9. Sinfonia (Dvořák)
9. Sinfonia (Dvořák) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1893 |
Argitaratze-data | 1894 |
Estreinaldi-data | 1893ko abenduaren 15a |
Ezaugarriak | |
Tonoa | mi minor |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | indigenous music of North America (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonín Dvořák |
9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 (1893), Mundu Berriko Sinfonia bezala ere ezaguna dena (txekieraz Novosvětská), beharbada, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarraren sinfoniarik ezagunena da. 1893an konposatu zuen, AEBetan eman zuen denboran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1891ko ekainean, Jeannette Thurberrek, New Yorkeko Musika Kontserbatorio Nazionalaren sortzaileak, Dvořáki, kontserbatorio honen zuzendaritza eskaini zion oso baldintza onuragarrietan. Honegatik, konposatzailea, 1892ko irailean, AEBetara joan zen 1892tik 1895 arte. Herrialde honetan eman zuen denboran, bere 9. Sinfonia mi minorrean idatzi zuen, Mundu Berrikoa bezala ezagun egin dena. Dvořákek, sinfonia hau, 1893ko urtarrilak 10 eta maiatzak 24 bitartean idatzi zuen, eta urte bereko abenduak 15ean estreinatu zen New Yorkeko Carnegie Hallen, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa Anton Seidlek zuzendu zuelarik.
Konposaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinfonia hau, lau mugimenduz osatua dago:
- Adagio-Allegro molto
- Largo (Dvořákek, hasieran, Elezaharra deitua)
- Scherzo: Molto vivace-poco sostenuto
- Allegro con fuoco
Eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dvořák, AEBetan entzun zituen afroamerikarren izpiritualetan eta jatorrizko amerikarren musikan interesatua zegoen. Kontinentera iritsi zenean, honako hau esan zuen:
« | Erabat konbentzituta nago herrialde honetako musikaren etorkizuna, melodia beltzak deritzenetan oinarritua egongo dela. Hauek, Estatu Batuetan gara daitezkeen konposatzaileen eskola serio eta original batentzako oinarria izan litezke. Gai eder eta bariatu hauek, lurreko fruituak dira. Zuen lurreko kantu herrikoiak dira, eta zuen konposatzaileak haietan zentratu behar dira. | » |
Estreinaldiaren aurreko egunean, New York Heralden argitaratutako artikulu batean (1893ko abenduak 15ean), Dvořákek, jatorrizko amerikarren musikak bere sinfonian nola eragin zuen azaldu zuen:
« | "Ez dut jatorrizko amerikarren melodia bakar bat ere erabili. Soilik, indiar musikaren berezitasunak gehitzen dituzten jatorrizko gaiak idatzi ditut, eta, gai hauek erabiliz, egungo erritmo, kontrapuntu eta orkestra koloreen baliabide guztiekin garatu ditut. | » |
Artikulu berean, Dvořákek, bigarren mugimenduan, beranduagoko lan baterako zirriborro bat ikusten zuela esan zuen, beharbada kantata edo opera bat, Henry Wadsworth Longfellowren Hiawatharen kantuan oinarritua egongo litzatekeena, halako lanik sekula idatzi ez zuen arren. Hirugarren mugimenduko scherzoak "Hiawathako jaiaren eszena, non indiarrek dantzan dabiltzan eszena iradokitzen ziola" ere idatzi zuen.
Guzti hau gora-behera, Dvoraken beste lanetako askok bezala, lan honek bere jaiolekua izan zen Bohemiako musikarekin, Estatu Batuekin baino elkarrekin gehiago duela uste da. Leonard Bernsteinek, lana, bere oinarrietan, benetan, arrazanitzekoa zela esan zuen.
Instrumentazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinfonia hau, honako musika tresna hauek interpreta zezaten idatzi zen:
2 zeharkako txirula (horietako bat, gainera, piccoloa jotzen), 2 oboe (horietako bat, gainera, korno ingelesa jotzen), 2 klarinete La notan afinatuak, 2 fagot, 4 tronpa Mi bemolean eta Don afinatuak, 2 tronpeta Mi bemolean, 2 tronboi tenore, tronboi baxua, tuba, tinbalak, triangeluak, platerak eta orkestraren harizko sekzioa.
Kultura herrikoian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luffy eta Crocodilen arteko azken borroka girotzeko erabili zen One Piece telesail japoniarreko animean.
- Bigarren mugimenduko gaia, Dvorakek AEBetan eman zuen denboran ezagutu zuen Harry Burleigh konposatzaile beltzaren eta William Arms Fisher letragilearen Goin'Home musika izpiritualaren antzeko kantura egokitua izan zen.
- Goin'Home, Olivia de Havillanden The Snake Pit dramaren eskena batean erabili zen.
- Sinfonia, Studio Ghibliren Taneyamaghararen Gaua animezko laburmetraian erabiltzen da.
- Laugarren mugimendua, Left Behind: Eternal Forces ordenagailu pertsonalerako bideo-jokoaren trailerrean erabiltzen da.
- Laugarren mugimenduak, Allegro con fuoco, John Williamsek Star Warsen filmetan erabilitako musika gogorarazten du, honek, bere musikarako sinfonia honetan oinarritu zela pentsarazten duelarik. Gainera, mugimendu hau, Hollywood Metaleko Rhapsody of Fire taldeak bere The Wizard's Last Rhymes kanturako, baita Blind Guardian izeneko beste metal talde batek ere, bere lehen diskako By the Gates of Moria kanturako ere.
- Gaur egun, Praga Irratiak, sinfonia honen hasiera erabiltzen du bere saioak hasteko
- Gaur egun, Federico Santamaría Unibertsitate Teknikoko irrati emisorak, bere Sala de Conciertos saioaren hasiera eta amaiera bezala, sinfonia honetako laugarren mugimendua erabiltzen du.
- Bobobo izeneko animezko japoniar telesailean, sinfonia honen 4. mugimendua erabiltzen da protagonistek eraso bat egiten duten bakoitzean.
Entzuteko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1. mugimendua
- 2. mugimendua
- 3. mugimendua
- 4. mugimendua
Aurrekoa 8. Sinfonia |
Dvořáken Sinfoniak 1893 |
Ondorengoa Azkena izan zen |