Ageltruda
Ageltruda | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | IX. mendea | ||
Heriotza | 923ko abuztuaren 27a ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Adelchis of Benevento | ||
Ezkontidea(k) | Guy III.a Spoletokoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Ageltruda (923. urtean hila) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea eta Italiako erregina izan zen. Bere senarra izan zen Guy III.a Spoletokoa (erreinu-aldiaː 891 – 894), enperadore eta Italiako errege. Bien semea, Lamberto (894 – 898)[1][2] enperadore eta Italiako errege izan zen jarraian. Lambertoren izenean erregina-ordea izan zen Ageltruda, eta postu horretan etsaitzat zituen karolingioak borrokatu zituen, eta Erromako aita santuaren aukeretan ere eragin politiko handia izan zen.
Ageltruderen gurasoak izan ziren Adelchis De Benevento eta Adeltruda. Guy III.arekin 880. urtean ezkondu zen, artean Spoleto eta Camerinoko duke eta margrave zela.
Enperadore eta aita santu izendapenetan eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]894. urtean, Guy enperadorea hiltzean, Lamberto semeari lagundu zion amak Erromara, orduko aita santuak, Formosok, baiezta zezan enperadore gisa. Baina Formosok karolingio alderdiko hautagaia hobetsi eta izendatu zuen, Arnulfo Karintiakoa.[3] 896. urtean Arnulfo iristear zela Erromara, hiritik ihes egin zuen Ageltrudek semearekin eta Spoleton babestu zen. Baina zortea izan zuten handik gutxiraː Arnulfo istripu baten ondorioz perlesiak jota geratu zen, eta bere babesle Formoso aita santua hil egin zen.
Ageltrudak, orduan, Erromako politikaren kontrola hartu zuen berriroː Lamberto enperadore gisa ziurtatzeko, bere gustuko aita santu baten hautespena bultzatu zuen enperatrizak Eztebe VI.a. Areago, Formoso aita santuari zion herra halakoa zen, non behartu zuen aita santu hilaren epaiketa publiko batː Gorpuaren sinodoa izan zen hori, zeinean Formoso aita santuaren gorpua, hilkutxatik ateratakoa hil eta sei hilabetera, epaitu zuten (baita errudun aurkitu ere),
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bury, John Bagnell (1922). The Cambridge Medieval History, Volume 3. Macmillan.
- ↑ Mann, Horace (1925). The Lives of Popes in the Early Middle Ages, Vol. IV: The Popes in the Days of Feudal Anarchy, 891-999. London, K. Paul, Trench, Trübner.
- ↑ Partner, Peter (1972). The lands of St. Peter : the papal state in the Middle Ages and the early Renaissance. Berkeley [u.a.]: Univ. of California Pr. ISBN 0520021819