Edukira joan

Agustin Basterretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustin Basterretxea
Bizitza
JaiotzaLekeitio1700eko azaroaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLekeitio1761eko azaroaren 18a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 544

Agustin Basterretxea (Lekeitio, Bizkaia, 1700ko azaroaren 22a - Ibidem, 1761eko azaroaren 18a) euskal apaiz eta idazlea zen.

Leku gehienetan ispastertartzat jotzen bada ere, Lekeitioko Santa Maria elizako bataio liburuetan honako errejistroa dago:[1]

En veinte y cinco de nob(e) de mil y setecientos Baptize a A(gn) Clemente hijo leg(mo) de Dn. Agustin de Basterechea y de D.ª Josepha de la renteria abuelos Paternos el Cap(n) Dn. Miguel de Basterechea y D.(a) Ursola de Beingoolea maternos Dn P.º ibañes de la renteria y D.(a) marina de monteano Vez(os) de esta villa (Padrinos) el Cap(n) Dn. Joseph de mendiola y D.ª Maria paz de Veingoolea = Liz. Aranzivia. Iturria: AHEV, Parroquia de Santa Maria de Lequeitio. Libro de Bautizados, Tomo 3 (de 1670 a 1735), fol. 117 vto. (Parroquia 53001, Doc. 26-1).

Argi eta garbi azaltzen zaigu beraz, ez bakarrik Agustin Clemente Basterretxea (Ibañez de la) Renteria Beingolea Monteano Lekeition jaio zela, baita ere herriko burdinolekin eta merkataritzarekin lotutako familia indartsuen kidea zela. Hain zuzen ere, bere lehengusu baten semea izango zen Ilustrazio garaian nabarmenduko zen Jose Agustin Ibañez de la Renteria.[2]

Datu biografikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Lekeition egin zituen eta 1716an Jesusen Lagundian sartu zen. 1734an profesatu zuen. Barrokoak ekarritako erlijioaren indarragatik misio lanetan ibili zen Bizkaian, eta Literatura, Filosofia eta Teologia irakatsi zituen.[3] Urduñako ikastetxeko zuzendari izan zan urte batzuetan; gero Lekeitioko ikastetxekoa.[4]

XVIII. mendeko Ilustrazio aurreko giroan hezia, jesuiten literaturaren eragina jaso zuen.[3] Sermolari on eta irakasle arduratsu fama erdietsi zuen. Konturatu zen herriak bertsoen bidez hartu eta irensten zituela gogotsuen irakaspenak. Horrek bi idazlan bertsotan egitera bultzatu zuen: «Guisonaren acabuco lau gausac» eta «Anima penitente batén negarrac». Dena den, bere «Jesu-Christo gure Jaunaren Passioa» bertso sorta luzea da gogoratuena, hiru mendetan zehar dozenaka berrarargitaraldi izan dituena, eta Aste Santuko funtzioetan oraindik abesten dena.[4]

Ezkututik agerira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basterretxea ez zen idazle ezaguna izan bere garaian. Jose Antonio Arana Martijaren arabera, Eusko Ikaskuntzak Oñatin antolatu zuen lehenengo Biltzarrean (1918) eman zen bere berri, Juan Allende Salazarren ahotik. Izan ere, XVIII. mendean zehar egin ziren "Passioaren" argitarapenetan ez zen Basterretxearen izenik ageri, 1777koaren azalean agertzen den "A. JHS B." siglak kenduta; Basterretxearen izena estrainekotz XIX. mende hasieran aipatu zen: "Yesucristo geure Yaunaren pasiño santua: Aita Basterrechea Izpazter-tarrac ta Yesuiteac Guiputz-euskerazko bersoetan imini evana... Tolosan, Yoan Ignacio Mendizabalen echean, 1832 garren urtean" deritzon edizioan. Halere, "Passioa" Agustin Kardaberazena zela uste zuen jende gehienak (Basterretxearen bertsoak gipuzkerara itzuli zituenarena, alegia); 1928ko edizioa prestatzen hasi zenean, Romualdo Galdosek berak ere horrela uste zuen.[1]

Basterretxearen idazlanei buruzko iritzi kontrajarriak daude: Patxi Salaberri Muñoaren arabera bere idazkerak ez dakarkio berrikuntzarik herri poesian oinarritutako eredu hedatuari, eta eskema metriko tradizionaletik ez dira ateratzen. Santiago Onaindiak eta Mikel Zaratek berriz, bere transmisio gaitasun handia goretsi zuten.[3]

Erlijio-poema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Basterretxearen Passioa kantatzeko erabili diren doinuak» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  2. Celina., Ribechini,. ([1993?]). La Ilustración en Vizcaya : "El Lequeitiano" Ibáñez de la Rentería. Editorial Txertoa ISBN 84-7148-282-7. PMC 31054842. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  3. a b c «Basterretxea, Agustin (1700-1761) - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  4. a b 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.