b (Frantsesez) «Sélection jeunesse Angoulême 2016 - Liste de 10 livres» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Frantsesez) Grattery, Édith (Elkarrizketatua); Bosser, Frédéric. (2015eko maiatza). «ÉDITH / Interview Grand Format» dBD - www.dbdmag.fr 93 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ a b (Frantsesez) Gautron, Didier. «Grand BOUM ville de Blois 2021» maisondelabd.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ Fabien Tillon. (2002). «Si tu vas à Trio...» BoDoï (58): 14...
- ↑ J. Léger. (2006-4-6). Le trio Bonaventure 3. L'enfant de sable. ..
- ↑ Frédéric Potet. (12 janvier 2012). "La Chambre de Lautréamont", d'Edith et Corcal : c'est Lautréamont qu'on ressuscite !. ..
- ↑ (Frantsesez) Truc, Jean-Laurent. (2014-11-15). «Notre Mère la guerre, des chroniques en forme de conclusion» Ligne Claire (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Frantsesez) Flandrin, Antoine. (2014-11-20). «« Chroniques de notre mère la guerre », un hommage aux témoins de 14-18» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Frantsesez) «La sélection Officielle du Festival BD Angoulême 2018» Comixtrip (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Gaumer, Patrick. Édith. in: Dictionnaire mondial de la BD. Larousse, 292 or. ISBN 9782035843319..
- (Frantsesez) Grattery, Édith (Elkarrizketatua); Ogier, Jean Christophe. (2017ko urtarrila). «Édith vibre dans la lumière de Turner» Casemate 99: 80-81..