Edukira joan

Aina Clotet

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Aina Clotet

(2018)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1982ko irailaren 23a (42 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
AitaBonaventura Clotet Sala
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

ainaclotet.com
IMDB: nm1216145 Allocine: 244699 Allmovie: p427409 TCM: 11145160
Facebook: AinaClotetOfficial Twitter: ainaclotet Edit the value on Wikidata

Aina Clotet Fresquet (Bartzelona, Katalunia, 1982ko irailaren 23a) bartzelonar aktore eta zuzendari ezaguna da, batez ere TV3 kate katalaneko hainbat telesailetan parte hartu baitu; besteak beste, Estació d'enllaç eta Infidels. 2015ean, zuzendari estreinatu zen Tiger lehen film laburrarekin, eta Gaudí sarirako izendatu zuten.[1]

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Artearen Historiako karrera hasi zuen, baina ez zuen amaitu.[2] Interpretazioa ikasi zuen Bartzelonako Nancy Tuñón eskolan.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an egin zuen debuta pantaila txikian, hamaika urterekin, TV3 Estació d'enllaç fikzioan. Geroago, Kataluniako kate autonomikoko beste ekoizpen batzuetan hartu zuen parte, hala nola Temps de silenci, Mirall Trencat edo Des del balcó.[3][4]

2005ean, Telecincoko Hospital Central serieko hiru kapitulutan hartu zuen parte.[5] 2006an, tv3-ko El cor de la ciutat telesailaren zazpigarren denboraldian Mònica pertsonaia intrepretatu zuen. 2009an Arlet pertsonaiaren papera egin zuen tv3ren Infidels serierako. Clotet izan zen telesaileko hiru denboraldietako protagonista. Íngrid Rubio, Montse Germán, Sílvia Bel, Dolo Beltrán eta Montse Guallar aktoreekin batera lan egin zuen.[6]

2010ean Elisa K filmaren protagonista izan zen, Judith Colellek eta Jordi Cadenak zuzendutako adin txikiko baten bortxaketari buruzko drama. Lolita Bosch idazlearen liburu batean oinarritutako filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen eta kritika onak jaso zituen.[7] 2011n, El género femenino filmean parte hartu zuen, Carlos Benparek zuzendutako melodrama.[8] Gainera, Gaudí Sarien hirugarren edizioan aktore protagonista onenaren sarirako izendatu zuten.[9]

2008tik, Bartzelonako Villarroel aretoan, Germanes (Ahizpak) antzezlanaren protagonista izan zen. Carol Lópezek idatzi eta zuzendutako komedia da, eta María Lanauk eta Montse Germanek protagonismoa izan zuten, besteak beste. Lanak kritika positiboak izan zituen, bai publikoaren aldetik -lau urtean egon zen kartelean-, bai kritikaren aldetik -Butaca sariak eta Max-.[10][11][12] 2012an, lan horren egokitzapen zinematografikoaren protagonista izan zen. TV3k eman zuen, 2012ko urtarrilean.[13]

2012an, Les infidèles komedia frantsesean parte hartu zuen, bigarren mailako rola batean. Los niños salvajes filmean ere parte hartu zuen, eta Júlia pertsonaia izan zen. Patricia Ferreira zuzendari eta gidoilariaren lana da, eta Àlex Monner, Marina Comas eta Francesc Orella ditu protagonista, besteak beste. Hainbat aintzatespen jaso zituen filmak, hala nola Malagako Zinemaldian film onenaren Zilarrezko Biznaga. Bestalde, zinemaldi berean Clotetek aktore onenaren Zilarrezko Biznaga jaso zuen, eta bigarren mailako aktore onenaren izendapena jaso zuen Gaudí Sarien bosgarren edizioan.[14][15]

Aurten ere TV3 Gran Nord komedian protagonista izan zen, Nacho Fresneda eta Roger Comarekin batera. Kataluniako Anna Obach polizia izan zen eta Pirinio katalanetan dagoen herri txiki eta berezi batera bidali zuten lanean.[16]

2013an estreinatu zen Gran Nord bigarren eta azken denboraldia.[17] Dimas Rodríguezek zuzendutako Et dec una nit de divendres TV movie lanean protagonista izan zen. Salaó serie txikiko kapitulu batean parte hartu zuen, tv3n emititua.[18][19]

2014ko azaroan, Rastros de sándalo filmaren protagonista izan zen. Katalanez, ingelesez eta hindi hizkuntzan filmatu zen. Maria Ripoll katalanak zuzendutako filma da. Clotetek Paula pertsonaia interpretatu zuen. Paula ahizparengandik banandu eta txikitatik adoptatutako neskatoa da. Mina ahizpa Nandita Das aktore indiarrak interpretatu zuen.[20] Clotet aktore onena izendatu zuten zazpigarren Gaudi Sarietan lan horregatik.[21]

2015. urtean, Bartzelona, noche de invierno filmean parte hartu zuen, Bartzelona, noche de verano komedia erromantikoaren bigarren zatia da Dani de la Ordenek zuzendua.[22] Clotetek Sílvia interpretatu zuen, etxez etxeko janari-banatzailea, gau batean Angelekin (Artur Busquets) eta Ádrianekin (Cristian Valencia) partekatu zuen. Interpretazio horrengatik bigarren mailako aktore onenaren sarirako izendatu zuten Gaudí Sarien zortzigarren edizioan.[23]

2015. urtean, lehen film laburra zuzendu zuen: Tiger. Bera eta Marcel Borràs aktorea ditu protagonista; gainera, Maria Lanau, Vicenç Fonolleda eta Paula Hernández aktoreek ere parte hartu zuten.[24] Film labur hori 2016. urtean aurkeztu zen Malagako Zinemaldian, eta Gaudí sarien bederatzigarren edizioan onenaren saria jaso zuen.[2][25] Antzerkian, 2015eko otsailaren 11n estreinatu zuen Joc de miralls lana, Annie Baker dramagilearen egokitzapena.[26]

2017an, Movistar+eko Velvet Colección telesailean hasi zen aktore-lanetan. Roser Godó izan zen, Eduard Godó enpresaburu katalanaren eta haren emazte Macarena Reyren alaba. Imanol Arias eta Adriana Ozoresek interpretatu zuten guraso papera.[1] Urte horretan bertan, 7razones para huir filman parte hartu zuen, baina ez zen estreinatu 2019ra arte.[27]

2018an jakinarazi zen Movistar+eko Matar al padre miniseriean parte hartuko zuelaa Mar Coll katalanak zuzendua.[28] Urte horretan bertan, hilabetez, El sistema solar lanaren protagonista izan zen Bartzelonako Teatre Lliure-n, Carol Lópezek zuzendua eta Nausicaa Bonnín, Marc Clotet eta Guillermo Toledorekin batera.[29] 2018ko azaroan, Oriol Paulok zuzendutako Durante la tormenta filma estreinatu zen, eta Clotetek bigarren mailako aktore-lana egin zuen.[30]

2018ko azaroan, Twitter bidez jakinarazi zuen Leticia Dolerak bota egin zuela Movistar+-erako prestatzen ari zen Vida perfecta telesailetik, haurdun egoteagatik, eta adierazi zuen bere kasua kontatzen zuela, haurdun zeuden lankideek berak jasan zuen «lege-babesik ez izateko». Era berean, Clotetek adierazten zuen planifikazio egokituarekin eszena gehienak filma zitzakeela, haurdunaldia disimulatzeko hainbat teknika erabiliz, eta bere soldata eskaini zuela haurdunaldiak produkzioan eragin zezakeen edozein kostu osagarri ordaintzeko.[31][32][33]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2001 Anita no pierde el tren Anita gaztea Ventura Pons
2004 Mala Uva Mari Javier Domingo
2004 Jóvenes Cristina Carles Torras, Ramon Térmens
2004 Reprimidos Sandra Ignacio Delgado Zambrano
2006 53 días de invierno Valeria Judith Colell
2006 Animales Heridos Hija Ventura Pons
2010 Elisa K Elisa Jordi Cadena, Judith Colell
2011 El gènere femení Júlia Carlos Benpar
2012 Los niños salvajes Júlia Patricia Ferreira
2012 Les infidèles Julia Michel Hazanavicius
2013 Et dec una nit de divendres Laura Dimas Rodríguez
2014 Rastros de sándalo Paula/Sita María Ripoll
2014 Difuminado Valentina Pere Koniec
2015 Barcelona, noche de invierno Sílvia Dani de la Orden
2018 Durante la tormenta Úrsula Abad Oriol Paulo
2019 7 razones para huir Progress: The Woman Esteve Soler, Gerard Quintoeta David Torras
2019 La hija de alguien Elisabet Marcel Alcántara
2019 Vivir dos veces Zerbitzaria María Ripoll
Urtea Tituluak Pertsonaia Oharrak
2002 Toda ubna señora Montserrat Cornet
2003 Gelosses Teresa Devant
2005 La señorita de Siam Ever Martin Blanchet
2005 Algo Alex Mañas
2006 Borges y Sábato Carles Canut
2007 Sonetoas Jordi Prat Coll
2008 Germanes Ivonne Carol Lopez
2010 Escenas de un matrimonio Karin Marta Angelat
2013 Ex-change Marta Gené Camos
2015 Joc de miralls Teresa Juan Carlos Martel
2018 El sistema solar Edurne Carol Lopez
Año Título Personaje Cadena Director Notas
1994-1999 Estació d´enllaç Laura Valls Canales TV3 126 atal
2001-2002 Des del balcó Patrícia TV3 6 atal
2001 Temps de silenci Maria Mercè Mascarell TV3 7 atal
2002 Mirall trencat Criada TV3 Atal 1
2005 Sprint Especial Edurne TV3 Juan Carlos Claver Telefilme
2005 Hospital Central Lydia Telecinco 3 atal
2006-2007 El cor de la ciutat Mònica TV3 41 atal
2007 Positius Belén TV3 Judith Colell Telefilme
2009-2011 Infidels Arlet Ferreres Miró TV3 María Almagro 42 atal
2012-2013 Gran Nord Anna Obach TV3 María Almagro y Jesús Font 26 atal
2012 Germanes Ivonne TV3 Carol López Telefilme
2013 Salaó Camille TV3 Jesús Font Miniserie; atal 1
2017 Velvet Colección Roser Godó Movistar+ Jorge Torregrossa 6 atal
2017 El Crac Ella misma TV3 Joel Joan eta Héctor Claramunt Atal 1
2018 Benvinguts a la familia Lola TV3 Pau Freixas Atal 1
2018 Matar al padre Carla Movistar+ Mar Coll Miniseriea; Atal 1
2019 La que se avecina Adriana Telecinco Alberto Caballero y Laura Caballero Aal 1
2021 Hierro Tamara Arias Movistar+ 6 atal
2023 El cuerpo en llamas Silvia Netflix 6 atal

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marc Clotet aktorearen arreba da.'[34] Hiesari buruzko ikerketaren arloan erreferentzia den Bonaventura Clotet doktorearen alaba da, . Nebarekin batera, oso lotuta dago gaixotasun horretarako dirua biltzeko hainbat ekitaldirekin.[35]

Marcel Borràs aktore katalanaren bikotekidea da, eta bi seme-alaba ditu: Juna, 2015ean jaioa, eta 2019ko otsailean jaiotako beste bat.[36][34][37]

Urtea Kategoria Filma Emaitza
2010 Espainiako pelikula bateko aktore onena [38] Eliza K Irabazlea
  • Malagako Zinemaldia
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2012 Zilarrezko Biznaga bigarren mailako aktore onenaren saria Los niños salvajes (Els nens salvatges) Irabazlea
2019 Zilarrezko Biznaga aktore onenaren saria La filla d’algú (La hija de alguien) Irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Vall, Pere. (27 de septiembre de 2017). Aina Clotet, millonaria pero en crisis existencial, en 'Velvet Colección'. .
  2. a b El Periódico. (24 de abril de 2016). Aina Clotet: «No renuncio ni a criar a mi hija ni a mi carrera». .
  3. Fotogramas. (14 de noviembre de 2014). Aina Clotet en 13 instantes. .
  4. La Vanguardia. Películas de Aina Clotet. .
  5. El País. (8 de junio de 2012). Entrevista con Aina Clotet. .
  6. La vanguardia. (26 de marzo de 2009). 'Infidels', una serie que trata de la fidelidad a los propios principios. .
  7. El Periódico. (22 de septiembre de 2010). 'Elisa K', de Judith Colell y Jordi Cadena, impacta en San Sebastián. .
  8. La Vanguardia. (28 de septiembre de 2011). 'El gènere femení : Incontinencia cinéfaga. .
  9. Academia del cine catalán. Nominadas - III Premios Gaudí. .
  10. El País. (29 de marzo de 2008). Al fin una comedia: 'Germanes', de Carol López. .
  11. directe.cat. (25 de noviembre de 2008). Carol López i la seva obra 'Germanes' triomfen als premis Butaca de teatre. .
  12. La xarxa. (7 de mayo de 2009). 'Germanes' torna a La Villarroel. .
  13. ccma.cat. (8 de enero de 2012). L'adaptació de l'obra teatral "Germanes" de Carol López arriba a TV3. .
  14. Rtve. (22 de mayo de 2012). 'Los niños salvajes', Patricia Ferreira filma una de las mejores películas españolas del año. .
  15. Academia del cine catalán. Nominadas - V Premios Gaudí. .
  16. La Vanguardia. (23 de septiembre de 2011). TV3 rueda 'Gran Nord', una serie ambientada en el Pallars. .
  17. El Periódico. (29 de abril de 2013). 'Gran Nord' vuelve con su segunda temporada a TV-3. .
  18. Diario Ara. (27 de abril de 2013). S'estrena 'Et dec una nit de divendres', una comèdia romàntica ambientada al PopArb. .
  19. El Periódico. (31 de mayo de 2014). TV-3 estrena 'La salaó'. .
  20. eldiario.es. (24 de noviembre de 2014). Rastros de sándalo, un viaje en busca de la identidad, se estrena el viernes. .
  21. Academia del cine catalán. Nominadas - VII Premios Gaudí. .
  22. El Periódico. (1 de diciembre de 2015). Multitudinaria 'premiere' de 'Barcelona, nit d'hivern'. .
  23. Academia del cine catalán. Nominadas - VIII Premios Gaudí. .[Betiko hautsitako esteka]
  24. Fotogramas. (2 de noviembre de 2015). Aina Clotet y el misterio del gato desaparecido. .
  25. Academia del cine catalán. Nominadas - IX Premios Gaudí. .
  26. «Joc de miralls | Teatre Lliure» Teatre Lliure.
  27. Finaliza el rodaje de '7 razones para huir'. 20 de noviembre de 2017.
  28. Marcos, Natalia. (24 de mayo de 2018). ‘Matar al padre’, una mirada femenina a la figura paterna. .
  29. «El sistema solar | Ficha» Teatre Lliure.
  30. «‘Durante la Tormenta’, tercer largometraje de Oriol Paulo» La Fm 5 de septiembre de 2018.
  31. Leticia Dolera da su versión sobre el despido de Aina Clotet por su embarazo. .
  32. La actriz Aina Clotet denuncia que Leticia Dolera no la contrató para su serie feminista por estar embarazada. 20 de noviembre de 2018.
  33. Aina Clotet, despedida por Leticia Dolera por estar embarazada: "Ofrecí mi salario para compensar". 20 de noviembre de 2018.
  34. a b Bekia. (6 de enero de 2016). A Marc Clotet se le cae la baba con el primer hijo de Aina Clotet y Marcel Borràs. .
  35. Diario El Mundo. (25 de noviembre de 2014). Famosos contra el sida (y de tiros largos). .
  36. Revista Lecturas. (16 de agosto de 2015). Aina Clotet, embarazada de su primer hijo. .
  37. Gorman, David. (22 de marzo de 2019). «Aina Clotet, con su hijo en el Festival de Málaga (y Leticia Dolera está ahí)» El Nacional.
  38. RNE de Catalunya anuncia els guanyadors dels Premis Sant Jordi de Cinematografia. 24 de enero de 2011.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]