Akelarre (2020ko filma)
Akelarre (2020ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Akelarre |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia, Frantzia eta Argentina |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Akelarre |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zinema historikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Zugarramurdiko sorginkeria prozesua |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pablo Agüero |
Gidoigilea(k) | Katell Guillou (en) Pablo Agüero |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Koldo Zuazua |
Konpainia ekoizlea | Kowalski Films |
Edizioa | Teresa Font |
Aurrekontua | 2.500.000 Euro |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Aránzazu Calleja Mursego |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Euskal Herria |
- Artikulu hau 2020ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».
Akelarre 2020 urtean eginiko euskal filma da. Pablo Agüero zinemagile argentinarrak Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren istorioa kontatzen du.
Euskal Herria, Frantzia eta Argentinaren artean ekoiztutako obra da Akelarre. Hurbilketa elebiduna egin dio Aguero argentinarrak sorgin ehizen gaiari: izan ere, euskaraz zein gazteleraz ari dira filmeko pertsonaiak.[1]
2020ko urriaren 2an estreinatu zen, nahiz eta lehen (irailaren 19an) Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu.
2021ean 5 Goya sari irabazi zituen: Zuzendari artistikoarengatik (Mikel Serrano), musika onenarengatik (Mursego eta Arantzazu Calleja), jantzien diseinuarengatik (Nerea Torrijos), makillaje eta ile-apainketagatik (Beata Wotjowicz eta Ricardo Molina) eta efektu bereziengatik (Mariano García Marty eta Ana Rubio).
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1609. urteko Euskal Herrian, andre gazte talde bat basoan dago, eguneroko lanetatik atseden hartzeko jai bat ospatzea erabaki baitute; haien artean ari da Ana. Festa giroa bat-batean moztuko da, ordea, parte hartzaileen zoritxarrerako. Izan ere, barreen eta txantxen soinu alaiei soldaduen bortizkeriaren zarata gailenduko zaie. Gizon armatuek, elkarretaratzea bortxaz eten, eta emakumeak atxilotuko dituzte. Sorginkeria leporatuko diete parte hartzaileei, eta inkisizioaren esku utziko dituzte, epaituak izan daitezen.[1]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Àlex Brendemühl: Rostegi epailea
- Daniel Fanego: aholkularia
- Daniel Chamorro
- Amaia Aberasturi: Ana
- Iñigo de la Iglesia
- Irati Saez de Urabain: Olaia
- Jone Laspiur: Maider
- Lorea Ibarra: Oneka
- Asier Oruesagasti: Aita Cristóbal
- Yune Nogueiras: María
- Garazi Urkola: Katalin
- Jeanne Insausti: amama
- Elena Uriz
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Suari muzin egiteko ahalegina» Berria 2020-09-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko filmak
- Pablo Agüerok zuzendutako filmak
- Pablo Agüerok idatzitako filmak
- Amaia Aberasturik antzeztutako filmak
- Daniel Fanegok antzeztutako filmak
- Iñigo de la Iglesiak antzeztutako filmak
- Asier Oruesagastik antzeztutako filmak
- Irati Saez de Urabainek antzeztutako filmak
- Jone Laspiurrek antzeztutako filmak
- Lorea Ibarrak antzeztutako filmak
- Garazi Urkolak antzeztutako filmak
- Yune Nogueirasek antzeztutako filmak
- Koldo Zuazuak ekoitzitako filmak
- Kowalski Filmsek ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko film dramatikoak
- Euskal Herriko Aro Modernoan girotutako filmak
- Sorginkeria Euskal Herrian
- Sorginkeriari buruzko filmak
- Nafarroa Garaian girotutako filmak
- XVI. mendean girotutako filmak
- Frantziako film dramatikoak
- Argentinako film dramatikoak
- Euskarazko filmak
- Gaztelaniazko filmak