1903ko Oxnardeko greba
1903eko Oxnardeko greba lan-eskubideen aldeko liskar bat izan zen Oxnard kostaldeko hirian, Kaliforniaren hegoaldean, lurjabeen eta japoniar eta mexikar langile indar gehiengoaren artekoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greba baino lehen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1887an, Henry, James, Benjamin eta Robert Oxnard haien azukre-findegia saldu zuten Brooklyn-en, eta Kaliforniara mugitu ziren hazkundean zegoen nekazari-ekonomia, XIX. mendearen amaieran, kapitalizatzeko.[1] 1897an, Dingley-ko Muga-Zerga Legea, azukre kanpotarrean ezartzen zena, iragarri ondoren, Henry, James eta Robert Oxnard-ek American Beet Sugar Company sortu zuten. Nahiz eta sasoikako langile txinatar eta mexikarrek lan-eskua erraz ase fabrikaren lehenengo urteetan, txinatar esklusio legeak txinatar herritarren kopuruaren jaitsiera ekarri zuten eta langile mexikarrak beste aroletan erabiltzea, 1902an bederatzi japoniar kontratista garrantzitsuek eremuaren beharretaz arduratu ziren.[2]
Kontratista horiek dezelerazioak eta protestak eragin ian zituztenez soldata baxuak zirela eta, fabrikaren jabeek eta ailegatu berri ziren banku merkatariek enpresa kontratista bat antolatu zuten, Western Agricultural Contracting Company (WACC) deiturikoa. WACCk berehala kontratista japoniarrak ordezkatu zituen eta lan-indarraren %90an baino gehiagokoa lortuz zuten, langileen monopolioa lortuz.
Greba eta JMLA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903ko otsailaren 11an, 500 japoniar eta 200 langile mexikar Langile Elkarte Japoniar-Mexikarra (JMLA) sortu zuten, Oxnard-en aurka antolatzeko eta langileek eskakizunak lortzeko. Kosaburo Baba aukeratu zuten presidente, Y. Yamaguchi japoniar sukurtsalaren idazkaria eta J.M. Lizarrak mexikar sukurtsalaren idazkari. Baba eta Lizarrak lan kontratistak izan ziren eta Yamaguchi San Frantziskoko ikaslea. Haien kezkak WACCrekin kontrajarriak izan ziren hiru baldintzekin:
- WACC salatu zuten soldatak artifizialki murrizteagatik.
- Subkontratazio sistemaren kontra jarri ziren, langileak komisioak bi aldiz ordaindu behar zituztelako.
- Erosketak egiteko askatasuna nahi zuten, enpresaren dendan mugatuta ez egoteko.
Arazo horiek konpontzeko, JMLAko kideak WACCtik lan egiteari utzi zioten (greba bat deituz). Greba azukre erremolatxaren garai oso prekario batean ailegatu zen, Oxnard-en oinarrizko nekazaritza.
Martxoaren lehenengo astean, JMLAk 1.200 langile baino gehiago erreklutatu zituen (kondetzaren erremolatxa langileen %90a baino gehiago). JMLAren hazkundeak azukre industria geldiarazi zuen.
1903ko martxoaren 23an, greba bere inflexio-puntura ailegatu zen. Nahiz eta ikerketa ofizial batek langileek biolentzia erabili zutela eta Luis Vásquez langile mexikarraren hilketa egotzi zituen, lekukoek adierazi zuten indar polizialek grebalarien aurka tirokatu zutela, Vásques-ekin akabatuz eta beste lau manifestari zaurituz. Prentsaren ikuspuntu negatiboa zela eta, WACCk langileen gehiengoaren eskaerak onartu zituen.[3]
Langile japoniarrek eta mexikarrek, aurretik haien artean borrokatu zirenak, haien artean aliantzak sortu zituzten helburu komun bat lortzeko. JMLAren arrakastak arraza ezberdinen arteko aliantzen eraginkortasuna erakutsi zuen, ondorioztatuz langileen antolaketa klasearengatik dela, ez arrazarengatik.[4] Hala ere, JMLA ezin izan zituen garaipen batzuk lortu, Lan Estatubatuar Federazioaren (AFL) aurrean autoritatea galdu zuelako, japoniarrak bertan zeudelako.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Sugar Men Divided by Threat of Jail." The New York Times, 1911ko ekainaren 17an.
- ↑ Almaguer, 187. orrialdea.
- ↑ «Five Views: An Ethnic Historic Site Survey for California (Mexican Americans)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
- ↑ «Prof. G. Omatsu's ClassWeb Magazine» www.sscnet.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
- ↑ Acuña, Rodolfo. Occupied America: A History of Chicanos, Second Edition. Harper & Row, NY, 1981, pp. 198-199.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Almaguer, Tomás. "Racial Domination and Class Conflict in Capitalist Agriculture: The Oxnard Sugar Beet Workers' Strike of 1903." Labor History, vol. 25, no. 3 (Summer 1984). Reprinted in Cornford, Daniel A. (ed.) (1995), Working People of California, Berkeley and Los Angeles, CA: University of California Press, pp. 183–207.
Gehiago sakondu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barajas, Frank P.(2012) Curious Unions: Mexican American Workers and Resistance in Oxnard, California, 1998-1961. Lincoln: University of Nebraska Press.
- Daniel, Cletus E. Bitter Harvest: a History of California Farmworkers, 1870-1941. Berkeley: University of California Press.
- Daniels, Roger (1977). The Politics of Prejudice: the Anti-Japanese Movement in California and the Struggle for Japanese Exclusion. Berkeley: University of California Press.
- Fletcher, Bill Jr., and Fernando Gapasin (2008). Solidarity Divided: The Crisis in Organized Labor and a New Path Toward Social Justice. Berkeley: University of California Press, pp. 9–18.
- Flores, John H. (2006). "Oxnard Strike, 1903." In Arnesen, Eric (ed.), Encyclopedia of U.S. Labor and Working-Class History, Volume 1. New York: Routledge, pp. 1051–52.
- Ganz, Marshall (2009). Why David Sometimes Wins: Strategy, Leadership and the California Agricultural Movement. New York: Oxford University Press.
- Gompers, Samuel, and Herman Gutstadt (1902). Meat vs. Rice: American Manhood vs. Asiatic Coolieism: Which Shall Survive? American Federation of Labor.
- Ichihashi, Yamato (1932). Japanese in the United States. Stanford: Stanford University Press, pp. 160–192.
- Ichioka, Yuji (1988). The Issei: The World of the First Generation Japanese Immigrants, 1885-1924. New York: The Free Press.
- Jamieson, Stuart Marshall (1946). Labor Unionism in American Agriculture. U.S. Dept of Labor, U.S. Govt. Print. Off., Washington; reprint, New York: Arno Press (1976), pp. 43–58.
- Mapes, Kathleen (2009). Sweet Tyranny: Migrant Labor, Industrial Agriculture, and Imperial Politics. Champaign: University of Illinois Press.
- Murray, John Jr. (1904). "A Foretaste of the Orient." The International Socialist Review, July 1903–June 1904, vol. IV, pp. 72–79.
- Saxton, Alexander (1975). The Indispensable Enemy: Labor and the Anti-Chinese Movement in California. Berkeley: University of California Press.
- Soto, Gary. "Sugar Beet Union, Sugar Beet Strike, 1903" A Simple Plan. San Francisco: Chronicle Books, 2007.
- Street, Richard (2004). Beasts of the Field: A Narrative History of California Farmworkers, 1769-1913. Stanford: Stanford University Press, pp. 405–524.
- Wroblewski, Matthew (2004). "Violence, Vice, and the Media : a Labor History of Oxnard, 1898-1913." San Diego State University Press.