3 Doors Down
3 Doors Down | |
---|---|
3 Doors Down zuzenean | |
Datuak | |
Jatorria | Escatawpa, Mississippi, AEB |
Musika mota | Post-grunge Rock alternatiboa Hard rock |
Urteak | 1996 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Republic Records (mul) Universal Music Group |
Taldekideak | |
Brad Arnold Matt Roberts Chris Henderson Todd Harrell Greg Upchurch | |
Lehengo taldekideak | |
Josh Freese Dan Aldair | |
Informazio gehigarria | |
http://www.3doorsdown.com | |
3 Doors Down post-grunge musika talde estatubatuarra da. 1994an Escatawpan (Mississippi) sortu zuten Brad Arnoldek (abeslaria eta gitarra), Matt Robertsek (gitarra) eta Todd Harrellek (baxua). Taldeak 2000. urtean The Better Life izeneko lehen diskoa argitaratu zuenetik 15 milioi aletik gora saldu ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako urteak (1996-2000)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3 Doors Down musika taldea Brad Arnold orduko bateriajoleak, Matt Roberts gitarra-jotzaileak eta Todd Harrell baxujoleak sortu zuten. Hirurak ere Escatawpan txikitan batera aritzen ziren lagunak ziren, rock musikarekiko interes beretsuak elkarbanatu zituztenak. Hasiera baten, beraien hiri inguruan ematen zituzten kontzertuak, beraien abesti batzuk eta beste talde batzuen bertsioak nahastuz. Brad Arnoldek bateria jotzeaz gain abeslari lanetan ere aritu zen garai batez, berak esan bezala, "beste inork ez luke egingo, baina nik egin nuen eta asko gozatu nuen."
Aurrerago hiritik kanpo jotzen hasi zen taldea, eta Foley, Alabamara egin zuten bidaia batean erabaki zuten beraien izen ofiziala. Hirurak hirian zehar pasiatzen ari zirela, eraikin bateko afixa batetik letra batzuk erori zirela ikusi zuten, eta "Doors Down" irakur zitekeen. Garai hartan hiru taldekide zirenez, "3" zenbakia gehitu, eta "3 Doors Down" izena hartu zuten.
Urte batzuk beranduago, Todd Harrellek Chris Henderson gitarra-jotzaileari eskatu zion beraiekin taldean aritzeko, soinu osoago bat egiteko asmoz. Maketa bat grabatu zuten orduan beraien abestiekin, eta horrek publizitatea egin ahal izateko aukera eskaini zien, entzule kopurua areagotuz. Era berean, Universal Records disketxearen arreta erakarri zuten, taldearekin akordio bat egin zuelarik.
The Better Life (2000-2001)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3 Doors Down taldearen lehen diskoa, The Better Life, 2000ko otsailaren 2an argitaratu zen, eta urte hartako 11. diskorik salduena izatea lortu zuen, 3 milioi aletik gora salduz. Ordutik 6 platinozko disko eskuratu dituzte disko honekin, nazioartean zabaldutako single batzuei esker batez ere: "Kryptonite", "Loser", eta "Duck and Run". Laugarren single bat ere grabatu zuten, "Be Like That", American Pie 2 filmaren soinu-bandaren parte dena, moldaketa txiki batzuekin.
Diskoaren grabaketan, Brad Arnoldek abeslari eta bateria lanak egin zituen. Dena dela, diskoaren argitalpenaren ondoren egindako birarako bateriajole bat lortu zuten, Brad Arnold abeslari lanetan aritu zelarik.
Away from the Sun eta Another 700 Miles (2002-2004)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen bigarren estudioko diskoa, Away from the Sun, 2002an argitaratu zen, eta orduz geroztik Estatu Batuetan 4 platinozko disko eta Australian platinozko disko bat eskuratu dituzte. "Here Without You" eta "When I'm Gone" izan ziren disko hartako single arrakastatsuenak. "The Road I'm On" eta "Away from the Sun" ere zerrendetan izan ziren, baina ez zuten hainbesteko arrakasta izan.
Bateriajole bezala Josh Freese izan zuten Away from the Sun diskoaren grabaketan. Horrez gain, Rush taldeko gitarra-jotzaile Alex Lifesonek 3 abesti ekoiztu eta grabatu zituen: "Dangerous Game", "Dead Love", and "Wasted Me". Hala eta guztiz ere, "Dangerous Game" baino ez zen diskoaren agertu. Diskoaren birarako Daniel Adair kanadarra aritu zen bateria jotzen.
2003an Another 700 Miles izeneko disko laburra argitaratu zuen taldeak, Chicagon zuzenean grabatutako abestiez osatuta. Another 700 Milesekin urrezko diskoaren saria lortu zuten Estatu Batuetan. Aurreko diskoetako abesti arrakastatsuez gain, Lynyrd Skynyrden "That Smell" abestia ere aurki daiteke diskoan.
2003tik aurrera, "3 Doors Down and Friends" izenpean (3 Doors Down eta lagunak) urtero antolatzen dute kontzertu ongile bat, taldearen The Better Life erakundearen bitartez.
Seventeen Days (2005-2007)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen estudioko hirugarren diskoak, Seventeen Days, 2005ekoa, platinozkoa diskoa eskuratu zuen. "Let Me Go" eta "Behind Those Eyes" izan ziren single arrakastatsuenak. Era berean, "Live for Today", "Landing in London" (non Bob Segerrek bigarren abeslari eta gitarra lanak egin zituen), eta "Here by Me" ere single bezala argitaratu zituzten. Seventeen Days izeneko biran zehar, Lynyrd Skynyrd taldea izan zuten ondoan.
2005ean, gainera, Away from the Sun: Live from Houston, Texas zuzeneko DVDa ere argitaratu zuen taldeak. Alex Gibneyek eta Doug Birok ekoiztu eta zuzendu zuten DVD honen grabaketa. The Better Life eta Away from the Sun diskoetako kantuak aurki daitezke DVD honetan, eta baita "It's Not Me" eta "Father's Son" kantuen hasierako bertsio batzuk, ondoren Seventeen Days diskoan argitaratuko zirenak.
Greg Upchurchek, lehenago Puddle of Mudd taldean aritutakoak, Daniel Adair ordeztu zuen 2005ean. Izan ere, Daniel Adairrek taldea utzi zuen, Nickelback taldearekin aritzea erabaki baitzuen[1].
3 Doors Down (2008-gaur egun)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko maiatzaren 20an taldearen izen bereko laugarren estudioko diskoa argitaratu zuen 3 Doors Downek. Billboard 200 zerrendan lehen postua eskuratu zuen disko honek, lehen astean 154.000 ale salduz. Bigarren aldia zen taldeak zerrenda honetan lehen postua lortzen zuena, Seventeen Days diskoarekin lortu eta gero. Diskoa osatzen duten single arrakastatsuak honakoak dira: "It's Not My Time", "Train", "Let Me Be Myself" eta "Citizen/Soldier".
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brad Arnold - Ahotsa eta gitarra
- Matt Roberts - Gitarra
- Chris Henderson - Gitarra
- Todd Harrell - Baxua
- Greg Upchurch - Bateria
Lehenagoko taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josh Freese - Bateria
- Dan Aldair - Bateria
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3 Doors Down (1997)
- The Better Life (2000ko otsailaren 8a) - 6 platinozko disko
- Away from the Sun (2002ko azaroaren 12a) - 4 platinozko disko
- Seventeen Days (2005eko otsailaren 8a) - platinozko disko 1
- 3 Doors Down (2008ko maiatzaren 20a)
EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Another 700 Miles (2003ko azaroaren 11) - Urrezko diskoa Estatu Batuetan
- Acoustic EP (2006ko uda): zuzeneko EPa
Disko digitalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DVDak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3 Doors Down: One Red Light (2004ko azaroa)
- 3 Doors Down: Live in Houston, Texas - Away from the Sun (2005, Monster Music)
- 3 Doors Down "Behind Those Eyes" — Alex Gibneyren dokumentala (argitaratu gabe)
- Taldeak zuzeneko DVDa grabatu zuen Seventeen Days biraren amaieran (argitaratu gabe)
Beste abesti batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "The Champion In Me" - 2008ko Olinpiar Jokoetarako egindako abestia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Taldearen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Taldearen MySpace gunea