Edukira joan

Agindutako Lurraldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hitzemandako Lurraldearen mugen interpretazio bat erakusten duen mapa, Jainkoak Abrahami egindako zinean oinarritua.

Agindutako Lurra[1] edo Agindutako Lurraldea[2] (hebreeraz: הארץ המובטחת‎‎ha-Aretz ha-Muvtachat), Israelgo Lurraldearentzako erabiltzen den beste izen bat da, Biblia hebrearraren arabera, Jainkoak, Abrahamen ondorengoei, honen seme Isaaken bidez eta israelitentzako, Abrahamen biloba zen Jakoben ondorengoentzako hitzemandako eskualdea.

Horrela lehendabizikoz Abrahamek (Has 15:18-21), gero aurrekoen semea zen Isaakek eta honen semea zen Jakobek (Has 28:13) agindutakoa jaso zuten. Eskualde hau Egiptoko kostaldetik Eufratesko ertzeraino doa eta Egiptoko exodoaren ondoren jaso zuten israeldarrek (Dt 1:8).

Mormoien liburuak izen hori erabiltzen duenean Amerika esan nahi du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Blibija webgunean (Biblia Elkartearena) Agindutako Lurraldea 4 aldiz agertzen da, Hitzemandako Lurraldea 2 aldiz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]