Edukira joan

2013ko Turkiako protestaldiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2013ko Turkiako protestaldiak
LeloaTaksim her yerde, direnç her yerde!
Motadesordena zibil
protesta
Honen izena daramaGezi Park (en) Itzuli
Denbora-tarte2013ko maiatzaren 28a - 
KokalekuTurkia
HerrialdeaTurkia
Pertsona hilak11
Osatuta

2013ko Turkiako protestaldiak Istambul hirian (Turkia) 2013ko maiatzaren 28an hasitako eta gero Turkiako beste hiri batzuetara zabaldutako protestaldiak dira. Maiatzaren 28an ekologista manifestazio txiki batek (50 pertsona inguru), Taksim Gezi Parkearen aldeko protesta egin zuen; hirian oso parke gutxi daude, eta horretan saltoki gune berri bat eraikitzeko proiektua iragarri zen. Poliziak protesta hori gogor erreprimitzeari ekin zion. Herritarren erantzunak gobernua ezustean harrapatu zuen: sare sozialen bitartez mugimendu zabal bat joan zen egituratzen eta, hasieran helburu ekologista zuen protestak, laster izaera politikoa hartu zuen, Recep Tayip Erdogan gobernuaren aurka. Erdogan, AKP alderdiko kidea da eta 2002tik dago boterean.

Taksim Gezi parkeko protestaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Protestaldien momentu bat.

2013ko maiatzaren 28an hasi ziren protestaldiak izan ziren. Hasiera batean Istanbulen ingurugiroaren aldeko taldeek egindako protesta izan zen, Taksim Gezi Parkea dagoen lekuan 1940an eraitsitako militarren kuartel bat berreraiki nahi zutelako, zentru-komertzial bat eraikitzeko. Protestaldiak laster gatazkak sortu zituen, poliziak parkean kanpaldia eginez zeudenak erasotu zituenean. Honen ondoren sorturiko protestaldiak parkea bera gainditu zuen eta gobernuaren aurkako protestak areagotu ziren, beste hiri batzuk ere okupatuz.

Protestaldiek aldi beren Tahrir plazako moldeak eta Occupy Wall Street mugimenduko bideak hartzen zituen. Laster hedatu zen Istanbuletik Ankara, Bursa, Eskişehir, İzmir, Mersin, Adana, İzmit, Konya, Samsun eta Bodrumera.

2013ko maiatzaren 31an poliziak gas negar-eragilea erabili zuen eta 60 pertsona atxilotu zituen. Honek sortutako haserreak İstiklal etorbidea hartzea ekarri zuen, milaka manifestarirekin, gau osoan zehar.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]